2013/10/23

“Erreka lehorra itsaso bihurtu”: Gasteizko Errekaleor auzoko esperientzia azaltzen den dokumentala

“Erreka lehorra itsaso bihurtu” dokumentalaren bitartez, Gasteizko Errekaleor auzoko esperientzia azaltzen da. 2013ko irailetik aurrera, Euskal Herriko leku oso ezberdinetako gazteak (ikasleak, gehienbat) bildu dira, Errekaleor 26 eraikin okupatuaren inguruan.

Gasteizko auzo berrietatik minutu batera dagoen bitartean, auzoa desalojatu, eraitsi eta berreraikitzeko sasiproiektua bertan behera gelditu da krisialdi ekonomikoaren eztandaren ostean. Instituzioek eta aurreko hamarkadetako sukar urbanistikoak hustutako “auzo fantasma” bilakatu da Errekaleor. Baina auzoaren problematikari bere osotasunean erantzuteko anbizioarekin, Errekaleor berpizteko proiektua martxan jarri dute gazte hauek, geratzen diren auzokideen babesarekin.