2018/06/21

Uztaila eta abuztuan ITXITA

Uda gainera etorri zaigu, eta urtean zehar lan egin dugunez pilo bat, urtero bezala merezitutako deskantsua hartuko dugu.
Uztaila eta abuztuan itxita egongo da, beraz, Ekoetxean egiten dugun barikuetako arreta ez da egongo.

Gauzak horrela gure azken eguna ekainaren 29a izango da, eta irailaren 7ra arte ez dugu berriro zabalduko.

Hala ere, oso premiazko kontua baduzu, idatzi ezazu okupaziobulegoa@gmail.com helbidera. Bertan gertatzen dena azaldu eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Uda zoriontsua opa dizugu!!!
Irailera arte!!!


Ya ha llegado el verano, y como nos lo hemos currado muchisimo durante el año, nos vamos a tomar un merecido descansico como todos los años.
Durante julio y agosto estará cerrado, por tanto, no habrá atención al público en la Ekoetxea los viernes.

Asi, el último día será el 29 de junio, y no volveremos a abrir hasta el 7 de septiembre.

Aún asi, si es algo urgentísimo, escribenos al mail okupaziobulegoa@gmail.com, explicanos todo y trataremos de contestarte lo antes posible.

Que tengas un verano genial!!!
Hasta septiembre!!!

2018/06/11

Lokal bat okupatu dute Burlatan, gaztetxea eraikitzeko


"Fronte eta talde ezberdinen arteko sare bat osatzeko, bestelako aisialdi eredu bat bultzatzeko, auzolanean eta elkarlanean aritzeko, herrian alternatiba desberdinak aurrera eramateko...". Horretarako guztirako baliatu nahiko lukete Burlatako gazteek okupatu berri duten lokala. "Botere publikoek abandonaturik utzitako" harezko zelaiaren aldagelak dira okupatu dituztenak, eta gaztetxea eraiki nahiko lukete bertan, bidenabar "kapitalari espazioak irabazten" joateko.

Auzolanean hasi dira lokala okupatu eta berehala, eta hurbiltzeko deia egin diete herriko zein inguruetako gazteei.

[Twitter] Burlatako Gazte Asanblada

[Facebook] Burlatako Gazte Asanblada

2018/06/07

Iralako Itsaspeko Gaztetxea desalojatu dute

Gaur, goizeko 8:00etan, lokaleko jabea poliziaz lagundua gaztetxera gerturatu da. Auto judiziala eskuan, desalojatu dute lokala.
Auzoko gazteek beraien gauzak ateratzen ibili dira goizean, eta jabeak eraikineko auzokideen errieta jaso behar izan du bere lokaleko utzitasunagatik.

Gaztetxeko komunikatua:

Desalojatu gaituzte!

Gaur jabeak udaletxeko poliziarekin batera, gaztetxetik desalojatu gaituzte auto-judizial baten bitartez.

Ohar informatibo honekin adierazi nahi dugu auzoan lanean jarraituko dugula. Nahiz eta momentu honetan espazio bat ez izan, gure proiektu, gure nahiak, gure ideiak burutzeko asmoarekin eta auzoarekiko dugun konpromesuarekin ez dugu etsiko.

Borrokan jarraituko dugu, Iralan gazteontzako eta auzokideentzako espazio hutsak berreskuratzearen eta kolorestatzearen aldeko apustua eginez.

Itsaspeko aurrera!

Eskerrik asko bi aste hauetan lagundu gaituzten pertsona orori.

Iralako Gazte Asanblada


2018/06/01

Urriaren 6an ospatuko den OkupaTuGasteiz-ek abestia aurkeztu du

Urriaren 6an ospatuko den OkupaTuGasteiz egunak ere bere kantua izango du, elkarlanean egin dena.

Abestiaren oinarria Ekaitz Samaniegoren hitzak izan dira, eta ondoren, kantuaren basea Dj Loro disko-jartzaile gasteiztarrak egin du. Ahotsetan, artista ugarik parte hartu du: Jaione Olabe, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Ixone Arrizabalaga, Haize Agirre, Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren. Ekoizpen artistikoaren ardura berriz, Koldo eta Jabolo Sagasounden esku egon da.