Irailean lortu zuten Iruñeko Alde Zaharreko gazteek gaztetxea, eta Rozalejo eraikinari izen berria jarri diote orain: Maravillas gaztetxea. 1936an bortxatu eta hil zuten Maravillas Lambertoren omenez jarri diote gaztetxeari izena, oroimen historikoa oinarri. Gaztetxearen proiektu berriak ere aurkeztu dizkiete aurkezpenera bertaratutako herritarrei.
Izan ere, proiektu ugari dituzte eskuartean Maravillas gaztetxeko kideek. Besteak beste, herri euskaltegia jarri dute martxan ostegunero euskarazko klaseak doan jaso ahal izateko. Paradisu Zinema ere ireki zuten ostiralean, film emanaldiak egiteko. Eta Iruñean urte luzez iraun zuen Euskal Jai gaztetxeari buruzko erakusketa bat ere prestatu dute, haren historia gogora ekartzeko.
Maravillas Gaztetxeko infoa:
- Webgunea
[Ahotsa.info eta Topatu.eus webgunetik ateratako berria]