Ostiralean hasiko dira Tattoo Circus Topaketak Bilboko Karmelan eta asteburu osoan zehar egongo da zer egin eta zer ikusi. Pearcing-ak eta tatuajeak egiteko aukeraz gain, proiekzioak, hitzaldiak eta betelako ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da.
2019/05/15
2019/05/12
7Katu Gaztetxea bueltan dator!
Oraindik lanean ari diren arren, irekiera data publiko egin dute gaztetxeko lagunek. KonponFestak maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 6an eta 7an egingo dituzte.
Crowfunding kanpaina eta material salketaz gain azken bultzada bat behar dutela iragarri dute 7Katuko gazteek obra autogestionatua finantzatzeko: “Maiatzaren 30 eta 31an, eta ekainaren 6 eta 7an izango dira, egun bakoitzerako sarrera 3€ izango da, adi ibili, aforoa ez dela mugagabea”.
Eskaintza kultural honetaz gain ekainaren 3ko asterako gauzak prestatu dituztela ere aurreratu dute eta laster emango dute informazio guztia. Bestetik, esk:errak eman dizkiete, parte hartuko dutenei:“Eskerrik asko egitarauaren parte zareten musikari , antzerkilari eta bertsolari guztiei, gaztetxera ezer eskatu gabe etortzeagatik eta modu horretan proiektu aske honi indarra emateagatik”.

2019/05/10
Dozenaka lagun bildu ziren atzo Galdakaoko Gaztetxearen aldeko manifestazioan
Larunbatean eman zuten gaztetxe berriaren berri, eta asteartean bertan gerturatu zen Ertzaintza espazioa hustera. Hainbat identifikatu egon ziren eta gazteek mobilizazioak deitu dituzte egun hauetan, gertatutakoa salatzeko eta gaztetxearen beharra aldarrikatzeko.
Maravillas gaztetxearen epaiketa atzeratu dute
Atzoko 10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.
Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiko epailearen aurrean egitekoa zen ahozko bista, eta sei foruzain lekuko gisa ziren hastekoak.
Ondoren, ikertutako pertsonak galdekatzekoak ziren; eta horien atzetik, lekuko gisa, Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendaria eta aipatutako zerbitzuko hiru teknikari.
Magistratuak ukatu egin zien lekuko gisa deklaratzea Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariari eta Foruzaingoaren buruari.
Testigantzen fasea amaituta, peritu-frogak egitekoak ziren, eta inplikatutako parte bakoitzak hitz egiteko txanda izango zuen.

2019/05/07
Bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak Galdakaoko gaztetxe berriaren harira
Maiatzaren 4ean, Galdakaokon Gazte Eguna ospatzen ari ziren eta urteetan hutsik zegoen ‘espazio bat askatu’ zutela azaldu zuten publikoki: “Gazte eguneko egitarauak normaltasunez jarraitu zuen aurrera, baina gaueko 10:00ak aldera udaltzaingoa hurbildu zen izen baten eskean eta alde egin zuten”.
Galdakaok gaztetxe berria dauka larunbatetik, baina asanbladako kideek salatu dutenez, egun hauetan hainbat persona identifikatu ditu Ertzaintzak. Larunbatean bi aldiz gerturatu ziren udaltzainak espaziora eta igande goizean Ertzaintza joan zen, eraininaren jabearekin batera, jarritako salaketaren inuruko oharra ematera.
Arratsaldeko 15:30etan berriz joan ziren ertzainak instrukzioko agindua zutela-eta kide guztiak identifikatu behar dituztela adieraziz: “Ez zuten inor identifikatzea lortu eta alde egin zuten”. Ondoren egoera aztertzeko asanblada egin zuten eta 18:hirugarren aldiz gerturatu zitzaizkien Ertzainak: “Oraingo honetan gaztetxeko kanpoaldean zeuden 2 kide identifikatu zituzten eta espazio asketik sartu edo irteten den edozein kide identifikatzen jarraituko dutela oharatazi zuten.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)