Maiatzaren 4ean, Galdakaokon Gazte Eguna ospatzen ari ziren eta urteetan hutsik zegoen ‘espazio bat askatu’ zutela azaldu zuten publikoki: “Gazte eguneko egitarauak normaltasunez jarraitu zuen aurrera, baina gaueko 10:00ak aldera udaltzaingoa hurbildu zen izen baten eskean eta alde egin zuten”.
Galdakaok gaztetxe berria dauka larunbatetik, baina asanbladako kideek salatu dutenez, egun hauetan hainbat persona identifikatu ditu Ertzaintzak. Larunbatean bi aldiz gerturatu ziren udaltzainak espaziora eta igande goizean Ertzaintza joan zen, eraininaren jabearekin batera, jarritako salaketaren inuruko oharra ematera.
Arratsaldeko 15:30etan berriz joan ziren ertzainak instrukzioko agindua zutela-eta kide guztiak identifikatu behar dituztela adieraziz: “Ez zuten inor identifikatzea lortu eta alde egin zuten”. Ondoren egoera aztertzeko asanblada egin zuten eta 18:hirugarren aldiz gerturatu zitzaizkien Ertzainak: “Oraingo honetan gaztetxeko kanpoaldean zeuden 2 kide identifikatu zituzten eta espazio asketik sartu edo irteten den edozein kide identifikatzen jarraituko dutela oharatazi zuten.