2015/04/22

'Ikasleak eta etxebizitza' mahainguruak apirilak 28 eta maiatzak 7

Asko eta asko dira nahi duten hori ikasteko aukera etxetik urrun daukaten ikasleek. Honek, garraio publiko eza, honen frakuentzia baxua edota prezio garestiekin batera, baldintza duinetan bizi eta ikasi ahal izateko etxebizitza bat alokatu beharrera daramatza.


Bilbon ere, badira Leioan edo Bilbon ikasi eta bertan bizi diren zenbait ikasle. Hala ere, Bilboko etxebizitzen alokairuen prezio ikaragarriek menpekotasun egoera batera daramatzate, emantzipatzeko aukera mugatuz, ikasketak baldintzatuz eta sarritan lan prekarioak onartzera bultzatuz alokairu hauek beraiei zein beraien familiei suposatzen dieten zama arintzeko asmotan.

Etxebizitza eskubide bat bada ere, Bilbon bizi diren ikasle eta gazteentzat, eskubide baino pribilegio bihurtu da, bitartean milaka etxebizitza huts daudelarik inolako erabilerarik gabe bahituta espekulazioari bide emanez.

Etxebizitzaren arazoa ez da zerbait isolatua, ikasle eta gazte askori eragiten dion arazoa da, eta honen aurrean antolatzeko baharra dago. Begi bistakoa da, instituzio publikoen partetik ez dagoela etxebizitzaren arazoari aterabiderik bilatzeko borondaterik, eta beraz ez du itxaroteak merezi.

Ikasleen etxebizitza arazoaren gaineko hausnarketari ekingo diogu asteotan, okupazioa alternatiba erreal gisa planteatu, eta irtenbide indibidual zein kolektibo bezala duen balioa mahai gainean jarriz. Baina asmoa ez da hausnarketa hutsean geratzea, sareak sortu eta datorren ikasturteari begira etxebizitzaren arazoari erantzuteko planteamendu bat garatzea dugu helburu, alternatiba praktiko eta gauzagarri bat.

Horretarako gure burua tresnaz eta baliabidez hornitzeari ekin behar diogu. Datozen apirilaren 28an eta maiatzaren 7an, 18.00tan 7katu Gaztetxean antolatutako kañatertuliak izango dira lehenengo zitak. Bertan,proiektu honetan interesatuak gaudenok elkar ezagutzeko parada izango dugu, sarea sortzen hasiz. Horretaz gain, zalantzak argitu eta Bilboko okupazio esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren, martxan jartzeko ordua izango da, praktikara nola eramango dugun erabaki eta lanean hasteko ordua!

Kezkagarria eta ikasleei modu hain zuzenean eragiten dien arazo honen aurrean guztiok gara beharrezko. Etxebizitza eskubidea dela uste baduzu etorri zu ere sarea eraikitzera!