2017/12/17

Leioako ikasleek okupatutako eraikina hustu eta eraitsi dute

Poliziak ikasleak atera ditu, eta makinek behera bota dute Gurutze Gorriak Leioako campusean duen eraikina. Ikasleek mobilizazioak iragarri dituzte.


Eraikina okupatuta zuten ikasleek eman dute abisua goizeko lehen orduan: Ertzaintza EHUren Leioako campusera (Bizkaia) joan da, eta Gurutze Gorriaren eraikina hustu du. Eraikina okupatuta zuten ikasleak atera ondoren, makinak iritsi dira unibertsitatera, eta eraikina eraitsi dute. Leioatik! ikasle proiektu komunikatiboak eman du gertakarien berri sare sozialetan.

Okupazioa sustatu duten ikasleek salatu dutenez, Ertzaintzak ez die eraikina husteko inolako agindurik erakutsi. Ikasleek EHUri leporatu diote eraikina hustu eta eraisteko erabakiarekin ikasleen autogestio eta jabetza kolektiborako borondatea zapuztu nahi izatea. Hurrengo egunetan mobilizatzera deitu dituzte Leioako campuseko ikasleak.

2017/12/04

Abendu eta urtarrilean zenbait egunetan itxita izango dugu bulegoa

Arrazoi ezberdinak direla medio, abenduan eta urtarrileko zenbait egunetan itxita izango dugu ostiraletako bulegoa.
Gauzak horrela, hona hemen egunen zehaztapena:

ABE 22 - zabalik
ABE 29 - itxita
URT 5 - itxita
URT 12tik aurrera zabalik

Edozein kasutan, premiazko kontuetarako okupaziobulegoa@gmail.com helbidera idatzi dezakezu.


Por diferentes razones, algunos dias de diciembre y enero la oficina de los viernes estará cerrada.
Os dejamos aqui el calendario:

22 DIC - abierto
29 DIC - cerrado
5 ENE - cerrado
A partir de 12 ENE - abierto

De todas formas, para casos de urgencia se puede escribir al correo electrónico: okupaziobulegoa@gmail.com

Izen berria du Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeak: Maravillas

Frankistek 1936an Larragan 14 urte zituela bortxatu eta hil zuten Maravillas Lambertoren omenez jarri diote izena: "Izan zinelako gara, eta garelako izango dira".



Irailean lortu zuten Iruñeko Alde Zaharreko gazteek gaztetxea, eta Rozalejo eraikinari izen berria jarri diote orain: Maravillas gaztetxea. 1936an bortxatu eta hil zuten Maravillas Lambertoren omenez jarri diote gaztetxeari izena, oroimen historikoa oinarri. Gaztetxearen proiektu berriak ere aurkeztu dizkiete aurkezpenera bertaratutako herritarrei.

Izan ere, proiektu ugari dituzte eskuartean Maravillas gaztetxeko kideek. Besteak beste, herri euskaltegia jarri dute martxan ostegunero euskarazko klaseak doan jaso ahal izateko. Paradisu Zinema ere ireki zuten ostiralean, film emanaldiak egiteko. Eta Iruñean urte luzez iraun zuen Euskal Jai gaztetxeari buruzko erakusketa bat ere prestatu dute, haren historia gogora ekartzeko.

Maravillas Gaztetxeko infoa:
- Webgunea
- Twitter
- Facebook

[Ahotsa.info eta Topatu.eus webgunetik ateratako berria]

2017/11/30

Durangoko Sorginola Gaztetxeko kideek erronka nagusiak zehaztu dituzte

Azken bi asteetan, dinamika eta proiektu desberdinen ideia zaparrada egiten aritu dira gaztetxeko kideak. Hainbat ideia batu eta ikasturte honetako erronka nagusiak markatu dituzte.



Aurtengo ikasturtean asanbladak bi zeregin nagusi izango ditu. Abenduaren 1etik urtarrilera arte, lehenengo pisuan egingo dutela lan adierazi dute asanbladako kideek: "Asanbladaren espazioa txukun jarri eta zinema bukatzeko". Urtarriletik ekainera bitartera arte, berriz, bigarren pisua konpontzen arituko dira; besteak beste, sukaldea egingo dute.

Sorginolako teilatupean ere badira proiektuak. Tronpa Musika Proiektua musika entsegu lokala eraikitzen dabil eta Durangoko patinatzaileak aterpedun skate parkea. Fanzine literarioa ere laister jarriko da martxan.

Auzolanean oinarrituko dira guzti honi ekin ahal izateko. Horretarako lehenengo aukera larunbatean egongo da, auzolana egingo baitute goizeko hamarretatik ordubatak arte. Durangoko gazte denei Sorginolan parte hartzeko gonbitea egin diete.

[Topatu.eus-etik ateratako berria]

Sorginola Gaztetxea (Facebook)
Sorginola Gaztetxea (Twitter)

2017/11/28

Hondeamakinak sartu eta hesia eraikitzeko lanak hasi dituzte Tosun

Goizeko 10ak aldera langile talde bat Ertzaintzaren bi patruilak lagunduta, Tosun agertu zen astelehenean. Hondeamakina Andra Mariko lurretan sartu eta hesia eraikitzeko lubakia egiten hasi ziren.


Itzuli dira hondeamakinak Tosura. Urriaren 17an landa hustu eta bertan zegoen etxola eraitsi zuten zenbait langilek, Ertzaintzak lagundurik. Hortik lau egunera ordea, herritarrek berriz landa eremura sartu eta Tosu berreskuratu zuten. Ordutik etengabeak izan dira mobilizazioak, ekimenak, kontzertuak… Etxola berria ere eraiki dute, eta etxola horretan herritar bat erroldatzeko prozesua abiatu dute.

Atzo ordea, berriz langile talde bat agertu zen Tosun, Ertzaintzak lagunduta, obrak hasi ahal izateko harresi bat eraikitzera. Hondeamakinak Andra Mariko lurretan sartu eta hesirako lubakia egiteari ekin zioten. Orain arte, obrak lursailaren zati bat hartzea aurreikusten bazuten ere, langileek Tosu Betirako asanbladako kideei adierazi zieten obrak oraingoan landa osoa hartuko duela.

Langileen arabera, Eusko Jaurlaritza hitzezko akordio batera iritsi da Viviendas Vizcaya-rekin; alegia Tosu eta inguruko beste zenbait partzelaren jabearekin. Etxola berria botatzeko asmoa dutela ere aurreratu zuten langileek. Asanbladako kideek ohartarazi zieten herritar bat etxola horretan erroldatzen ari dela eta beraz legez kanpokoa dela berau botatzea. Momentu horretan ordea, udaltzaingoaren patruila bat gerturatu eta etxolan bizi den pertsonari jakinarazpen bat eman zion, erroldatze eskaera baliogabetuta dagoela adierazten ziona.

Tosu Betirako asanbladako kideen esanetan, alkateak erroldatze eskaera ukatzeko erabilitako argudioa faltsua da, alkateak argudiatu baitu Tosun ez dagoela etxolarik. Asanbladakoen ustez horrelako argudioek “udal gobernuaren jokaeran prebarikazio zantzuak” erakusten dituzte. Obrak gelditzeko lanean jarraituko dutela gaineratu dute, “Andra Mari auzoa urbanizatzeko lehen pausoa” baita euren ustez.

2017/11/22

Autogestio jardunaldia antolatu dute Karmelan zapatu honetarako

Karmelako kideek Autogestio jardunaldia prestatu dute zapatu honetarako, azaroak 25.

Bertan Karmelaz gain, Euskal Herriko beste 3 lekutako esperientzak ezagutzeko aukera izango dugu.

Horrela planteatzen dute eguna:

11:00 - Kafea eta aurkezpena
11:30 - Gasteizko Errekaleor auzoko esperientzia ezagutu
12:00 - Sestaoko Txirbileneakoa ezagutu
12:30 - Gernikako Astrakoa ezagutu
13:00 - Karmelako esperientzia
13:30 - Eztabaida bultzatzeko unea
15:00 - Indarkeria matxistaren aurkako argazkia
15:30 - Bazkaria
17:45 - Bilboko A25eko manifara zutabea

Aukera paregabea, beraz, zapatu honetarako.

Izarrako GaztaEtxea desalojo arriskuan dago

Izarrako gazte lokala, “GaztaEtxea” izenarekin batailatuta, desalojo arriskuan dago. Izenak ez dauka misterio handirik; etxea hutsik geratu aurretik gaztak egiteko eraikin bat zen.

Aurreko gabonetan, 2016-2017 ikasturteko eguberritan, okupatu zuen gazte talde batek hamar urtez hutsik zegoen eraikina. Bertan ez zegoen ezer, dena hutsik zegoen eta hankaz gora topatu zuten gazteek gazte lokala. Okupatu berri, bertan egin zuten lo gazteek, eraikina babesteko: “-11ºko tenperaturari egin behar izan genion aurrer. Animoak eta butanozko berogailu bat baino ez ziren gure baliabideak”, adierazi diote GaztaEtxeako kideek Hala Bediri.

Hilabeteetako lana dena txukuntzeko

Lehen hilabetetako lana dena txukuntzea izan zen: kablea jarri, garbitu… Baina dena ez zen konpontzera mugatu. Lokala atontzen zuten bitartean, proiektuak martxan jarri ziren parez-pare. Urkabustaizko ihauteri herrikoiak izan ziren lokala modu ofizialagoan irekitzeko eta aurkezteko unea.

Geroztik, hainbat proiektu eta ekintza ezberdin egin dituzte GaztaEtxean: UrkaRock, Gazte Eguna, pintxo-pote beganoak… Arteak ere bere lekua izan du; izan ere, paretak “ilusioz” bete dituzte mural ezberdinekin eta seriegrafia tailerra ere egin dute. Udan zehar, ateak irekita egon ziren, zinema herrikoi bat antolatuz.

Ikasturte honetako proiektuetako bat haurtzaindegia da. “Gurasoek lan egin edo kafe bat hartzen duten bitartean, umeak lasai eta jolasean daude gurekin jolasean”. Liburutegia ere forma hartzen doa herriko jendearen ekarpenei esker eta hemendik gutxira kirol apurtxo bat praktikatzeko aukera izango dute herritarrek: kanasta, ping-pong mahai, porteria eta abarrez betetako txoko batean.

Udari begira, elikaduraren aldetik burujabetza landu nahi dute gazteek, baratza berri bat martxan jarriz. Baina proiektu txiki hauek biltzen dituen GaztaEtxea proiektu handia arriskuan dago.

Epaiketa eta isunak

Une honetan, egoera larrian dago GaztaEtxea. Urriaren 31n epaiketa bati aurre egin ostean, isunei egin behar diete orain aurre gazteek-1.440€ guztira-; lokala husteko agindua ere jaso dute jada.”Desalojoa une batetik bestera eman daiteke”, ohartarazi dute. Zentzu horretan, “herritarren babesa” behar dutela gogoratu dute.

Hala ere, proiektuak aurrera darrai. Horren adibide dira azaroaren 24an egingo duten Bertxoko kanporaketa edo azaroaren 25eko Egun Morea. Desalojo saiakera salatzeko erabiliko dituzte egun hauek.

*Lerro hauek Topatu-koek idazten zituzten bitartean, Ertzaintza joan zen GaztaEtxera. Beraz, egitaraua aurrera aterako dela ezin dute ziurtatu gazteek, esan bezala, desalojoa une batetik bestera eman daitekeelako.

2017/11/16

Deustuko Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Bilboko Udalak

Norabide berri bat hartu du Deustuko Gazte Lokalaren etorkizunak Gazte Asanbladako kideek gaur azaldu dutenez. Udaleko ordezkariek "atzera egin" dute. Baztertu egin dute lokala insonorizatzeko plana.



Eraikin zaharra eraitsi eta bere lekuan, eraikin berri batean, "alokairuan eskainiko diren gazteentzako babes ofizialeko etxebizitzak" egin nahi ditu Bilboko Udalak, beheko solairua, "autogestiorako" utziz. "Aukera bakarra euren proiektua onatzea" dela jakinarazi diete gazteei.

Udalak Deustuko Merkatu Zaharra eraitsi nahi duela salatu dute Gazte Lokaleko lagunek, "eta gure mesedetarako dela sinestarazi nahi digute", gaineratu dutenez. Udalaren proiektua gelditzeko, besteak beste, eztabaidarako prest agertu dira gazteak. Ez dituzte elkarrizketak bukatutzat eman, eta euren hautua berretsi dute. "Kolektibotasunean eraikitako espazio aske autogestionatuak sortzen eta defendatzen" jarraituko dute.

Asko aldatu dira gauzak Deustuko Gazte Lokala eta Bilboko Udala irailaren amaieran negoziatzen hasi zirenetik, gaztetxea utzarazteko aginduaren ostean. Izan ere, azken bi bileretan, urriaren 10ean eta azaroaren 13an, udal ordezkariek "atzera egin dute", eta Deustuko Gazte Asanbladako kideei adierazitakoaren arabera, "insonorizazioa ez da aukera bat jada". Gazteen "aukera bakarra" Udalaren proiektua onartzea da.

Proiektuaren inguruan Udalak ezer gutxi zehaztu du, Asier Abaunza Hirigintza zinegotziak bost solairuko eraikin berri batean etxebizitzak egiteko asmoa agertu zuenetik iraileko agerraldi batean. Beheko solairua "autogestiorako" espazio izan daitekeela iragarri zuen orduan Abaunzak. Gaurko prentsaurrekoak argitu du etxebizitza berri horiek bilbotar gazteei bideratzeko asmoa, alokairu erregimenean.


Negoziaketa eta elkarrizketek argiro erakusten dute Deustuko Gazte Lokala "eraisteko arrazoia ez dela kontzertuek eragiten duten zarata", azken salaketa 2016koa baita, gazteen esanetan. Lokalaren insonorizazioa euren gain hartzeko prest agertu dira, "baina Udalak ez du horrelakorik nahi".

Egindako bidean babestuta sentitzen dira. Euren alde dituzte gaztetxearen inguruko atarietako "bizilagun gehienak", Deustuko norbanakoak eta "mota ezberdinetako talde eta merkatari dezente". Horregatik diote, jaso duten elkartasuna "egindako lanaren adierazgarri" dela.

Udalaren proiektu berria "aupegia garbitzeko maniobratzat" daukate. Ez dute uste gazteek emantzipatzeko dituzten arazoak konpontzeko interesik duenik Udalak. Deustuko etxebizitzen %10 hutsik dagoenean, ez dute konponbidetzat etxebizitza gehiago eraikitzea, kudeaketa zuzena eta okupazioa baizik: "Ez gaude gutxi batzuren negozioaren alde, etxebizitza ezin da merkatuaren logikapean egon. Daukaguna modu egokian kudeatzearen alde gaude, eta okupazioaren alde, noski".

Udal ordezkarien adierazpenak entzutean jabetu dira, autogestioa oso modu desberdinean ulertzen dutela, Juan Mari Aburto alkatea bera "autogestionaren alde baitago". Lokal eta proiektuak kudeatzeko "baliabide propioak sortzea" eta asanbladen bidez "era kolektiboan hartutako erabakiei soilik men egitea" da autogestioa gazteen aburuz. Funtsezko sistema gune askeak eta irekiak eraikitzeko. Eta ezin dute izan, "inondik inora, Udalaren agindupean dauden gune kontrolatuak".

2017/10/30

Tosuren berrezkurapena

Zapatuan Tosu berreskuratu zuten, hona hemen bideoa.

El sábado recuperaron Tosu, aquí teneís un video-resumen.

2017/10/18

Getxoko Tosu erresistentzia gunea desalojatu du indar polizialak

Poliziaren hainbat auto hurbildu da goizeko 8:00ak aldera Getxoko Tosura. Aldi berean, obrako langileak kanpaldiko eremura sartu dira eta handik ordu gutxira hondeamakinak lanean jarri dira, hasieran kanpaldiko eremutik metro batzuetara. Poliziek han bildutakoak kanporatu eta ondoren hondeamakinek erresistentzia guneko etxola suntsitu dute.



Bertan lo egin duten hamarren bat lagun zeuden Tosuko landan poliziaren lehen autoak iritsi direnean. Tosu Betirako asanbladak sare sozialen bitartez zabaldutako laguntza deiari esker, apurka jendea hurbilduz joan da ingurura, baina 50 bat inguruk baino ez dute lortu poliziak eta Getxoko udaltzaingoak goizetik ipinitako oztopoak gainditzea, ezohiko bideak erabilita eta zenbait kasutan ertzainei izkin eginez. Kazetariei sartzen utzi diete, nahiz eta hasieran batzuei trabak ipini, ARGIAko eta Hiruka-ko kazetariei esate baterako.

Lehen poliziak ailegatu bezain laster, bi lagun porlanez betetako bidoietan kateatu dira desalojoari aurre egiteko, horietako bat guneko etxolaren barruan; beste bat lau metro inguruko altuera duen plataforma batera igo da. Suhiltzaileek bidoietatik askatu dituzte lehen biak eta katea kendu diote hirugarrenari, baina hark ez duenez bere kabuz jaitsi gura izan, eta arriskuan ez zegoenez, jaistera behartu gabe joan dira. Polizien buruak esan du talde espezializatu bati deituko ziotela ekintzailea arriskutik gabe plataformatik bajatzeko, baina oraingoz ez da inor joan eta goian dago oraindik (22:30ean) Tosu Betirakoko kidea.

Etxola barruan kateatuta zegoen aktibista bertatik irtenarazi bezain laster, atearen aurrean jesarri dira 45 lagun inguru, herri harresia osatuz. Banan-banan eta kasu askotan gogorkeriaz atera dituzte poliziek, poliziak bidean jarritako hesiaren bete aldean geratu diren eta zelaira iristerik izan ez dute dozenaka lagunen animozko oihuen artean. Horietako bi identifikatu ditu poliziak, hesia gainditu eta etxolaren ondoraino joaten ahalegintzagatik.

Kanpaldiaren gunea hustuta, etxola eraisteari ekin dio hondeamakina batek, tentsio handiko giroan. Hau idazteko unean han bilduta daude oraindik 30 bat lagun, besteak beste plataforman igota dagoen kidearekin zer gertatuko zain.

Tosu Betirako plataformakoek adierazi dute "nahiz eta kaleratzea lortu, erresistentziarekin aurrera jarraituko dutela parkinga geldiarazi arte". Horretarako, herritar guztiei laguntza eskaera luzatu diete hurrengo mobilizazioetan parte har dezaten: asteartean elkarretaratzea egingo dute Telletxe kalean, 19:30ean, ondoren erresistentzia akanpada paratuko dute San Nikolas/Txiki eta Otaegi plazan. Gaur, urriak 18, 20:00etan manifestazioa egingo dute San Nikolasetik abiatuta, desalojoa eta obra ilegalen hasiera salatzeko; eta larunbatean, hilak 21, bigarren manifestazioa eta kontzertua egingo dute, Telletxen, eguerdiko 12:30ean hasita.

Abuztuaren hasieran jaso zuten epaileen huste agindua. Ordutik hona hainbat ekimen antolatu dute Tosuko landan, kaleratze arriskuari aurre egiteko.

Sei urtez borrokan

2011n amaitu zuten Getxo eta Berango arteko Ibarbengoako metro geltokia eraikitzen, baina ez da sekula erabili. Oraingoz gauzatu ez den plan handiago baten parte zen geltokia: 8.000 etxebizitza landa izaerari eutsi dion eremuan, eta aparkaleku handia. Etxebizitzen proiektua alboratuta dago behin-behinean, ez ordea aparkalekukoa. Herritar talde batek sei urte darama hura egin nahi duten zelaian, egitasmoa geldiaraziz eta aldi berean bizimodu alternatiboa eraikiz.

Gasteizko okupazio mugimenduaren urrats berria, Judimendi auzoko bloke bat okupatuta

Bizilagunekin lehenengo harremanak izan dituzte gazteek eta astearterako otordu bat iragarri dute. Azken okupazio honekin, zortzi dira Gasteizko gune okupatuak.

Judimendiko auzoan izan da azkenengoa. Lagun talde batek “aspaldi abandonaturiko etxe zahar bat” okupatu du. Auzokideei aurkeztu diete proiektua, atez ate zabaldutako gutun baten bidez. Blokea, Juan II kaleko 1.portala da: 2004tik dago hutsik bloke hau.

Etxearen ate irekitzea egiteko “meriendatxo” bat egin zuten aurreko asteartean auzoaren zaharkitzea eta “auzo bizitzaren degradazioa” azalduz. “Azken belaunaldietan Udaletxearen atzean egon direnek sustaturiko politikak” salatu dituzte okupazio honekin.

Hala Bedik jakin duenez, egun hartan lasaitasunez igaro zen arratsaldea baina jasotzear zeudela zortzi udaltzainek osaturiko dispositiboak identifikatzeko eskatu zien bertako gazteei. Espazio publikoaren okupazioa egotzi zieten eta denbora luzez identifikatzen egon eta gero, salaketa jarriko zietela esan zieten. Gainera, haietako bati Mozal Legea aplikatuko diotela ere iragarri zioten “izandako jarrerarengatik”.

Igorritako bigarren gutun batean hainbeste polizia bidaltzearen bidez merendola bat “kriminalizatu” nahi izatea salatu dute etxeko kideek. Okupatutako bloketik, “beste garai batean ohikoa zen ohitura berreskuratzera” animatu dituzte bizilagunak. Horretarako, beste otordu bat egingo dute asteartean, urriaren 17an, etxe okupatuan.

Azkenengo honekin zortzi dira Gasteizko espazio okupatuak: Gasteizko Gaztetxea, Arkillos 10, Errekaleor, SUmendi Gazte Espazioa, Txikita, Pinto, Korre eta Judimendiko azken blokea.

PNVk eskaintzen duen hiri ereduaren aurrean okupatzen eta antolatzen jarraituko dutela adierazi dute ehunka gaztek

EAJren udalak espazio autogestionatuen kontra darabiltzan politikak salatu dituzte Bilboko kaleetan egindako manifestazio koloretsuan. Desalojo bakoitzeko beste okupazio bat egingo dutela ohartarazi dute.



"Ez dugu amorerik emango, okupazioa eta autogestioa bizitzeko egin ditugun hautuak direlako eta inork ez digulako esango nola bizi behar dugun". Halaxe adierazi du GAS Bilboko gaztetxe eta gazte asanbladen sareak manifestazioaren bukaeran, eta horixe erakutsi dute Bilboko kaleetan ehunka gaztek egindako protestan. Bilboko Udalaren eta EAJren erasoen aurrean okupatzen eta antolatzen jarraituko dutela, orain arte egin duten bezala.

Izarbeltz ateneoaren eta Etxarri gaztetxearen desalojoak salatu dituzte, baita Karmela eta Deustuko Gazte Lokalaren aurkako erasoak eta oro har Bilboko Udalak sustatzen duen hiri eredua ere: "Euren hirigintzako proiektu estrategikoek gazteak prekarizatu eta euren eredutik at doan edozein mugimendu akatzea dute helburu, turista erakarri eta etxebizitzekin lotutako negoziazioak izanik euren interes bakarra".

Gaztetxeen balioa:

Horren aurrean gune autogestionatuen balioa nabarmendu dute gazteek: "Bertan dantzatu dugu, musika taldeak osatu ditugu, familia berri bat osatu dugu, lagun berriak egin ditugu, negar egin dugu batzuetan, barre besteetan, ligatu dugu, ikasi dugu, formatu gara, hazi gara...". Eta halaxe jarraitzeko borrokan jarraituko dutela ohartarazi dute: "Gure bizitzen zati garrantzitsu bat izan ziren, gaur dira eta bihar izango dira".

2017/09/22

Okupazioa, Autogestioa eta Erresistentziaren aldeko manifestazioa antolatu du GASek

[abajo en castellano]

Etxarri Gaztetxeko eta Izarbeltz Ateneoaren desalojoak, Deustuko Gazte Lokalari mehatxua, Karmelari mehatxua, baita beste gune askoren arazoak... Gehiegi izaten ari dira sistema kapitalistak, eta bereziki Bilboko udaleko mandatariak, egindako mehatxu eta erasoak.

Horregatik Bilboko Gazte Asanbladen Sareak deia luzatzen dio Herriari datorren urriaren 14ko manifestazioan parte hartzeko. Bertan Okupazioa, Autogestioa eta Erresistentziaren aldeko hautua egingo da, eta indar erakustaldia eginez, diru zaleei hortzak erakutsiko diegu.

Ez hutsik egin! Urriaren 14an, 17:30etan, Bilboko Zabalburu plazan ikusiko dugu elkar!


Los desalojos de Etxarri Gaztetxea y el Ateneo Izarbeltz, las amenazas al Gazte Lokala de Deusto, las amenazas a Karmela, y los problemas que tienen muchos otros centros autogestionados... Están siendo demasiadas las amenazas y los ataques que el sistema capitalista está haciendo, especialmente dirigentes del ayunta-miento de Bilbao.

Por eso Bilboko Gazte Asanbladen Sarea llama al Pueblo a participar en la manifestación del próximo 14 de octubre. Ahi, nos reafirmaremos en la Okupación, la Autogestión y la Resistencia, y haciendo una demostración de fuerza, enseñaremos los dientes a los amantes de dinero.

No faltes! 14 de octubre, a las 17:30, nos vemos en la plaza Zabalburu de Bilbao!

2017/09/18

Deustuko Gazte Lokala, kaiolak irekiz

Desalojo mehatxuak, moteldu beharrean, piztu egin du Gazte Lokalaren aktibitatea.
Jai dute zuekin!
Hona hemen ordura arte antolatutakoa:

2017/09/10

Zornotzako Ziztada Gunea desalojo mehatxupean dago

Datorren irailaren 14an eguerdiko 12:00etan Durangoko epaitegian 4 zornotzar epaituko dituzte, hutsik eta egoera txarrean zegoen Luis Urrengoetxeako lokal bat okupatzeagatik.


Duela urte bi lokal hori okupatu zenetik, hainbat jarduera egin dira bertan eta lokala bera biziberritu egin da. Hala ere, urte bi hauetan lokalaren jabeak lehenetsi du epaitegietan erabakitzea kontua. Okupatu eta berehala salaketa bat jarri zuen penaletik eta orain, berriz, zibiletik 4 zornotzarren aurkako salaketa jarri du eta lokalaren desalojoa eskatu. Zornotzak adin ezberdinetako pertsonak elkartzeko eta kultura alternatiborako espazio autogestionatuak behar dituela uste dugu eta okupazioa ez dela delitua. Horregatik, epaiketa salatzeko eta Ziztadaren alde egiteko datorren irailaren 13an arratsaldeko 19:00etan erreferendum plazan (Billikenen ondoan) egingo den elkarretaratzera deitzen dute.

Aurrera ziztada!!!

2017/09/09

Bilboko udalak Deustuko Gazte Lokala desalojatu nahi du

26 urte Deusturi bizia ematen aritu den Deustuko Gazte Lokala desalojatzeko agindua eman du udalak. Beste inongo aukerarik eman gabe eta elkarrizketa oro sahiestuz egunero lanean diharduten kolektiboak lokala hustera derrigortu ditu.

Gazte Lokalaren aurkako eraso hau, Deustu osoaren aurkako erasoa ere badela ohartarazi dute. Horregatik, gurea defendatzeko herri bezala erantzun zabala emateko datorren ASTEARTEAN,IRAILAK 12, 12:00etan DEUSTUKO GAZTE LOKALAREN AURREAN PRENTSAURREKOA egingo dutela plazaratu dute. Bertan, aurrera begira ere prest dituzten hainbat ekimen ezagutzera emango dituzte.

Nola ez, Bilboko Okupazio Bulegoak babes guztia helerazten dio Asanbladari, eta herri mugimendu guztiari Deustuko Gazte Lokala zein gainontzeko gune autogestionatuak defendatzera dei egiten dio. BABESTU GUZTIONA DENA! PARTE HARTU!

Deustuko Gazte Lokalaren facebook-a


El ayunta-miento ha dado la orden de desalojar el Gazte Lokala, el cual ha dado vida a Deustu desde hace 26 años. Sin dar más explicaciones y cerrando las puertas a cualquier tipo de negociación, quiere obligar a los colectivos que ahi trabajan a dejar el local.

La asanblea asegura que este ataque al Gazte Lokala es un ataque a todo Deustu. Por eso, y para dar una respuesta del pueblo en defensa de lo que es del pueblo, han llamado a participar masivamente en la RUEDA DE PRENSA que realizará el MARTES, 12 DE SEPTIEMBRE, A LAS 12:00, FRENTE AL GAZTE LOKALA. Alli, se darán a conocer las diferentes iniciativas que se llevarán a cabo.

Como no podría ser de otra manera, la Oficina de Okupación de Bilbo quiere trasladar todo su apoyo a la Asamblea, y llama al movimiento popular a defender no solo el Gazte Lokala de Deustu sino todos los espacios autogestionados. DEFENDAMOS LO QUE ES NUESTRO! PARTICIPA!

Facebook del Gazte Lokala de Deustu

2017/08/30

Irailaren 15tik aurrera 10. urteari ekingo diogu Okupazio Bulegoan

Irailaren 15ean berriro ere zabalduko ditugu Bilboko Okupazio Bulegoaren ateak.
Beti bezala, Pilota Kaleko 5.ean dagoen Ekoetxean, barikuero 18:00etatik 20:00etara egingo dugu arreta.

Urtero gogo osoz bueltatzen gara baina aurten gure 10. urteari ekingo diogu eta poztasun ederra da guretzat muga honetara heldu izana, izan ditugun bizipen guztiekin, eta proiektua egonkortu dela ikusita.

Hor izango gaituzue beraz irailaren 15etik aurrera.
Animo eta aurrera!


El 15 de septiembre volveremos a abrir las puertas de la Oficina de Okupación de Bilbo.
Como siempre, nos encontraras en el número 5 de la calle Pelota, en la Ekoetxea, todos los viernes de 18:00 a 20:00.

Todos los años volvemos con las pilas recargadas pero este año será especial ya que nos enfrentamos al decimo año. Y nos llena de orgullo y satisfacción llegar a este punto, con todas las vivencias que llevamos encima y viendo que el proyecto se ha asentado.

Ahi nos vais a tener pues a partir del 15 de septiembre.
Animo y al lio!

Tosu betirako: Baietz hirugarrenean gelditu!

(Abajo en castellano)

ERRESISTENTZIA AKANPADARAKO DEIA
Baietz hirugarrenean gelditu!

Lurra lantzen duenarena da, ez diruz erosi duenarena.
Lelo horri heldurik, 6 urte daramatzagu Tosuko landa lantzen. Gurea dagoeneko ez da zelai huts bat; Getxoko nekazalgunearen erresistentzia sinbolo bilakatu da, lurraren beste erabilera bat defendatzen dugunon arteko elkartasunak sorturiko sinboloa. Denok eraikitzen baitugu Tosu, eta Tosuk geu ere eraikitzen baikaitu.

Horregatik, landa hau maite dugulako, gogotsu defendatuko dugu! Gurekin bat egin dezazuen hirugarrena eta definitiboa izango den akanpadara deitzen zaituztegu, abuztuaren 31tik aurrera Tosun. Aurretik izandako bi akanpadetan obrak atzeratzea lortu genuen baina oraingoan behin betiko geldituko ditugu!

Hondeamakinek abuztuan bota behar gintuzten arren, arrazoi burokratikoengatik, edo gure kontraerasoaren beldur direlako, irailera arte atzeratu behar izan dituzte haien asmoak. Ba al dago udari luzapena emateko plan hoberik Tosuko landan hamaika ekimenetan parte hartzea baino? Hitzaldiak, tailerrak, bioeraikuntzan trebatzeko aukera, ortuak lantzekoa, film proiekzioak, kontzertuak, egitarauan agertuko ez direnak eta… erresistentzia eta borroka!!!!!

Hertzainak taldeari keinu eginez, “arrainak itsasoa behar du, eta Tosuk zu behar zaitu”. Abuztuaren 31etik aurrera denok Tosura. Uste baino gehiago gara eta!!!!!


A la tercera va la vencida.

La tierra es de quien la trabaja, y no de quien la puede comprar.

Ya son 6 los años que llevamos trabajando las tierras de Tosu bajo este lema. Hace tiempo que Tosu dejó de ser una simple huerta y se convirtió en el símbolo de resistencia de la zona rural de Getxo. Esa simbología se ha construido con la solidaridad de todas las que defendemos un uso diferente de la tierra. Todas formamos parte de Tosu y, a su vez, Tosu forma parte de nosotras.

Por ello, porque amamos esta campa, la defenderemos con coraje. Hacemos el llamamiento para uniros a la tercera y definitiva acampada a partir del 31 de agosto en Tosu. ¡¡¡¡En las dos ediciones anteriores pudimos atrasar las obras pero esta vez las vamos a parar de una ver por todas!!!!
A pesar de que la máquinas nos iban a expulsar en el mes de agosto, por razones burocráticas han tenido que atrasar sus pretensiones hasta septiembre. ¿Se os ocurre algo mejor para alargar el verano que venir a disfrutar de diversas actividades en la campa de Tosu? Charlas, talleres, conciertos, proyecciones de películas, y….. ¡¡resistencia y lucha!!

Haciendo un guiño al grupo musical Hertzainak, ” arrainak itsasoa behar du, eta Tosuk zu behar zaitu”¡¡¡¡A partir del 31 de agosto todos a Tosu!!!! Somos más de las que creen.

¡Venid a Tosu!

2017/08/11

Abuztuaren 23an OKUPRIX!!

Bilboko Gazte Asanbladen Sareak abuztuaren 23an OKUPRIX! izeneko arratsalde osoko ekintza antolatu du, Aste nagusiaren baitan. 17:00etan hasiko da Komantxe konpartsatik, eta geroztik txosnagunetik jarraituko du.

2017/06/09

Oporrak behar doguz!!!

Oso urte intensoa izaten ari da aurtengoa. Etengabe okupatzen eta okupatzen zabizie, eta neke neke eginda gaituzue... jeje...
Are gehiago, medikuak oporrak hartzea indarrak berreskuratu eta topera itzultzeko agindu digu. (Beno, igual exageratu dugu apurtxu bat...)

Gauzak horrela, Bilboko Okupazio Bulego fisikoa zabalduko dugun azken eguna ekainaren 30a izango da. Betiko ordutegian (18:00-20:00) eta betiko lekuan (Ekoetxea - Pilota Kalea 5).

Baina ez kezkatu, zeren eta irailaren 15ean berriz ere zabalduko dugu zuek guztiei arreta egiteko...
Honetaz gain, premiazko zeozer egonez gero korreo elektronikora idatzi dezakezue: okupaziobulegoa@gmail.com

Beraz, gozazazue udaz, ondo pasa eta gaiztoak izan.
Kaleetan ikusiko dugu elkar!!!


Este año está siendo muuuuy intenso. Estais venga a okupar y a okupar, y nos teneis agotadas... jeje...
Tanto que el medico de cabecera nos ha mandado pillarnos unas vacatas para recuperarnos y volver a tope. (Igual hemos exagerado un poquillo...)

Total, que el último dia que abriremos la oficina fisica de la Okupazio Bulegoa será el 30 de junio. En el horario de siempre (18:00-20:00) y donde siempre (Ekoetxea - calle Pelota 5).

Pero que no cunda el pánico, ya que el 15 de septiembre volveremos para atenderos a todas y todos...
Además, si hubiera u hubiere alguna urgencia nos podeis escribir al correo: okupaziobulegoa@gmail.com

Asi que nada, a disfrutar del veranico, a pasarlo bien y a ser malas y malos.
Nos vemos en las calles!!!

2017/06/01

Gune okupatuen zutabea antolatu dute zapatuko manifarako

Zapatu honetan, ekainak 3, Gasteizen burutuko den Errekaleorren aldeko manifestaziora joateko, gune okupatuen zutabea antolatu dute.

Hitzordua arratsaldeko 17:00etan da Gasteizko Gaztetxean. Eta hortik Andra Maria Zuriko plazara abiatuko da 17:30etako manifestaziorako.

Bilboko Okupazio Bulegotik ere, hitzordu bietara gonbidatzen zaitugu!

2017/05/24

Errekaleorreko erasoa dela eta, ekainaren 3rako prestatutako egitaraua domekara atzeratu da

Ekainaren 3rako prestatutako egitaraua bertan behera geratu da, Errekaleor auzoari eginiko erasoari aurre egiteko manifestazio internazionala deitu baitdute egun bererako. Beraz, domekara pasatzea erabaki da.

Beraz, zapatuan, Gasteizera joateko deia zabaltzeaz gain, domekan 7Katu Gaztetxean parte hartzera ere dei egin dute.

Ateratako dirua erresistentzia kutxa eratzeko izango da, okupazioaren isuneei aurre egiteko.

2017/05/23

Ekainaren 3rako manifestazioa deitu du Errekaleor Bizirikek

Elkarrizketarako borondaterik ez dutela ukatu dute: "Urtaranen adierazpenak engainagarriak eta faltsuak dira"



Aurreko osteguneko gertakizunen aurrean, Errekaleor Bizirikek agerraldia egin du gaur. Etxeetan zein kalean argindarrik gabe daudela salatu dute, eta Gorka Urtaran alkateak egindako adierazpenak "engainagarriak eta faltsuak" direla adierazi dute: "desjabetze bat justifikatzeko iritzi publikoa manipulatu du".

Era berean, elkarrizketarako borondaterik ez dutela ukatu dute. "Beti adierazi izan dugu elkarrizketa zintzo eta zuzen bat izateko nahia, horren adibide dugu, orain hilabete eskas bere bulegora bidalitako gutuna". Bertan, prozesu honi ekiteko gonbita luzatzen zioten auzo askeko bizilagunek.

Auzoko segurtasunari dagokionez, Udalak agindutako argi mozketak auzokideen segurtasuna arrisku larrian jarri duela azpimarratu dute: "arriskuan jarri gaitu, auzo guztia puntu beltza bilakatu eta eraso sexistentzat espazio egokia bihurtuta". Hala, segurtasuna bermatzeko bitartekoak jarri dituzte, eta azpiegituraz eta instalazio elektrikoetaz arduratzen den taldea ari da lanean."Egun, gure instalazio elektrikoek segurtasun irizpide zorrotzak betetzen dituzte, baina Udalak ez du hau egiaztatzeko interesik izan". Horrela, pertsona ahulenen ongizatea eta auzoaren segurtasuna bermatu dituztela azpimarratu dute.

Ekainaren 3an, manifestazioa:

Datozen egunetarako mobilizazioak eta jarduerak antolatu dituzte errekaleortarrek. Ekainaren 3rako, esaterako, manifestazio internazionala deitu dute. Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuko da, 17:30ean. "Dei egiten diogu herriari, gurekin amets hau hasi zutenei".

Azkenik, ostegunean atxilotuak eta zaurituak izan ziren lagunei elkartasuna adierazi diete, eta herritarren babesarekin pozik agertu dira, "beste behin argi geratu delako, Errekaleor Bizirik ez dela bakarrik bertan bizi garenon proiektua, baizik eta herriaren isla dela".

2017/04/27

Bihar Zirikan / Mañana en Zirika

Bihar, apirilak 28, ezin izango gara Ekoetxean egon, arrazoi teknikoak direla eta.
Baina ez kezkatu, handik 3 minututara dagoen Zirika Gunean izango gaituzu zure zain. Errondabide kaleko 12garrenean.

Bihar arte!!!


Mañana, 28 de abril, no podremos atenderos en la Ekoetxea, por motivos tecnicos.
Pero no te preocupes, ya que estaremos esperandote en Zirika Gunea, que está a 3 minutos. En Ronda 12.

Hasta mañana pues!!!


2017/03/27

ITXITA // apirilak 14-21 abril // CERRADO

Udaberriko ekinozioa hor bertan dago, eta oporrak hartzeko garaia izaten da guretzat.
Beraz, apirilaren 14ean eta 21ean bulegoa itxita egongo da.

Hala ere, apirilaren 7ra arte (barne) zabalik egongo gara. Eta bueltan izango gaituzu berriz ere apirilaren 28an, pilak kargata betiko ordutegi eta lekuan:

Barikuero 18:00-20:00
Ekoetxean, Pilota Kalea 5
Bilbo

Egongo gara!!!




El equinoccio de primavera esta aqui mismo y lo solemos utilizar para descansar un poquito.
Asi que la oficina se mantendrá cerrada los dias 14 y 21 de abril.

Pero que no panda el cunico... Hasta el 7 de abril (incluido), estaremos para atenderte. Y el 28 de abril nos tendrás de vuelta para lo que necesites, en el horario y lugar de siempre:

Todos los viernes 18:00-20:00
Ekoetxea, Calle Pelota 5
Bilbo

Nos vemos!!!

2017/01/25

Amaitu dira Kukutzaren aurkako auzi judizialak

Kukutza Elkartasun Taldeko kideek komunikatua atera dute. Bertan Kukutzaren erausketaren ondorioz etorritako auzi judizialen irakurketa egiteaz gain, elkartasun eta borrokarako hautua egiten dute. Hona hemen komunikatu osoa:


Ez da inor espetxera joan behar eta ez dugu isunik ordaindu behar, baina errudun jo gaituzte.

Hauxe izan da, denbora gehiegi igaro ostean, jarritako azken helegiteari erantzuna: 3 urteko espetxe eskaera zeukan kidea errudun hartzen jarraitzen du auzitegi probintzialak, baina zigorra hiru urtetik 18 hilabetera jeitsi diote eta, horrenbestez, ez du espetxetik pasatu behar izango. Ez bera, ez Kukutzaren inguruko auzietan epaitegitik pasatu den beste inor ere ez.

Bestalde, fiskaltzak helegitea jarri arren, desalojoaren momentuan Kukutzako teilatuan atxilotutakoen absoluzioa mantentzen da, espero genuen moduan.

Injustizia handi hau salatzeko bide honetan Kukutzarekiko Elkartasun Taldearekin bat egin duzuen guztioi eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu. Elkartasun indar hori atmosferan dabil, arnasa ematen digu beste hamaika proiektutarako eta ez digute ebatsiko. Bide beretik segituko dugu.

Bestelako mundutxoak eraikitzeko laborategi hori galdu genuen; lapurtu egin ziguten. Baina ez zen bakarra.
Horregatik, gutako bakoitzak bere ahalmenaren arabera eskainitako dirua, hots, elkartasun ekonomikoa, Bilbon bizirik dauden beste hainbat egitasmotara bideratuko dugu. Haiena ez bestelako mundutxoak eraikitzeko laborategietara. Eskerrik asko berriz ere, bihotzez.

Hizki xehez edo minuskulaz idazten diren alkatea, lehendakaria, barne sailburua, espekulatzaileak eta zipaioak epaitu barik geratu dira. Baina Herriak ez du ahaztuko.

Eraikuntza lanetan, urteurren ospakizunetan edo erresistentzia deialdietan egingo dugu topo. Pozik bizi eta...

Gora Kukutza!!!

Kukutzarekiko Elkartasun Taldea
Bilbon, 2017ko urtarrilean

2017/01/24

Prentsa Oharra / Nota de Prensa (Etxarri Gaztetxea)

[abajo en castellano]

Bilboko Okupazio Bulegoak, Etxarri Gaztetxearen desalojo ilegala dela eta, Bilboko Udalaren kontrako demanda tramitatu du. Hona hemen zabaldutako prentsa oharra:

Urtarrilaren 16an Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udaletxeak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda aurkeztu zen.. Aipatutako demandak udal jarduketaren baliogabetasunaren aitortza eskatzen du legeek eta bestelako arauek udalaren eskuetan uzten dituzten ahalmenen mugen gainditzea delako.

Desalojo jarduketa larri horri erantzuteko eta 2016ko abenduaren 13an Del Hierro jaunarekin batera eginiko agerpen publikoan Hiri Plangintza Saileko zinegotzi Abaunza jaunak eginiko adierazpen lotsagarrien harira, Bilboko Okupazio Bulegoak honakoa ADIERAZI nahi du:

- Ixte espedientea ireki zenetik, gaztetxeko asanblada, Okupazio Bulegoaren bidez eta Udaletxeko Bitartekaritza Zerbitzuekin batera, egoera bideratzeko hartu beharreko neurriak hartzeko prest agertu da. Horrela onartu zen Asanbladak Abaunza jaunari helarazitako eskutitzean. Eraikinaren ixtea onartu zuten eta negoziatzen jarraitzera konpremetitu ziren. Ondorioz, itzela izan zen sorpresa azaroaren 30ean Polizia Gaztetxea desalojatzeko asmoz bertaratu zenean. Bitartekaritza Zerbitzuek jarduketaren gaineko jakintzarik ez izateak Udaletxeak bide horri ematen dion balio eskasa erakusten du, kudeaketa eta erabakitze gaitasunak ukatzen dizkiola.

- Ixte agindua bazegoen arren, horrek ez du desalojoa, ondasunen inkautazioa eta eraikina hormatzea legitimatzen. Espedientean aipatzen den araudiak ez ditu eskumen horiek jasotzen. Ondorioz, jarduketa erabat ilegala da. Udaletxeak ez du eskumenik eraikin bat desalojatzeko epaitegietara jo gabe. Dagokigun kasuan bete ez den premisa. Eta jokabide hori are larriagoa da eraikina udal jabetza EZ denean, dagozkion prozeduren bidez berreskura dezakeena, baliabide publikoak bere zerbitzura jarri gabe.

- Bilboko Udaletxea bezalako erakunde publiko batek prozedura legalari muzin egin eta horrelako desalojo bat aurrera eramatea ikuspegi juridikotik gertakari oso larria da. Eraikina okupatua dagoenaren lelopean edozein jokabide. Errealitatean, ordea, titulu juridikorik ez izateak ez ditu eraikina erabiltzen ari direnen eskubideak murrizten. Hau da, okupatuta egon ala ez, eraikinak eta berau erabiltzen duten pertsonek gainontzeko hiritarren berme legal berberak izan behar dituzte.

- Ondorioz, lotsagarria da arestian aipatutako adierazpenetan Abaunza jaunak bere burua legalitatearen babesletzat agertzea. Gainontzeko alderdi politikoen aurrean legalitatearen barruan mugitzen diren proiektu autogestionatuekin duen balizko elkarlan politika saldu zuen. Zinegotzi jauna, legalitatea betetzen ari ez den lehena berorren Udala da. Beraz, ez dugu berorren burua legitimotzat jotzen inori irakaspenik emateko.

Auzitegiek Udaletxeari eraikin okupatu baten kontra denak ez duela balio argitzea espero dugu. Etxarriko asanbladak hainbat proiektu hartzen zituen eta ilegalki kendu dioten eraikina berreskuratu ahal izatea espero dugu. Bitartean, Okupazio Bulegoak okupazioaren zilegitasuna aldarrikatzen jarraituko du, kaleetan eta auzitegietan.



La Oficina de Okupación de Bilbao tramita la demanda al Ayuntamiento de Bilbao por el desalojo ilegal de Etxarri Gaztetxea (Bilbao). Esta es la nota de prensa:

El pasado lunes 16 de enero se interpuso ante los Juzgados de lo Contencioso- Administrativo de Bilbao demanda contra la actuación de desalojo del gaztetxe Etxarri de Rekalde, llevada a cabo por el Ayuntamiento de Bilbao. La citada demanda reclama la declaración de nulidad de la actuación municipal, por constituir una clara extralimitación de las potestades que por las leyes y otras normas tiene encomendadas.

En respuesta a esta gravísima actuación de desalojo y a las vergonzosas declaraciones del Sr. Abaunza, concejal del Área de Planificación Urbanística en comparecencia junto con el Sr. Del Hierro el pasado 13 de diciembre de 2016, desde la Oficina de Okupacion de Bilbao se quiere MANIFESTAR:

- Desde que se inició el expediente de clausura, la asamblea del gaztetxe, a través de esta Oficina y junto con el Servicio de Mediación del Ayuntamiento de Bilbao, se ha mostrado dispuesta a tomar todas las medidas necesarias para reconducir la situación, como así se admitía en la carta que desde la Asamblea remitieron al Sr. Abaunza, asumiendo la clausura del inmueble y comprometiéndose a seguir negociando. Mayúscula, en consecuencia, la sorpresa cuando el pasado 30 de noviembre se presenta la Policía en el Gaztetxe dispuesta a desalojarlo. El hecho de que el Servicio de Mediación ni siquiera tuviera conocimiento de dicha actuación, solo demuestra el poco valor que desde el Ayuntamiento se le da a esta vía, privándola de toda capacidad de gestión y decisión.

- Si bien es cierto que existía esa orden de clausura, la misma no legitimaba al Ayuntamiento para desalojar, incautar bienes y tapiar el inmueble. La normativa que se alega en el expediente no recoge estas competencias siendo, en consecuencia, una actuación completamente ilegal. El Ayuntamiento no tiene competencia para desalojar un inmueble sin acudir al auxilio de los tribunales, premisa que en este caso no se ha cumplido. Y esta conducta se vuelve más grave aún, si cabe, si se tiene en cuenta que el inmueble NO es de titularidad municipal sino que pertenece a un ente privado que, si quisiera, podría recuperarlo incoando los procedimientos oportunos, sin necesidad de poner los recursos públicos a su servicio.

- El hecho de que un organismo público como es el Ayuntamiento de Bilbao realice un desalojo con absoluto desprecio por el procedimiento legal establecido constituye un hecho gravísimo desde el punto de vista jurídico. Se pretende que bajo el lema “el edificio estaba okupado” cualquier cosa valga, cuando la realidad es que la carencia de título jurídico no menoscaba los derechos de las personas que lo están utilizando. Es decir, okupado o no, el edificio y las personas que lo utilizan deben tener las mismas garantías legales que el resto de ciudadanas.


- En consecuencia, es vergonzoso que, durante la precitada comparecencia, el Sr. Abaunza se erija como adalid de la legalidad, vendiendo al resto de partidos políticos una supuesta política de colaboración con proyectos autogestionados siempre y cuando estos se desarrollen en legalidad. Señor Concejal, el primero que no está cumpliendo la legalidad es su Ayuntamiento con lo que no le consideramos legitimado para dar lecciones a nadie.

Esperemos que los Tribunales le aclaren al Ayuntamiento que no todo vale contra un edificio okupado. Esperemos que la asamblea de Etxarri pueda recuperar un edificio en el que tantos proyectos se desarrollaban y del que han sido despojados ilegalmente. De mientras esta Oficina seguirá reivindicando la legitimidad de la okupacion, en las calles y en los tribunales.

2017/01/12

Berriz ere zabalik!!!

Hemos descansado y estamos preparadas para dar más guerra que nunca!!!
Asi que volvemos a abrir la oficina todos los viernes de 18:00 a 20:00, en la calle Pelota 5.
Nos vemos!


Ondo baino hobeto deskantsatu dugu eta gerra emoteko prest bueltatu gara!!!
Beraz, bulegoa berzabalduko dugu. Beti bezala barikuero 18:00etatik 20:00etara Pelota Kaleko 5.ean.
Elkar ikusiko dugu!