2020/12/21

Deskantsua!

Neguko solstizioarekin batera merezitako deskantsua egiteko aprobetxatzen dugu bulegokideok.

Beraz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da bulegoa. Baina ez kezkatu, urtarrilaren 8an pilak kargatuta itzuliko garela, ganoraz emateko kaña.

Oso premiazko den konturen bat izanez gero idatzi okupaziobulegoa@gmail.com korreora eta ahalik eta lasterren jarriko gara kontaktuan

Bitartean ondo pasa eta topera bizi!

La gentecilla de la bulego solemos aprovechar el solsticio de invierno para tomarnos un descansillo.

Asi que, la oficina estará cerrada el 25 de diciembre y el 1 de enero. Pero no preocuparse, que el 8 de enero estaremos otra vez con las pilas cargadas y con ganas de dar guerra.

Si tuvieras alguna cosilla muy urgente puedes escribirnos al email okupaziobulegoa@gmail.com y nos pondremos en contacto contigo.

Mientras tanto pasalo bien y vive a lo grande!

2020/11/18

Azaroak 28 Noviembre - Okupazioa aurrera!

 (Mas abajo en castellano)

Desinformazio hedabideak okupazioaren aurka egiten ari diren kanpaina mediatikoa, etxetik aterarazten gaituzten kutsu arrazista eta klasista duten okupazioen aurkako auzotarren mobilizazioak, udaletik iristen diren eraso eta mehatxuak direla eta. Mamarigako Kultur Etxeak, Mamarigako Gaztetxeak, La Kelo Gaztexeak eta pertsona solidario ezberdinak, ezinbestekoa ikusi dugu antolatzea okupazio orokorreko mugimendu osoari eragiten dion egoera honi erantzun sendo bat emateko.

Horregatik azaroaren 28an, 12:30etan Santurtziko Mamarigako Kultur Etxetik, manifestazioa egingo dute.

*Hala ere, pandemiarekiko mugimendu murrizketak ikusita, Bilbon antolatu da beste bat Santurtzikoa laguntzeko asmoz. Beraz, Santurtzira ezin bada joan, Bilbokoan parte hartu ahalko da (Eliptikan egun eta ordu berean).

Okupazioa sortu, babestu eta defendatu.


----------------------------------------------------------------------------------------


Con motivo de la campaña mediática en contra de la okupación que se está llevando a cabo desde los medios de desinformación, las movilizaciones vecinales anti-okupas de tintes racistas y clasistas que fuerzan desalojos y las agresiones que nos amenazan y llegan desde el ayuntamiento. Desde Mamarigako Kultur Etxea, Mamarigako Gaztetxea, La Kelo Gaztexea y personas solidarias; hemos visto imprescindible organizarnos para dar una respuesta contundente a esta situación que afecta a todo el movimiento de okupación general

Por eso, el 28 de noviembre, a las 12:30 desde la Kultur Etxea de Mamariga (Santurtzi), se hará una manifestación.

*Aún asi, vistas las restricciones de movilidad por la pandemia, se ha organizado otra en Bilbao para apoyar la de Santurtzi. Por lo que habrá una alternativa para quien no pueda desplazarse (en la Eliptica el mismo dia y a la misma hora).

Crea, apoya y defiende la okupación.

 


2020/11/16

Okupazioari buruzko hitzaldia ostegun honetan

Ostegun honetan, azaroak 19, arratsaldeko 19:00etan "Okupazioaren gaurko egoera eta etorkizuneko pausuak" izeneko hitzaldia burutuko da Karmelan (Fika kalea 44, Bilbo).

Bertan Santurtziko eta Bilboko Okupazio Bulegoko kideak egongo gara.

COVID19aren inguruko osasun egoerari dagozkion neurri guztiak errespetatuko dira, eta horren ondorioz aforoa mugatua izango da. Hala ere, Irola Irratiak zuzenean emitituko du hitzaldia.

Animatu eta parte hartu!



2020/10/28

Okupazioa, arazo soziala ala interes politikoa?

Hiruka aldizkarian Bilboko Okupazio Bulegoarekin hizketan egon ziren, eta erreportai bat atera dute.

Erreportaia irakurtzeko sakatu beheko irudian:



Han quitado de los focos mediáticos los verdaderos responsables, el verdadero enemigo

A raíz de la semana sobre la okupación que se llevó a cabo para celebrar los siete años del Barrio Libre de Errekaleor, un compañero de la Oficina de Okupación de Bilbao formó parte en una de las mesas redondas y es por eso que estuvo en la radio libre Hala Bedi para hablar sobre las ideas principales de las que habló en esa mesa. En ellas afirma que no es casual que esta criminalización se esté dando “cuando la vivienda se está repolitizando por parte de las clases desposeídas”. Es por ello que nos ha traído cuatro hipótesis generales sobre cómo tenemos que leer la campaña contra la okupacion.

 

Aquí tenéis la entrevista:

https://halabedi.eus/wp-content/uploads/2020/10/201026okupazioa.mp3

2020/10/15

Rueda de prensa ante el matonismo contra la casa okupada en Enekuri

Ante el acoso de los matones contratados por el propietario y el trato amarillista de algunos medios de comunicación, la Oficina de Okupación de Bilbao ha realizado una rueda de prensa aclarando los aspectos propios del caso y haciendo una lectura juridica de la usurpación.



2020/09/18

La Oficina de Okupación ha participado en el debate de Ganbara, de Radio Euskadi

Ante la invasión de noticias sobre okupación y la desinformación general que existe, el programa Ganbara de Radio Euskadi emitió ayer un programa en el que ha participado un compañero de la Oficina de Okupación junto al jefe territorial de la Ertzantza de Alava, el redactor de geopolitica de Diario.es y el vicepresidente de la Camara Urbana de Bizkaia.

Os dejamos aqui el enlace del programa para que podais escucharlo:



2020/09/16

¿Qué es la okupación?

Cuellilargo, boterearen aurkako kazetarien kolektiboak, okupazioa zer den eta zer ez den oso didaktikoki azaltzen dituen fitxak plazartu ditu.

Mila esker aportazioagatik!!!

------------------------

El colectivo de periodistas contra el poder cuellilargo ha creado una serie de fichas que muy didacticamente explican que es y que no es la okupación.

Gracias por la aportación!!!

 



2020/08/31

Abierto desde este viernes - Ostiraletik aurrera zabalik

 Jarana, jaranaaaa!!! A lioooo!!!

Bueltan etorri gara betiko indar eta gogoekaz. Gerra emoteko eta zuen kezkak argitzeko intentzioagaz.

Beraz, betiko moduan ikusiko dugu elkar. Barikuero 18:00etatik 20:00etara.

Momentuz Zirika!-n atenditzen jarraituko dugu (Errondabide kalea).

Barikura arte!

Hemos vuelto con las fuerzas y las ganas de siempre. Con ganas de dar guerra y de aclarar vuestras dudas.

Por tanto, nos vemos como siempre. Todos los viernes de 18:00 a 20:00.

De momento os atenderemos en Zirika! (c/ Ronda).

Hasta el viernes pues!

2020/07/26

Abuztuan itxita / Agosto cerrado

Oso garai arraroetan gabiz, eta bulego fisikoa zabaltzeko arazoak izan ditugu.
Hala ere, lanean gogor ibili gara eta gure deskantsua merezi dugu.

Beraz, abuztu osoan zehar itxita izango dugu bulego fisikoa.

Beti bezala, premiazko kontuetarako, korreo elektronikoz egin ahalko da: okupaziobulegoa@gmail.com eta irailaren 4an berriz ere zabalduko dugu (Ekoetxean edo Zirikan, ondiño ez dakigu).

Ondo pasa eta gora okupazioa!!!


Estamos en unos tiempos bastante extraños, y hemos tenido problemas para abrir la oficina fisica.
Aún asi, hemos estado trabajando duro y nos merecemos un descansillo.

Asi, la oficina fisica estará cerrada todo agosto.

Como siempre, los casos más urgentes serán atendidos por correo electrónico: okupaziobulegoa@gmail.com y volveremos a abrir el 4 de septiembre (todavia no sabemos si en la Ekoetxea o en Zirika).

A pasarlo bien eta gora okupazioa!!!

2020/06/19

Berriz ere ZABALIK! - ABRIMOS de nuevo!

[abajo en español]

Konfinamendua atzean utzi nahi dugu behingoz, eta bulego fisikoa berriz ere zabalduko dugu gaurtik aurrera.

Ordutegia berdina izango da: barikuero 18:00-20:00.
Baina lekua aldatu behar izan dugu momentuz,uzten gintuztena itxita dagoelako abisatu arte.
Beraz, Zirika Herri Gunea-ko kideek lekutxo bat utzi digute beraienean eta bertan egingo dugu gaurtik aurrera: Errondabide Kalea 12 (Bilbo)

Zure zain egongo gara behar dituzun kontsultak egin ditzazun.
Gero arte!

------

Queremos dejar atras de una vez el confinamiento, y vamos a abrir la oficina fisica a partir de hoy.

El horario será el mismo: todos los viernes de 18:00 a 20:00.
Pero el sitio lo tenemos que cambiar de momento, ya que el que nos dejaban esta cerrado hasta nuevo aviso.
Por tanto, nos han hecho un hueco las compas de Zirika Herri Gunea y os atenderemos alli desde hoy: calle Ronda 12 (Bilbao)

Estaremos esperandote para que consultes lo que quieras.
Gero arte!

2020/03/13

Bulego fisikoa ITXITA ----------- Oficina física CERRADA

Bilboko Okupazio Bulegoko bulego fisikoa, koronabirus izurria dela eta, itxita egongo da

Gaurtik aurrera eta berriro abisatu arte ostiralero dagoen bulego fisikoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu prebentzio neurriak kontuan hartuz.
Hala ere gure aktibitatearekin jarraituko dugu posta elektroniko bidez:

- bidali zure kontsultak okupaziobulegoa@gmail.com helbidera dokumentuak, telefonoa eta izena ipiniz, adi egongo gara eta deituko zaituztegu.

Ez gara alarmismoan erori, lasai. Jakin badakigu gaixotasun hau pertsona osoasuntsu gazteongan ez duela kalte handirik sortzen, baina arriskuko biztanleria zaintzeko eta osasun zerbitzuak ez saturatzeko neurriak hartuko ditugu.

Sintomak izatekotan ez deitu 112 zenbakira 900 20 30 50 zenbakirara baizik

Aglomerazioak saihestu, eskuak garbitu eta etxeak okupatu!

---------------------------------------------


La oficina física de la Oficina de Okupación de Bilbao permanecerá cerrada debido a la pandemia del coronavirus.

Desde hoy y hasta nuevo aviso la oficina fisica de los viernes permanecerá cerrada siguiendo las recomendaciones sanitarias.
Continuaremos atendiéndoos mediante correo electrónico:

- escribidnos vuestras consultas a okupaziobulegoa@gmail.com adjuntando vuestros documentos, número de teléfono y nombre, estaremos atentas al e-mail y os llamaremos.

No hemos caído en el alarmismo, tranquis. Sabemos que es una enfermedad leve en gente joven y sana, pero tomaremos las medidas pertinentes para cuidar a la población de riesgo y para no saturar los servicios sanitarios.

Si tienes síntomas no llames al 112, llama al 900 20 30 50.

Evita las aglomeraciones, lávate las manos y okupa casas!

2020/02/20

Gorlizko Kinpuletxe hutsarazi dute: orain beste 20 urte hutsik?

8 hilabete iraun ditu Gorlizko Kinpuletxe etxebizitza komunitario okupatuak, eta hasieratik jasan behar izan du jazarpena, modu eta alde ezberdinetatik. Hogei urte hutsik zeramatzan enpresa baten izenean inskribaturiko eraikina okupatu zuen gazte talde batek 2019ko ekainean, eta hainbeste denboraz inorri axola izan ez zion etxea arazo iturri bihurtu zen bat batean.

Kinpuletxeko kideek desalojo ilegal saiakera salatu zuten 2019ko ekainaren bukaeran, etxearen jabe zen enpresako langileak udaltzainez lagunduta eta agindurik gabe bertaratu baitziren. Istiluak ere izan ziren egun hartan, eta bizilagun batzuek erietxean bukatu zuten zauri arinekin.

Prozesu judiziala etorri zen hurrena. Etxearen jabe den enpresak epaitegietara eraman zuen afera, bizilagunak negoziatzeko eta irtenbide bat adosteko prest egon arren. Hala, proiektuko bi kideri okupazio eta usurpazio delituak egotzi nahi izan zizkieten. Sententziaren zain geratu zen auzia, 2019ko uztailean.

Azkenean iritsi da eguna, eta gaur kaleratu diuzte Kipulentxeko kideak. Zabaldu duten oharrean "orain zer?" galdera luzatu nahi izan dute: "beste 20 urte hutsik?". Erabileraren eta auzolanaren bidez etxe huts horri bizia eman diotela aldarrikatu dute proiektuko kideek, eta Uribe Kostako "espekulazioak" etxebizitza eskubidea urratzen duela salatu dute.

Horren aurrean, erabilera eta okupazioa zilegitzat jo dituzte bizitza duinak lortzeko bidean, eta galdera luzatu diete okupazioaren aurka daudenei: "ez zaituzte asaldatzen etxe hutsak edo etxe gabeko jendea egotea?". Azkenik, Uribe Kostan etxebizitza eskubidearen alde borrokan jarraituko dutela berretsi dute.


Kinpuletxeko kideek honako komunikatua plazaratu dute:

Gaur, Otsailak 20, Kinpulene kaleko 47 zenbakiko etxetik kaleratzen gaituzte. Azken zortzi hilabeteetan, hogei urte luzez hutsik egondako etxe honi bizitza eman diogu espekulatzaileek ezagutzen ez dituzten bi trikimailuren bidez: erabilera eta auzolana. Azken zortzi hilabeteetan, gure ortuan hazitako barazkiak dastatu ditugu, bisita mordoa jaso ditugu egun lasaietan eta are elkartasun gehiago egun gatzetan, etxeko espazio komunekiko lotura sortu dugu… elkarbizitza proiektu alternatibo bat eraikitzea izan da gure asmoa.

Hasieratik genekien etxe huts honetara bizitzera sartzeak prozesu judizial bat ipiñiko zuela martxan. Hala ere, gu marko judizialetik kanpo jabeekin kontaktua sortzeko eta akordio batera heltzeko saiakerak egin ditugu, baina nahiago izan dute etxea beste hogei urte hutsik egoteko aukera mantendu. Okupazioa larritzen zaituztenoi, ez zaituzte asaldatzen etxe hutsak edo etxe gabeko jendea egotea?

Inoiz baino gehiago, argi daukagu duela zortzi hilabete okupatzeko hautu politikoa egitean zuzen geundela. Alde batetik gu, soldata baxuekin, langabezian, kutxazainetan hotzez hiltzen, emakume izateagatik baldintza kaxkarragoetan, gurasoen etxetik irten ezinik… Bestean, alokairuen prezioak neurririk gabe gora, etxe hutsak, espekulazioa. Honen aurrean, okupazioa eta erabilera bizitza duinak eskuratzeko tresna zilegitzat aitortzen ditugu.

Uribe Kostan etxebizitza eskubidearen alde lanean jarraituko dugu.

Un desalojo, otra okupación!

Etxe huts guztien zarrailak ditugu

2020/02/18

Itzubaltzetak gaztetxe berria du

Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakia daraman eraikina okupatu zuten zapatuan, otsailaren 15ean, auzo horretako gazteek; hala, euskaltegia eta kultur etxea zena Itzubaltzeta III gaztetxea bilakatu da. Domekan, egun osoko egitaraua egin zuten gune autogestionatu hori ezagutarazteko, eta ekitaldiak egiten segituko dute aste osoan zehar, Aste Horia deitu dioten ekimenaren pean.


Kalejira musikatu bat egin ondoren, Itzubaltzeta III gaztetxearen ateak ireki zituzten zapatuan dozenaka lagunek. Auzo horretako Lope de Vega kaleko eraikina okupatu zuten, duela gutxira arte euskaltegia eta kultur etxea zena. Izan ere, gazteek azaldu dutenez, "aurreko urteetan gertatutako guztiak hautsak harrotu ditu eta, ondorioz, herriak okupazioaren bidea hartzea erabaki du". 2013an Errekagane kalean lekututa zegoen gune autogestionatua utzi zuten gazteek, Gobela ibaiaren obrak egin zitezen. Horiek irauten zuten bitartean, Getxoko Udalak Ezekiel Agirre kaleko etxe-merkea eskaini zion gazte asanbladari bere ekinbidean jarrai zezan, "baina eskainitako guneak mugatu gaitu, autogestiorako trabak jarriz", deitoratu dute.

2016an amaitu ziren Errekagane kaleko ingurua urbanizatzeko lanak, eta handik urtebetera gaztetxea zen eraikina kiskali egin zen. "Gertakizun latz horren ostean Udalarekin batu behar izan ginen eraikin berriaren inguruan aritzeko", eta urtebeteren ondoren, eraikin berria eraikitzeko proiektua onartu zutela gogoratu dute gaztetxeko kideek: "Lehiaketa behin bukatuta, planoak kaleratu eta ikusarazi zizkiguten horiei moldaketak egiteko. Zoritxarrez, eraikitzeko proiektu hori bertan behera geratu da, euren interes falta dela eta". Hori dela eta, zapatuan, hilaren 15ean, auzo horretako gazteek euskaltegi eta kultur etxe zaharra hartzen zuen eraikina okupatzea erabaki zuten.

Itzubaltzeta III okupatu duten gazteek salatu dutenez, Getxoko gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) ez du "lehentasuntzat" hartzen udalerrian gaztetxe bat egotea, "bai ordea diru publikoa erabiliz dirutza suposatzen duten eraikin faraonikoak altxatzea: Muxikebarri Antzokia, Musika Eskola eta Romo Kultur Etxea, besteak beste". Era berean, deitoratu dute udal-arduradunek udalerriko lursailekaz "espekulatu" besterik ez dutela gura: "Eraikin hauek bota nahi dituzte, dakigunaren arabera, gazteentzako eskuragarriak ez diren Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko aitzakiapean". Gazteek ez dute etxebizitza horiek eraikitzearen beharragaz bat egiten, "arazo horri aurre egiteko hainbat alternatiba dagoelako". Azaldu dutenez, "Getxon, 33.600 etxebizitzetatik 3.371tan ez dago inor erroldatuta. Horietatik, 348 Itzubaltzetan daude. Aurretik aipatutako 3.371 etxebizitzetatik %58a noizean behin erabiltzen dira, %30a jenderik gabeko etxebizitzak dira eta %12a bigarren etxebizitza bezala erabiltzen da. Jenderik gabeko etxebizitza horietatik %88a udalerriak kudeagarri ditu".

Horrez gainera, "alternatibaz beteriko errealitatea" eraikitzeko deia egin dute gaztetxeko kideek, "gune intergenerazional bat sortu, auzokideen arteko elkar-ezagutza sustatu, aisialdi alternatibo bat eskaini eta beste hainbat gauza gehiago egiteko".

2020/02/13

Farolin ere okupazioaren alde! Gora Farolin!

Aurtengo Bilboko inauterietan Ane Lindane izendatu dute Farolin.
Bilboko Udaletxean emandako prentsaurrekoan ziri ederra sartu die agintariei eta sistema espekula-kapitalistari.
Gora Farolin!