11:00etan hasiko dute bilkura, Errekaleorreko gaztetxean. Otsailean egingo dituzte Gaztetxe Topaketak, Iruñean, eta horiei begira lan ildoak proposatzeko eguna izango dute larunbatekoa.
Joan den urtean Oñatin egindako topaketak positibotzat hartuta, aurten ere egingo dituzte Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak. Aurtengo topaketa Iruñean egin nahi dute, otsailean, eta hori prestatzeko batzar orokorra egingo dute larunbat honetan, azaroak 5, Gasteizko Errekaleor auzo askeko gaztetxean.
Topaketen egitaraua gaztetxe eta gazte asanbladen proposamenekin osatuko dutenez, larunbaterako lan ildoak proposatzeko galdegin diete hala nahi duten gaztetxe eta gazte asanbladei. Hiru ildo badituzte jada, halere, proposamen gisa: autodefentsa, harremanak eta bizitzarako esparruak. Oñatiko topaketen bilduma ere kaleratu dute. Hemen irakurgai.
Gaztetxe eta gazte asanbladen oharra:
Uda amaituta, aurtengo Gaztetxe Topaketak antolatzeko dinamika martxan jarri dugu. Horretarako deialdi orokor bat luzatu nahi diegu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanblada guztiei; baita ere Gaztetxeen inguruan ikuspegi autogestionarioarekin lanean diharduten kolektibo-talde-proiektu ezberdinei. Aurtengo Gaztetxe Topaketak antolatzeko batzar orokor hori Errekaleorren ospatuko da, azaroak 5ean, larunbata, goizeko 11:00etan bertako gaztetxean.
Aurten, Topaketen egitaraua gaztetxe eta gazte asanbladen proposamenekin osatuko da; hau da, bakoitzak ze esparrutan lanean dabilen edo hasi nahi duen zehaztu eta topaketak lan ildo horien garapena bermatuko duen marko bezala baliatuko ditugu. Hortaz, azaroak 5eko batzarra proposamen zehatz horiek jasotzeko momentua izango da. Erreferentzia moduan hiru lan ildo orokor proposatu genituen udaberrian:
- Autodefentsa. Eskuratzen ditugu espazio eta bitartekoak babesteko tresnak.
- Harremanak. Gure artean eraikitzen ditugun harremanen kudeaketarako lan ildoa: generoa, botere harremanak, horizontaltasuna...
- Bizitzarako esparruak. Ekoizpen eta sorkuntzarako bitartekoak eskuratzeko eta garatzeko lan ildoa: elikadura (nekazaritza, arrantza...), hezkuntza, musika, etxebizitza, mekanika...
- Bestelakoak. Aurreko hiru ildotan lekurik ez daukaten proposamenak.
Gaztetxe edo gazte asanbladaren batek, arrazoi ezberdinengatik, ez badu bere burua gai ikusten proposamen zehatzak egiteko, ez dadila arduratu; hori ere abiapuntu bat da eta lekua dauka azaroak 5eko batzarrean zein topaketetan.
Amaitzeko, aurtengo topaketak Iruñean ospatuko dira otsaila aldera (oraindik zehazteke dago data zehatza).
P.D.: Azaroak 5eko batzarraren ondoren Errekaleorren bazkaltzeko aukera egongo da, beraz, bertan bazkaltzera geratuko denak lehenagotik abisatu beharko du ortuondogaztetxea@gmail.com emailera mezua idatziz
2016/10/31
2016/10/14
12 gazte epaituak izango dira Makala II Gaztetxearen okupazioagatik
Azaroaren 17an Barakaldoko 12 gazte epaituak izango dira, Makala II Gaztetxearen okupazioagatik. Ertzaintzak 12 gazte hauek, 2014ko irailean identifikatu zituen, Makala II Gaztetxean egindako asanblada irekian. Fiskaltzak guztira 21.600€ isuna eskatu du, usurpazio delitua egotzita. Makala II Gaztetxeak azpimarratu du azken bi urteetan egindako lana auzoa eta beste sistema baten alde: hitzaldiak, tailerrak, jardunaldiak… eta gaztetxea kolektibo ezberdinek biltzeko erabili dutela. Gainera salatu du lotsagarria dela etxeak eta lokalak utzik egotea, etxebizitza beharrak dauden bitartean, legala izan arren.
Datozen hilabeteetan epaiketa hau salatzeko hainbat mobilizazio eta ekimen egingo dituzte, horien artean azaroaren 17an kontzentrazioa egingo dute goizeko 09:00etan epaitegien aurrean.
Makala II Gaztetxearen oharra:
Azaroaren 17an 9:30ean Barakaldoko 12 gazte epaituak izango gara. 2014ko irailean Ertzaintzak Makala II gaztetxean identifikatu gintuen, gaztetxea martxan jartzeko lehenengo asanbladan geundela. Hala, Fiskaltzak usurpazio delitua leporatu eta guztira 21.600€-ko isuna eskatzen digu. Badakigu, 12ak espazio autogestionatuen kontrako errepresioaren beste adibide bat baino ez garela. Haien legalitatetik kanpo jarduteagatik zigortuak. Makala II gaztetxea okupatu zenetik ehunka izan gara espazio hori erabili dugunak. Ordutik, bertan, hainbat ekimen antolatu ditugu: hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jai tematikoak, asanbladak… Horrekin batera, egunero, astero, herriko hainbat erakunde zein kolektibok erabiltzen dute gaztetxea. Barakaldon gaztetxea beharrezkoa eta garrantzitsua dela erakusten du horrek eta epaiketa ondoren hura uzteko behar gaitzaketela ohartarazi eta salatu nahi dugu.
Lotsagarria da abandonatutako espazioak berreskuratzeagatik zigortzea, jabetza pribatua babestearen aitzakiapean. Are gehiago haietan ikuspegi gazte eta antikapitalista batetik proiektu komunitarioa sortzegatik. Legala bai, baina bidegabea da. Bere aldetik, udal agintariek (dela PSOE, dela PNV) etxebizitza duinaren eta lokal autogestionatuen aldeko aldarrikapenak hormatu eta uzteko behartzen gaituzte. Horren adibide ditugu Alhondigako familiak. Legala bai, baina irrazionala da, hain zuzen ere haiek defendatzen duten sistemak eragin baitu milaka lokal eta etxebizitza hutsik egotea. Hain justu, haien politikek bihurtu gaituzte betiereko bekario, ikasle, beltzean kobratzen duten partikularretako irakasle, langabetu, zapaldu…, eta hain justu halako egoeran gauden 12 gazteri eskatzen dizkigute 21.600€! Legala izango da bai, baina lotsagarria.
Legala bai, eta? Ez dugu etsiko, legalak izan arren bidegabekeriei aurre egiteko betebeharra dugulako. Emakumeon bozka eskubidea, 8 orduko lanaldia edota greba eskubidea ez ziren unean uneko legaltasuna onartuz lortu. Historiak emandako irakaspen hori gaur egungo aldarrikapen justu guztientzat baliagarria dela uste dugu. Hori dela eta, elkartasuna adierazi eta 12 gazte hauen absoluzioa aldarrikatzeko eskatzen diogu Barakaldoko herriari, gazteriari, lonjetako koadrilei, erakunde kultural, sozial eta politikoei... Baita urria eta azaroan antolatuko ditugun ekintza eta hainbat jardueratan parte hartu dezaten, besteak beste, azaroaren 17an goizeko 09:00etan Barakaldoko Justizia Jauregian egingo den kontzentrazioan. Zuen inplikazioa beharrezkoa dugu, honi eta datozen bidegabekeriei aurre egiteko. Bertan ikusiko dugu elkar!

2016/08/30
Irailaren 9an berriro zabalik!
Munduko okupak, jakin badakigu gu barik ezin duzuela bizi, eta Ekoetxeako atean jendetza biltzen ari dela...
Mesedez, dispertsa zaitezte! Hamar bat opor egun geratzen zaizkigula!
Hori bai, irailaren 9an, betiko ordutegian (18:00-20:00) bueltan izango gaituzue indarrez beteta, eta hortik aurrera barikuero ordutegi berean, Ekoetxean (Pilota Kalea 5 - Bilbo).
Ointxarte ;)
Okupas del mundo mundial, sabemos que no podeis vivir sin nosotras, y que se estan agolpando multitudes a las puertas de la Ekoetxea...
Por favor, dispersense! Todavia nos quedan unos diez dias de vacatas!
Eso si, para el 9 de septiembre nos tendreis de nuevo con las pilas cargadas, en el mismo horario de siempre (18:00-20:00), y a partir de ese dia todos los viernes os atenderemos gustosamente, en la Ekoetea (calle Pelota 5 - Bilbo).
Hasta ahora ;)

2016/06/15
Deskantsatzera goaz! - Nos tomamos un descansico!
Bilboko Okupazio Bulegoan oso gogor egin dugu lan aurten, eta neke neke eginda gaude...
Eta uda eguzkitsu eta iraultzailea izatea espero dugunez, kaleetara goaz berataz gozatzera.
Gauzak horrela, bariku honetan ekainak 17, zabaltzen dugun azkena izango da; irailaren 9an berriz ere zabaltzeko (horren alferrak gara gu).
Hala ere, ixten den gauza bakarra bulego fisikoa izango da. Behar duzunerako okupaziobulegoa@gmail.com helbidera idatzi eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.
Uda polit eta eraginkorra opa dizuegu!
Aurrera!
En la Oficina de Okupación de Bilbao hemos trabajado duro este año, y estamos agotadas...
Y como esperamos que el verano venga muy soleado y muy revolucionario, nos vamos a las calles a disfrutarlo.
Asi, este viernes 17 de junio será el último y hasta el 9 de septiembre no volveremos a abrir (somos asi de vagas).
Aún asi, lo que cierra solamente es la oficina física, por lo que nos podeis escribir a okupaziobulegoa@gmail.com y responderemos en cuanto podamos.
Os deseamos un verano bonito y productivo!
Animo pues!

Gaztetxea okupatu dute Hendaian
Sei urteko borrokaren fruitua jaso du Hendaitz Gazte Asanbladak gaztetxea eraikitzeko etxe huts bat okupatuz. Proiektu autogestionatuetan sinesten duen oro deitu dute egitasmoan parte hartzera.
Larunbatean urrats garrantzitsua eman zuten Hendaiako gazteek: etxe huts bat okupatu eta gaztetxea eraikitzen hasi ziren. Okupazio hau egiteko hainbat arrazoi eman dituzte: herriko gazte gehienek bizitzako jarduera gehienak herritik kanpo egiten dituztela, ez dutela elkar ezagutzen, ez dutela proiektu bateraturik. Horrek ekartzen dituen arazoak ikusita sortu zen 2011n Hendaitz, Hendaiako Gazte Asanblada.
Hala ere, urteak daramatza Hendaiako gazte mugimenduak lanean. Hendaitzen aurretik azken asanblada Bazen Garaia izan zen, hauek ere okupazio bat egin zuten. Jada hiru urte pasa dira proiektua herriko etxean lehen aldiz aurkeztu zutenetik. Geroztik, behin baino gehiagotan bildu dira, baina erantzuna beti bera izan da: lokalik ez dagoela. “Aste honetan bertan izandako azken bileran ere, argi utzi dute gauzak aurreratzeko duten gogo eskasa.”
Honen aitzinean, etxe huts bat okupatzea erabaki dute. Orio auzoan dagoen etxe hutsa berreskuratu eta bizia eman nahi diote, jakinik, gainera, Itsas Ospitalari etxe hau gaixoen familiak laguntzeko utzi zitzaiola eta funtzio hau ez zuela inoiz bete. Nolanahi ere, ez dute herriko etxearekin harremanak hausteko inolako intentziorik. Orain, lehen bezala, hitz egiteko prest agertu dira gazteak.
Larunbatean eguna auzolanean pasa zuten. Polizia eta herriko hautetsi bat joan arren, denbora gutxi pasa zuten kalean, eta laster gazteek aurreikusitako egitarauarekin jarraitu zuten. Hurrengo egunetan antolatuko dituzten ekintzetan parte hartzera deitu dute proiektu autogestionatu batean sinesten duen oro.
Hendaitz Gazte Asanblada:
Facebook
Twitter
Hendaiako Gaztetxea zein Euskal Herriko gune autogestionatu guztien mapa ikusteko:
Okupazioaren Mapa
Zorionak ba Hendaiako herriari!!!

2016/05/04
Errekaleor auzo askea ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan
'Errekaleor ezagutu' ekimena ospatuko dute larunbat honetan Gasteizen. Auzo askea eta proiektua bera ezagutarazteko helburuarekin egun osoko egitaraua antolatuko dute.
Goizeko 11:30ean hasita kalejira egingo dute Andra Mari Zuriaren plazatik Errekaleorrera. Egun osoan zehar auzo askeaz gozatzeko parada izango da azoka, umeen txokoa, zinema, dantzak eta musika emanaldi ezberdinekin.

2016/04/21
Gazte Eguna antolatu dute Leioako Udondo Gaztetxean zapatu honetarako
Zapatu honetan, apirilak 23, Gazte Eguna antolatu dute Leioako gazteek. Egun osoko egitaraua prestatu dute Udondo Gaztetxean. Bilboko Okupazio Bulegoa bertan egongo da ere, arratsaldeko hitzaldian.
Beraz, animatu eta hurbildu zaitez Leioara.
Udondo Gaztetxea non dagoen jakiteko, "Gune Okupatuen Mapa"n bila dezakezu.

2016/04/05
Igande honetan alternatiba besarkatuko dute Iruñako Txantrea auzoan
Txantreako Emantzipazio Bulegoak iganderako deialdia zabaldu du, zenbait ekimen iragarriz.Igande honetan, apirilak 10, etxebizitza eskubidea eta hau lortzeko alternatibak aldarrikatuko dituzte Iruñako Txantrea auzoan.
11:00etan txikigunea izango da Felix Plazan
12:30etan kalejira txaranga eta mozorroekin, leku beretik
13:15etan ekitaldia eta bermuta Goizueta kalean
Beraz, anima zaitez parte hartzera!
Txantreako Emantzipazio Bulegoko webgunea ikusi
Deialdi moduan honako bideoa egin dute:
Proiektua ezagutzen ez baduzu, hemen behean Sin Ir Mas Lejos telesailean egindako elkarrizketa daukazu. Baita geroxeago horri buruz atera zuten umore-esketxa ere:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)