2013/11/06

Kukutza hustean gazte bat jo zuen ertzain bat zigortu dute

Aurreko auzialdian ere zigortu zuten polizia, eta helegitea jarri zuen, baina atzera bota diote orain. 540 euroko isuna pagatu beharko du.


Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea hustu eta eraitsi zutenean gazte bat jo zuen ertzain bat zigortu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. 540 euroko isuna ordaindu beharko du, eta jo zuen gazteari 160 euroko kalte-ordaina eman. Aurreko auzialdian ere zigortu zuten polizia, eta helegitea jarri zuen. Atzera bota diote.

Froga argi bat izan du epaiketak: ertzainak gaztea nola jo zuen bideo batean grabatu zuten, eta, beraz, identifikatu ahal izan dute ertzaina. Auzitegiak frogatutzat jo du "beharrik gabe" jo zuela ertzainak gazte hori.

Kukutzarekin Elkartasun Taldeak eman du sententziaren berri, eta ohartarazi du "adibide txiki bat" baino ez dela ertzain haren jokabidea. "Sententzia hau salbuespena da hainbeste zigorgabetasun artean".