2014/02/10

Otsailean auzolana 7 Katu Gaztetxean

7 Katun kontzertu bat ikusten egon, motibazioarekin aurpegia sapaira altxatu eta... bertatik bizirik aterako ote zaren pentsatu duzu?
Duela 5 urte horman pintada zikin bat egin zenuen eta oraindik ere bertan ikusteaz lotsatzen zara?
Hitzaldi edo asanblada bat ia ilunpean egin duzu argia izorratuta zegoelako?

Lasai! zure kezkak entzun ditugu!

Otsailaren 2tik hasita 3-4 astez auzolana egingo da gaztetxean, guztion artean behar bezalako konponketak egiteko. Esango dizuegu gehiago, baina denok zaudete gonbidatuta,
DENOK GARA KATU!

OHARRA: auzolana bitartean, asteroko ekintzak bertan behera geldituko dira, amaitzean indar betean hasteko