2019/04/15

Lekeition gaztetxea sortu dute

Lekeitioko Gazte Asanbladak apirilaren 9an Pascual Abaroa etorbidean okupatu zuen eraikina Gaztetxe bilakatu dutela iragarri du. Larunbatean antolatu duten kalejira baten ostean herritarrei ateak ireki eta eraikina txukuntzeari ekin diote auzolanean.


Lekeitiok izan duen azken gaztetxearen eraikin bera da okupatu berri dutena. Herriko Abaroa jauregi historikoaren ondoan dagoena da, zaintzailearen etxea zena. 2013an gazteak Fraileen etxeetatik indarrez aterarazi zituzten eta orduan, Abaroa Jauregira aurrena eta ondoren egunotan berriz okupatutako eraikinera mugitu ziren. Han urtebete inguru izan ziren, harik eta udal gobernuarekin izandako tira-biren ostean etxea hustu zuten arte.

Gaztetxe berria zapalkuntzari eta herriko problematikei “soluzio errealak planteatzen hasteko lehen pausoa” dela azpimarratu dute. Gazte asanbladako kideek, lan ezengonkortasuna, praktiketako kontratua, institutuko diziplina militarra, sare sozialei lotutako harremantze eredua, hipersexualizazioa eta prekaritatea aipatu dituzte, besteak beste, Lekeition aurre egin beharreko gai gisa.

Euskal Herri osoan "ematen ari den gaztetxeen eta okupazioaren zabalpen eta birkonfigurazio prezesuan" Lekeitiko gaztetxetik haien ekarpena egitera datozela adierazi dute. Hurrengo asterako lan egunak antolatu dituzte gaztetxea erabilgarri jartzeko: egunero 10:00etan.

Ostiralerako bertso-kantu gaua eta larunbaterako Sustrajah herriko taldearen kontzertu akustikoa antolatu dituzte.

2019/04/05

Zenbait egunetan itxita egongo da Okupazio Bulegoa

Zenbait arrazoi direla medio datozen 3 asteetan ezin izango dugu bulegoa zabaldu.
Hori dela eta, maiatzaren 3ra arte itxita egongo gara, gaur kenduta.
Betiko moduan, premiazko kontu bat izanez gero, gure korro elktronikora idatzi dezakezu: okupaziobulegoa@gmail.com


Por diferentes razones la oficina permanecerá cerrada durante 3 semanas.
Por lo que no abriremos hasta el 3 de mayo, a excepción de hoy.
Como siempre, en caso de urgencia puedes escribirnos al correo electrónico: okupaziobulegoa@gmail.com

2019/04/01

Ostegun honetan hitzaldia Deustun

Hainbat dira Zirikatzen elkarteak Okupazio Garaia Da! lelopean antolatutako hitzorduak.

Aurreko saioetan (otsaila eta martxoan) Errekaleor, Barraskilore, Mapuche Herria eta Iruñerriako Gaztetxeen Autodefentsa Sarea ezagutzeko aukera egon zen.

Apirilean jardunaldien bigarren zatia egingo dute, eta bertan beste hiru ekimen prestatu dituzte.

Apirilaren 2an jabetza intelektualaz hausnartuka da.

Apirilaren 4an, Bilboko Okupazio Bulegoak hartuko du parte, okupaziorako tailer praktiko-legala emonez.

Azkenik, apirilaren 10ean, okupazio kolektiboei buruzko mahai inguruan hartuko dute parte Errekondo, Astra, Etxarri eta Karmela proiektuek.

Hitzordu guztiak 19:00etan eta Deustuko Gazte Lokalean izango dira.

Beraz, ez aukera galdu eta hurbildu gurekin egotera!