2014/02/07
Ez okupatu, alokatu!
Ez zaigu axola, txina puska bat xakelean eramatea (300€). Errepide ondoko seinaleak 80k orduko abiaduran joateko derrigortzen duenean, kotxea 110ra jartzen dugu (4 puntu eta 500€). Gure ondoan pasatzen diren munipetaz aurpegira deskojonatzen gara (300€). Mozkorrak gaudenean kotxea noiznahi hartzen dugu (diru aunitz ta aire karneta). Baimenduak ez dauden manifetara joaten gara (juizio ta multon). Anfeta poltsatxoa kotxeko zirrikitu ezkutuan sartzen dugu (400€). Dendetan lapurtu egiten dugu (juizio rapido ta arresto domizilario). Beltzean lan egiten dugu (ogasun publikoarekin jaleo). Karrikak, bahimendua ez dauden lekuetatik gurutzatzen ditugu (80€). Pixa kalean egiten dugu (300€). Eta okupatzeko beldur gara. Eta okupatzeko beldur gara. Eta okupatzeko beldur gara.
Duela egun batzuk, Bilboko okupazio bulegoko abokatuarekin topo egin nuen eta etxebizitzak okupatzeagatik egondako zigorren inguruan, informazioa bidaltzeko eskatu nion. Duela bost urte, bulegoa zabaldu zutenetik 13 epaiketa besterik ez dira egon. Gainera, epaiketa hauetako gehienetan, (5 urte hauetan 8 kasu) “konformitatea” adostu egiten da, hau da, okupek gertaerak onartu eta epaiketa burutu gabe, fiskalak zigor txikiena eskatzen die (3 hilabeteko isuna x 2 edo 3€ eguneko = 180 edo 270€). Egia da ere, duela hiru urte 900-1200€ bitarteko 5 zigor egon zirela (4-5 hilabete x 6-9€ eguneko).
Beste kasuetan, epaiketa artxibatu egiten da, “eraikina abandonu egoeran” egoteagatik. Beraz, etxe hauek okupatzen zutenak inongo isunik gabe geratu dira, beste etxe bat okupatu eta listo. Modu berean, epaiketaren artxibazioa, okupazioa irauten duen bitartean ematen bada, etxe okupan geratzeko aukera ematen da (5 urte hauetan dozena erdi kasu).
Eta okupatzeko beldur izaten jarraitzen dugu. Eta okupatzeko beldur izaten jarraitzen dugu. Eta okupatzeko beldur izaten jarraitzen dugu. Nola da posible? Jarriko gara Bilboko okupazio bulegotik pasatu den kasurik okerrenean. Etxe bat okupatzera beste bi lagunekin animatzen gara, 5 hilabete etxean bizitzen egon eta gero, munipek salaketa jarri eta etxetik desalojatzen gaituzte. Epaiketan, bakoitzari 5 hilabete egoteagatik 9€ eguneko isuna sartzen digute = 1350€ x 3 lagun = 4050€ isuna.
Ez dizuet gezurrik erranen, momentu hauetan 1350€ko isuna jartzen badidate, ez zidan ni puta graziarik egingo, baina grazia gutxiago emango zidan, etxe batean bizitzen egoteagatik hilero 600€ ordaintzea. Hau da, 600€ x 5 hilabete = 3000€ eta hiru lagun garenez, 1000€ko alokairua ordaintzea. Nolakoak garen, etxe bat okupatzeagatik jarri ahal diguten isunaren beldur gara, baina lau pareta duen pisu bateko alokairua ordaintzeko prest gaude.
Topatu.info webgunetik ateratako Hegoa Arrietaren blogaren sarrera.