2019/05/10

Maravillas gaztetxearen epaiketa atzeratu dute

Atzoko 10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.



Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiko epailearen aurrean egitekoa zen ahozko bista, eta sei foruzain lekuko gisa ziren hastekoak.

Ondoren, ikertutako pertsonak galdekatzekoak ziren; eta horien atzetik, lekuko gisa, Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendaria eta aipatutako zerbitzuko hiru teknikari.

Magistratuak ukatu egin zien lekuko gisa deklaratzea Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariari eta Foruzaingoaren buruari.

Testigantzen fasea amaituta, peritu-frogak egitekoak ziren, eta inplikatutako parte bakoitzak hitz egiteko txanda izango zuen.