2019/09/27

Gaur, irailak 27, Klima Greba

Klima Greba dela eta, gaur, irailak 27, ez da harretarik egingo Bilboko Okupazio Bulegoak bat egiten duelako grebarekin.
Hori gutxi balitz, Ekoetxea itxita edo grebaren prestaketerako erabiliko da.

Premiazko kasua edukiz gero, idatzi gure korreora eta zurekin jarriko gara harremanetan: okupaziobulegoa@gmail.com

--------------

Debido a la convocatoria de huelga climática hoy, 27 de septiembre, no se hará atención en las oficinas ya que la Oficina de okupación de Bilbao se suma a las movilizaciones.
Por si fuera poco, la Ekoetxea permanecerá cerrada o para preparaciones de las protestas.

Asi que si tienes un caso muy urgente, ponte en contacto con nosotras: okupaziobulegoa@gmail.com

2019/09/18

Bilboko Okupazio Bulegoa ere batu da Harro!-k deitutako manifestazio nazionalera

Irailaren 19tik 23ra batuko da EPOA (European Pride Organisers Association) Bilbon, 2020an EuroPridearen egoitza izango den hiriburua hautatzeko. Bilerari "errefusa absolutua" adierazteko, zein LGTBIQ+ mugimendua jasaten ari den merkantilizazioa eta erabilpen politikoa salatzeko, uztailan deitu zuen Harro!-k larunbat honetako manifestazio nazionala. Udaran zehar atxikimenduak biltzeko dinamika bat jarri zuten martxan eta atzo Bilboko Zirika Herri gunean egin zuten agerraldian 110 eragiletik gora batu direla adierazi zuten plataformako kideek. Horien artean Bilboko Okupazio Bulegoa.

Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Arriagatik. Aurretik, hala ere, eskaintza zabalagoa eskainiko du Harro!-k. Ostiralean, irailaren 20an, plataformaren aurkezpen tailer bat egingo dute 18:00tan 7Katu gaztetxean. Jarraian, 19:30etan, Bilbao Bizkaia-Pride-aren atzean zer dagoen azaltzeko hitzaldia antolatu dute. Larunbat goizean, bestalde, bi mahainguru prestatu dituzte: pinkwashing, purplewashing eta greenwashing asimilazio prozesuen eta makroekitaldien eraginen ingurukoak. 10:30etan hasiko dira, hauek ere 7Katu gaztetxean. Manifestazioa ondoren, aisialdirako tartea izango da: 22:00etatik aurrera (H)ortz-adarra jo! festarekin amaituko dute eguna.

2019/09/13

Gaur ez da aholkularitzarik emango

Okupa maiteak, antolakuntza arrazoiak direla eta, gaur, irailak 13, ez da aholkularitzarik emango.
Zuen kezkek itxaron beharko dute aste bete. Hala ere, bertan egongo gara batuta eta oso oso premiazko kontua bada ikusiko dugu zelan geratu.

Barkatu eragozpenak.


Queridas okupas, por razones internas, hoy, 13 de septiembre, no vamos a poder atenderos.
Vuestras preguntas tendrán que esperar una semanilla. Aún asi, estaremos reunidas alli y si es un caso muy muy urgente veremos como hacemos para quedar más tarde.

Se siente.

2019/09/07

Bueltan gaoz! Volvemos!

Munduko okupak, jakin badakigu gu barik ezin duzuela bizi, eta Ekoetxeako atean jendetza bilduko dela berriro ere... Pilak birkargata itzuli gara eta martxa gogoegaz!

Eta irailetik aurrera bueltan gaoz, erakusteko moduan. Betiko ordutegi eta lekuan topatuko gaituzue: 18:00-20:00, barikuero, Ekoetxean (Pilota Kalea 5 - Bilbo).

Ikusiko gara!


Okupas del mundo mundial, sabemos que no podeis vivir sin nosotras, y que se volverán a agolpar multitudes a las puertas de la Ekoetxea... Hemos vuelto con las pilas recargadas y con ganas de marcha!

Y desde septiembre estamos abiertas, dispuestas a demostrarlo. Nos encontrareis en el horario y lugar de siempre: 18:00-20:00), todos los viernes, en la Ekoetea (calle Pelota 5 - Bilbo).

Nos vemos!