Datorren ostegunean, urtarrilak 3, "Leioan Bagabiz" Lan eta Bizi Baldintzen aldeko Plataformak antolatutako etxebizitza eskubidearen aldeko solasaldian hartuko dugu parte.
Planteatutako jardunaldian hiru proiektu edota ekimen azalduko dira:
1- Judimendin Bizi. Gasteizko Judimendi auzoan Gazte Asanbladak, Auzo Elkarteak eta Elkartzenek bultzatutako ekimena non etxe hutsen jabeen eta etxea behar zutenen arteko harremana gauzatzen zela.
2- Etxegorri. Donostiako arkitektura politika ezberdinaren aldeko ekimena.
3- Bilboko Okupazio Bulegoa. Okupatzea erabaki dutenentzako aholkularitza tekniko eta juridikoa.
Animo, beraz, eta etorri parte hartzera.
Urtarrilaren 3an, 19:30etan, Leioako Polikiroldegian.