lunes, 10 de febrero de 2014

URTEURRENEKO BALORAZIOA = #laemopetau #azkunaizorrai!

Azkenean amaitu da astea. Hainbeste prestakuntza, lan, eztabaida eta urduritasun ostean tita pasatu zaigu 7. urteurrena ospatzeko antolatutako astea.

Balorazioa bat egitea tokatzen ohi da holakoetan... baina oraingoan ez dago gure poza azpimarratzea besterik. Antolatu dugun guztia leporaino bete da. Mahai inguruak, antzerkiak, kontzertuak, bazkariak... (pena larunbat goizean ezin izan genuela umeentzako eskaintza aurrera eraman). gaztetxera denetariko jendea hurbildu da, gazteak, oso gazteak, baina baita heldu mordoa ere!

Pozgarria da hainbeste jenderi heldu diogula ikustea, eta aurrera egiteko indarrak ematen dizkigu.

Seguru gaude gainera, bateren bati musturrean sekulako zaplastekoa eman diogula. Isildu nahi gaituzten horiei, itxita nahi gaituztenak, zuloan, isolatuta, desalojatuta... Izorra zaitezte! Glotoiak!

http://www.7katugaztetxea.com/


Aurrera goaz, proiektu honek beste salto bat eman du. Gure eskaintza eta eredua argi gelditu dela uste dugu. Badakigu desalojoaren mamua hor dagoela oraindik, baina badakigu baita ere aste honetan jaso dugun babesa ikusita ezin diogula ezeri beldurrik izan.

 Zuek denok egiten duzuelako 7 Katu! Eskerrik asko denoi!

(eta noski, Zorionak guri! Aste honetan egindako talde lan handiagatik! Muak!!)