Txantreako Emantzipazio Bulegoak iganderako deialdia zabaldu du, zenbait ekimen iragarriz.
Igande honetan, apirilak 10, etxebizitza eskubidea eta hau lortzeko alternatibak aldarrikatuko dituzte Iruñako Txantrea auzoan.
11:00etan txikigunea izango da Felix Plazan
12:30etan kalejira txaranga eta mozorroekin, leku beretik
13:15etan ekitaldia eta bermuta Goizueta kalean
Beraz, anima zaitez parte hartzera!
Txantreako Emantzipazio Bulegoko webgunea ikusi
Deialdi moduan honako bideoa egin dute:
Proiektua ezagutzen ez baduzu, hemen behean Sin Ir Mas Lejos telesailean egindako elkarrizketa daukazu. Baita geroxeago horri buruz atera zuten umore-esketxa ere: