2019/05/12

7Katu Gaztetxea bueltan dator!

Oraindik lanean ari diren arren, irekiera data publiko egin dute gaztetxeko lagunek. KonponFestak maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 6an eta 7an egingo dituzte.

Crowfunding kanpaina eta material salketaz gain azken bultzada bat behar dutela iragarri dute 7Katuko gazteek obra autogestionatua finantzatzeko: “Maiatzaren 30 eta 31an, eta ekainaren 6 eta 7an izango dira, egun bakoitzerako sarrera 3€ izango da, adi ibili, aforoa ez dela mugagabea”.

Eskaintza kultural honetaz gain ekainaren 3ko asterako gauzak prestatu dituztela ere aurreratu dute eta laster emango dute informazio guztia. Bestetik, esk:errak eman dizkiete, parte hartuko dutenei:“Eskerrik asko egitarauaren parte zareten musikari , antzerkilari eta bertsolari guztiei, gaztetxera ezer eskatu gabe etortzeagatik eta modu horretan proiektu aske honi indarra emateagatik”.