2013/09/26

Ante esta Ley de Vivienda... nos vamos al Parlamento

[Abajo en castellano]

Uda baino lehen EH Bilduko deia jaso genuen Donostialdeko, Gasteizko eta Bilboko Okupazio Bulegook. Bertan PSEk bultzatutako Etxebizitza Lege proposamenari buruzko iritzia Legebiltzarrean adierazteko aukera ematen ziguten. Eta baiezkoa eman genuen.

Proposamena ondo aztertu eta gero, orain arteko "zabor bera" zela konprobatu genuen, tamalez. Hori dela eta, gure iritzia publikoa egitea eta Legebiltzarrera behar den orori esatera joatea erabaki genuen.

Hona hemen PSEk egindako lege proposamena.

Donostialdeko, Gasteizko eta Bilboko Okupazio Bulegoen konparezentzia datorren asteazken arratsaldeko lehenengo orduetan, urriaren 2an, izango da. Nahi izanez gero Legebiltzarreko webgunean zuzenean jarraitzeko aukera dago.

Eta honako hau da lege proposamenari buruzko gure iritzia.

Honetaz gain, bihar beste eragile sozialen konparezentziak izango dira, besteak beste, Stop Desahucios, EGK eta Elkartzen. Guzti hauek ere Legebiltzarreko webgunean jarraitzeko aukera dago.

---------------------------------------------

Antes de verano recibimos una llamada de EH Bildu invitandonos tanto a la Okupazio Bulegoa de Bilbo como a las de Donostialdea y Gasteiz a realizar una comparecencia en el Parlamento para dar nuestra opinión sobre la propuesta de ley de vivienda promovida por el PSE. Y accedimos.

Tras estudiar detenidamente dicha propuesta no pudimos más que comprobar, muy a nuestro pesar, que era "la misma basura" que hasta ahora. Por lo que decidimos hacer pública nuestra opinión e ir al Parlamento a decirselo a quien haga falta.

Puedes ver aqui la propuesta de ley de vivienda del PSE.

La comparecencia de Donostialdeko, Gasteizko eta Bilboko Okupazio Bulegoak será el próximo miércoles 2 de octubre a primera hora de la tarde, y si quieres la podrás seguir en directo en la web del parlamento.

Y esta es nuestra lectura de la propuesta de ley.

Además mañana será la comparecencia de otros colectivos sociales como Stop Desahucios, EGK o Elkartzen, entre otros, las cuales podréis seguir en directo en la misma web del parlamento.

2013/09/21

Bi urte dira gaur Kukutza gaztetxea hustu eta eraitsi zutenetik

Belardiak, ur putzuak eta zaborra. Hutsa. Kukutza III gaztetxea zegoen lekuan utzitako orube bat baino ez dago. Inguruan duen harresian pintatuta dago amorruaren adierazpena: «Auzoak ez du ahazten, ezta barkatzen ere». Eta huts handi horretan, ozenago entzuten da etsipenaren oihartzuna, baina borrokaren duintasunarena ere bai. Gaur bi urte beteko dira Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea indarrez hustu zutenetik, eta etzi, eraisten hasi zirenetik. «Eta oraindik ez dugu dolua gainditu», aitortu du Igor Ahedo Errekaldeberriz auzo elkarteko kideak.

Bidegabekeriak oztopatzen die dolua: «Galera honek erantzule argiak ditu: Iñaki Azkuna alkateak 2011ko bozak irabazi ostean, Kukutza izan zen bere lehen helburua». Bi urteren ostean, Ahedok argi du «azpijoko politikoa» egon zela tartean: «Oro har, agintariak talde ekonomiko handien nahietara makurtzen dira, baina Kukutzarekin alderantziz gertatu zen: Cabisa [lursailaren jabetza duen enpresa eraikitzailea] alkatearen nahietara makurtu zen. Udalaren helburua ez zen eraikitzea, suntsitzea baizik».

Izan ere, 2011ko irailean bi hiri eredu aurrez aurre jarri zituen gaztetxearen inguruko borrokak. Batetik, Azkunaren «hiri totalitarioa, kanpotarrentzat egina, kapitalarentzat, izen handiko arkitektoentzat; saltzen erraza, baina edukiz hustua»; bestetik, Kukutzarena: «Leku askotan mintzagai izaten diren proiektu alternatiboak benetan gauza daitezkeela demostratu zuen». Hain justu, horregatik desagerrarazi zuten: «Udala ohartu zen bere hiri eredua ez zebilela, eredu alternatiboa bideragarria baldin bazen».

Hartara, orubeak hutsik jarraitzeak ez du Ahedo harritu. «Bakoitza bere lekuan jartzen ari da denbora. Agerian geratu da Cabisak ez zuela eraikitzeko presarik: birpartzelazio proiektua ere ez du aurkeztu bi urtean». Areago, Errekaldeberrizeko kideak azaldu du orubea desjabetzeko eskatzea aztertzen ari direla. Lurzorua jabetzan edukitzeak berekin dakarren eginbeharrak ez betetzea egotzi dio enpresari: «Lursail horren %24 auzoari dagokio, hiri plangintzaren arabera. Zati hori lapurtzen ari zaigu».

Asanblada, desagertuta

Zauria itxi gabe dute Errekalden. «Kukutzaren aldeko borrokaz oso harro egongo gara beti, baina egun, sentimendua gazia da, umezurtz gaudelako». Gaztetxea auzoaren bihotza zela berretsi du Ahedok: «Sekulako energia zuen, ilusioa ematen zigun... Izugarri nabaritzen dugu ez dagoela. Lehen, auzo berria diseinatzeko bildu eta gero, seme-alabekin joaten ginen hara antzerkia ikustera; orain, plazara joaten gara, autobidearen azpira. Berriro hutsetik hastea oso gogorra da».


Ikuspegi sozialetik ez ezik, ekonomikotik ere «dinamismoa» galdu du auzoak: «Ekarpen positiboa egiten zion Errekalderi, batzuentzat handiagoa eta besteentzat txikiagoa, baina ez dut uste inork ekarpen negatiborik gogora dezakeenik, ezta oroitzapen txarra duenik ere». Eta gaztetxearen barruan zebiltzan mugimenduek espazioa galdu zuten, egoteko ez ezik, harremanak eraikitzeko ere.

Kukutzako asanblada bera gaztetxea eraitsi eta aste gutxira desagertu zen, kide batzuk eta auzi nagusian inputatuak biltzen aritu izan diren arren. «Hortik sortu genuen Kukutzarekin Elkartasun Taldea», azaldu du Ibai Erauskinek. Auzokideek baino sentipen positiboagoa du: «Han geundenok lan egiten jarraitzen dugu, bakoitzak berean. Orubea hutsik ikusteak amorrua ematen digu, baina okupazioan borrokan segitzen dugu».

Koblakari malabarista elkarteak ere nabaritu zuen tokiaren falta. Egoitza ofiziala zuen Kukutzan, eta ia solairu oso bat erabiltzen zuen entseatzeko. 2011ko irailaz geroztik banatu zirela esan du Xabi Larreak: «Espazioa galdu ostean ez genuen hainbestetan elkar ikusten». Dena den, denborarekin alde onari begiratu dio: «Kukutzan ez genuen alokairurik ordaintzen, baina orain Zorrotzaurren gaude, eta gastuak ditugu. Dirua atera behar izateak gure jarduna profesionalizatu du». Datorren astean dira lehen ikuskizuna estreinatzekoak, Campos Eliseos antzokian.

Gaur, elkarretaratzea

Kukutza hustu eta eraitsi zuteneko bigarren urteurrena gogoratuko du gaur Kukutzarekin Elkartasun Taldeak. 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Sabin Etxean, EAJren egoitzaren aurrean. Gaztetxeko kideen aurkako prozesura judizialak gaitzestu ez ezik, 2011ko irailaren 21ean eta 23an Ertzaintzak erabilitako «bortizkeria» ere salatuko dute.

Epaitegian, airea galdu du puxikak

Iturria: Berria

2013/09/11

Utzitako lekuak okupatzea ez da delitua

Pasa den astelehenean Hamaika Telebistako Gurean Gaur saioan Bilboko Okupazio Bulegoaren abokatua den Iñaki Carro eta 7 Katu Gaztetxeko kidea den Paulo Guridi egon ziren .

Hona hemen elkarrizketa osoa.

2013/09/02

Hemos vuelto con los dientes afilados!!

Uda pasa da eta ahal izan dugun moduan deskantsatu dugu. Pilak birkargatuta orain gogoz lan egin behar dugu, indar gehiagorekin eta ilusioz.

Beraz bulegoa zabalik egongo da berriro ere datorren ostiralean, irailak 6, eta betiko ordutegiarekin.
Ostiralero arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Ekoetxean (Pilota Kalea 5) zure kexka, zalantza edo nahi duzunerako bertan egongo gara zure zain.

Laster arte ba!


El verano se va y lo hemos disfrutado como buenamente hemos podido. Ahora toca currar con las pilas cargadas, con ganas e ilusión.

Por lo que la oficina se abrirá de nuevo este viernes 6 de septiembre, con el horario de siempre.
Todos los viernes de 18:00h a 20:00h nos tendrás en la Ekoetxea (c/Pelota 5) para hablar sobre tus dudas, preocupaciones, o lo que te parezca.

Nos vemos!

2013/08/21

Bilboko udaletxea okupatu!

Azken urteetan, 10 gaztetxe eta etxe okupatu baino gehiago desalojatu dituzte Bilboko udalaren arduragabetasun eta konplizidadearen erruz. Eraso hauen azken helburua, bertan antolatzen den gazteria eta herri mugimendua akatzea da. Horregatik, ez dugu besterik onartuko, kontraerasorako garaia da, ekintzetara pasako gara!

Hori dela eta, jendarte mugimendu ezberdinetatik, GAUR abuztuaren 21ean, 18:00etan, Bilboko Udaletxea okupatzeko deialdi zabala egiten diegu herritar guztiei. Desobedientziaren bidez okupazioa eta autogestioa defenda dezagun, 7katu gaztetxea babestu dezagun!

---

En los últimos años, más de 10 gaztetxes y casas okupadas han sido desalojadas por culpa de la irresponsabilidad y complicidad del ayuntamiento. El objetivo de estos ataques es acabar con los movimientos sociales y la juventud que se organiza en dichos centros. Por eso, no admitiremos ni uno más, es tiempo de contraatacar, ¡pasamos a la acción!

En este sentido, desde diferentes movimientos sociales, hacemos un llamamiento general a la ciudadanía para okupar el ayuntamiento HOY, 21 de agosto, a las 18:00. Mediante la desobediencia, defendamos la okupación y la autogestión, ¡protejamos 7katu gaztetxea!

GuKatu! eta ZU?
www.7katugaztetxea.com

2013/08/08

Herriko konbentu zaharra okupatu dute Lekeition

Herriko konbentu zaharra okupatu zuten domekan hainbat herritarrek Lekeition. Eraikina, Santa Ritako konbentua, udalarena da eta 2004. urtetik hutsik egon da. Beraien esanetan, “herriaren beharrizan bat asetzeko” gai da eraikina. Hasieratik auzokideekin elkarbizitzarako arau batzuk zehazteko prestutasun osoa dutela eman dute jakitera. Eraikina, Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrendan omen dago eta horregatik ”edozein proposamen” jasotzeko prest daude.

Ekainaren 29an herriko beste eraikin bat okupatu zuten hainbat herritarrek. Egun batzuetan lekua konpontzen eta txukuntzen ibili ostean, ertzaintzak desalojatu egin zituzten eta hainbat gazte identifikatu.
Lekeitioko hainbat herritarren oharra:

SANTA RITA ZABALIK!

Gaur, abuztuak 4, lekittar talde batek Santa Ritako konbentu zaharreko atiak ireki doguz. Eraikinean GAZTETXE bat zabaldu dogu; halan da be, ez da gazteontzako mugatutako gune bat izango, izan be, gure asmua, herritar guztijek parte hartzeko aukeria eukiko daben leku bat bermatzia izan da eta.

Ekainaren 29an beste eraikin huts bat hartu genduan, eta lau egunen buruan, legez kanpoko operazio polizial batek atiak zarratu ebazan. Besuak gurutzatuta geratu biharrian, alternatiba egokiago bat aurkitu dogu:

SANTA RITA ZABALIK DAGO

Udalaren eskuetan dagoen komentu zaharra 2004. urtetik hutsik eta erabilera barik egon da, eta guk, herriaren beharrizan bat asetzeko gai badela erakutsi nahi dogu. Herri osoaren proiektua izanda, hasieratik argi utzi nahi dogu auzokideekin elkarbizitzarako arau batzuk zehazteko prestutasun osoa daukagula; Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrendan dagon eraikina izanik, edozein proposamen jasotzeko zabalik gaoz.

2013/07/27

Okupan un edificio abandonado en Bilbo para viviendas populares

[Abajo en castellano]

Eraikina orain dela 3 aste okupatu zutenek gaur gizarteratu dute prentsaurreko baten bidez.
Erriberako 13. zenbakian kokatutako eraikina urte askotan egon da hutsik, eta aski dela esan dute hainbat pertsonek bertan bizitzera sartuz.

Plazaratutako komunikatua:

Bilbo aspaldi ez dela bilbotarrontzako hiria.

Turista eta inbertsore handiei zuzendutako eredua nagusi da. Gure hiria gero eta garbiago eta bisitagarriagoa izatea nahi dute, baina munduko hiririk onenetakotzat jotzen den honen eredu sozio-ekonomikoak gero eta prekarioagoa den hirugarren sektore baten lan egitera eraman nahi gaitu.

Udako aldi baterako kontratuak eta bertan behera geratutako lan hitzarmenak egoera jasangaitz honen adibide argiak dira. Gure dirua interes ekonomiko pribatuak asetzeko azpiegitura faraonikotan xahutzen den bitartean, hiria bizi dugunon oinarrizko beharrizanak ez dira betetzen.

Gure bizitzak morroitzara bideratzera derrigortuta, prezio itzelek, hipoteka eta alokairu ordainezinek etxe kaleratzeetara kondenatzen gaituzte.

Bilbok azken urteetan hartu duen bide honek erantzule zehatzak ditu: gure miseriaren kontura aberasten diren espekulatzaileak eta euren interesei men egiten dieten politikari ustelak. Ez lanik, ez etxerik, ez hezkuntza duinerako aukerarik ez dugun egoeran bizi gara eta nazkatuta gaude haien apurrekin moldatzeaz. Aspaldi ez diegula ezer eskatu behar. Horregatik aurrera eman dugu pausoa eta alternatiba propioak eraiki ditugu. Ez gara lehenengoak bide hau hartzen. 70. hamarkada bukaeran emandako esperientzia historikoetatik, esaterako, Holandako etxebizitzaren aldeko borrokatik edo Italiako etxearen aldeko batzordeetatik; gertuagoko iniziatibetara arte, hau da, Sevillako korralak edo Sabadelleko blokeetara arte; elkartasun bide bat zabaldu da zeinetan guk lekukoa hartzen dugun.

Ezin dugu denbora gehiagorik galdu eta etorkizuna gure eskuetan hartu behar dugu.
Abandonatutako eraikin hau okupatu dugu asmo garbi bat dugularik:
Pertsona guztientzako izango den eta ateak zabal-zabalik izango dituen espazio bat sortu non gure bizitzen jabe izaten ikasiko dugun.

Erribera 13, Alde Zaharra



Hoy han hecho pública, mediante una rueda de prensa, la okupación que se llevó a cabo hace 3 semanas.
El edificio situado en el número 13 de Ribera lleva varios años vacio, y varias personas han dicho ¡basta! entrando a vivir en él.

Comunicado:

Hace tiempo que Bilbo no es una ciudad para las bilbaínas.

Impera el modelo dirigido a los turistas y grandes inversores. Pretenden que nuestra ciudad sea cada vez más limpia y visitable pero el modelo socio-económico de una de las consideradas "mejores ciudades del mundo" nos condena a trabajar en un tercer sector cada vez más precario.

Los contratos temporales deverano y los convenios laborales anulados son un claro ejemplo de esta situación insostenible. Mientras se derrocha nuestro dinero en infraestructuras faraónicas para satisfacer intereses económicos privados, no se cubren las necesidades básicas de las que habitamos esta ciudad.

Obligadas a esclavizar nuestras vidas, los precios desorbitantes, las hipotecas y alquileres impagables nos condenan al desahucio.

La deriva en la que está inmersa Bilbo en estos últimos años, tiene responsables muy concretos: los especuladores que se enriquecen de nuestra miseria y los políticos corruptos que obedecen a sus intereses. Vivimos una situación en la que no tenemos trabajo, ni casa, ni acceso a una educación digna y estamos cansadas de tener que conformarnos con sus migajas. Hace tiempo que no tenemos nada que pedirles. Por eso hemos dado un paso adelante y hemos creado alternativas propias. No somos las primeras en tomar este camino. Desde las experiencias históricas a finales de los 70 como la lucha "pro-vivienda" en Holanda o los comités "por la casa" de Italia hasta iniciativas más recientes como las "corralas" sevillanas o los "bloques" de Sabadell, han marcado un recorrido de solidaridad del que cogemos el testigo.

No podemos perder más tiempo y tenemos que tomar el futuro en nuestras manos. Hemos okupado este inmueble abandonado con una intención clara:
Crear una espacio para todas las personas y con las puertas abiertas para aprender a tomar las riendas de nuestras propias vidas.

Erribera 13, Alde Zaharra

2013/07/26

232.000 etxebizitzatan ez dago inor

Hutsik dauden etxeak eta oporraldian soilik erabiltzen dituztenak zenbatuta, inor bizi ez den etxeak %15 pasatxo dira Euskal Herrian.

Kostaldean askoz ere handiagoa da kopurua: Bakion, bostetik bi ere ez dira ohiko etxeak.

Hamarkada batean %17 handitu da etxebizitzen kopurua.


Eskasiak sortu du kezka eta neurriak hartu beharra, baina aintzat hartzeko modukoa da eraikitako etxebizitzei ematen zaien erabilera ere. 232.000 etxebizitzatan ez du inork bizimodurik egiten. Euskal Herriko etxe guztien %15 pasatxo dira. Hutsik daude etxe horietako gehienak: 124.000 inguru. Gainerakoak opor garairako bakarrik erabiltzen dituzte, urte osoan aste batzuetarako: 108.000 etxebizitza baino gehiago dira. Batez ere itsasertzeko herrietan daude eguneroko bizimoduan erabiltzen ez dituzten etxeak; erdiak baino gehiago dira kasu batzuetan. Lapurdiko kostaldean dago horrelako etxe gehien, eta hazten ari da kopurua.

Etxe asko eraiki dute azken hamarkadan Euskal Herrian. Gaur egun 1,5 milioi etxe daude: hamarkada batean 215.000 etxe egin dituzte; %17 hazi da kopurua. Hego Euskal Herriko azken zenbakiak 2011koak dira, eta Iparraldekoak, 2009koak. Hamarkada bateko bilakaera aztertuta, bi ondorio nagusi atera daitezke. Bat: nahiz eta etxe gehiago egon, batere erabilerarik gabeko etxeak gutxiago dira —14.000 gutxiago, %10 jaitsita—. Bi: ohiko etxebizitzen kopurua asko handitu da —227.000 etxebizitza gehiago dira, %22 gehiago—. Opor garaiko etxeak ere ugaritu dira, baina gutxiago: hamarkada batean 2.500 gehiago, %2 gehituta.

Gorabehera handiak daude, ordea, datu horien azpian. Lapurdi kostakoak dira mugimendu handienak. Oporraldirako etxeak nagusitzen ari dira. «Zahar dirudunak dira geroz eta gehiago kostan, erretreta gozoa pasatzera datozenak. Euskal Herria erakargarri zaie, eta ez da Mediterraneo aldekoak bezain leku garestia». Lurra eta Etxebizitza kolektiboko kide Xabier Tubalek azaldu du bizimodua Parisen egindako jendea dela, «klase erdi-altukoa», aurrezkiekin erretiratuta Lapurdira doana.

Igarri da igoera. Miarritzen eta Donibane Lohizunen, bigarren etxeak dira bostetik bi. 9.700 Miarritzen, orain hamar urte baino 2.800 gehiago; Donibane Lohizunen 8.600 etxe dira, 2.200 gehiago. Hendaia daukate atzetik: 7.800 etxe dira bigarrenak, denen %34.

Turismora emandako herrien egoera da. Bakion, Bizkaian, bigarren etxeak dira erdiak pasatxo: 1.600. Hutsik 350 daude. Ondorioa: ohiko etxeak bostetik bi ere ez dira. Gorlizen (Bizkaia), bostetik bi etxe dira oporretarakoak: 1.800. Gipuzkoan, neurri txikiagoan, joera hori Zarautzen nabari da: bost etxetik bat da bigarrena (2.500). Kostaldetik kanpo, portzentaje berak dituzte Nafarroa Beherean, Donibane Garazin eta Baigorrin.

Hutsik dauden etxeen kopurua ere aintzat hartzekoa da. Nafarroan, hamarretik bat dago horrela. Herri batzuetan, gehiago: etxeen laurdenak daude hutsik Baztanen, Cascanten eta Lodosan. Orozkon (Bizkaia), etxeen herenak.

Nahiko etxe badela uste du Pilar Garrido EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. «Zentzurik ez du etxe gehiago egiten jarraitzeak. Dagoenari etekina atera behar zaio». Zer egin pentsatzeko unea da, haren arabera. «Gelditu egin behar dugu, eta planifikatu, eraikita dagoena oinarri dela».

Espekulatzeko atea zabalik uzten baitu oraingo egoerak. Tubal: «Dirudun askok egiten dute erosi etxea, eta alokairuarekin espekulatu. Ez dute urte osorako alokatu nahi. Nahiago dute hamar hilabetez gazte bati alokatu prezio normalean, eta uda datorrenean gazteak etxea utzi, eta hileko prezioa astean jartzea. Ona da negozioa». Etxeak hutsik egoteak, espekulatzeak eta horrelakoek etxebizitzari buruz dagoen irudia islatzen dute, Garridoren iritzian: «Ulertzen ez den arte eskubidea dela etxebizitza, hala segituko dugu. Onartzen badugu denen eskubidea dela etxea izatea, nola ametituko dugu erabiltzen ez direnak egotea?».

Herriko etxeek, isuna nahiago

Lapurdi kostaldeko herriko etxeen jarrera maiz salatu dute eragileek. Legeak behartzen ditu gizarte etxebizitzak egitera, baina udalek nahiago dute isuna ordaindu. Miarritzeko adibidea jarri du Tubalek: legez behartuta dago etxeen %20 sozialak izatera, baina %8 eskas dira. «Arazorik gabe pagatzen du isuna, eta bigarren etxebizitza gehiago egiten segitzen du». Are, salatu du eraikitzen dituzten etxe sozialak herritik urrun egiten dituztela, «eraikitzaileei hain interesgarri ez zaizkien tokietan».

Zergek hartu dute zeresana azken denboran: ohiz erabiltzen ez diren etxeengatik, zergak handitzen hasi dira erakunde batzuk. Bi bide bateratu behar direla uste du Garridok: «Zergak igotzea da bide bat, eta etxe horiek merkatura ateratzea bestea. Bi bideak behar dira». Iparraldean, kontrakoa egiten dute arauek: «Broma dirudi, baina bigarren etxeagatik lehenengoaren erdia pagatzen da». Tubalek ohartarazi du, gainera, dirua Parisera doala. «Zerga hemen ordainduko balitz, hemengo ekonomian utziko luke zerbait».

Etxebizitzaren merkatua hartzen ari den joerak lehen ere baldintzatzen du Lapurdiko eta Iparralde osoko ekonomia, haren ustez. «Etortzen den jendeari eduki behar zaio lorategia ondo, igerilekua ere bai, etxea garbi... Horretan eta osasun alorrean dago zerbitzuen parte handi bat». Gazteek tabernetako zerbitzari-eta aurkitzen dute lana, eta, kualifikazio handiko postuak izatekotan, kanpora joan behar dute maiz. Indarra galtzen ari da laborantza, industria poliki garatzen ari da, eta zerbitzuena da alor nagusia. «Gero eta menpekoago gara etortzen ari den jende horrekiko, jaten ematen digun lurra balitz bezala».