2026/10/01
Berriz ere barikuero zabalik! // Vovemos a abrir todos los viernes!
Etxebizitzaren egoera inoiz baino okerrago dago.
Prezioak izugarri igotzen ari dira eta espekulazio kapitalista kontrolik gabe dabil; ez dago jabeen gehiegikeriak mugatuko lituzkeen politika sozialik. Funts putreek etxebizitzak bereganatzen dituzte, matoiak jendea etxetik kanporatzen, eta etsipen-sentsazioa nagusi da.
Egoera horren aurrean, askok ez dute beste aukerarik ikusten hutsik eta erabili gabe dauden etxebizitzak okupatzea baino. Logika sinple eta indartsua da: etxerik ez jenderik gabe, eta jenderik ez etxerik gabe.
Egoera horretan bazaude, ez izan zalantzarik. Etorri Okupazio Bulegora aholku bila, bakarrik ez zaudela ikusti eta babesa sentitzera. Pozik lagunduko dizugu.
Bilboko Okupazio Bulegoak urriaren 9tik aurrera irekiko ditu berriro ateak.
👉 Non eta noiz?
Ostiralero, 18:00etatik 20:00etara, Arrakalan (Somera 15, Bilbo).
Okupatzea erabaki baduzu —edo dagoeneko egiten ari bazara— eta galderaren bat baduzu, pasa zaitez bulegotik! Jatorrak gara; zatoz bisitan! 😊
La situación del derecho a la vivienda está más jodida que nunca.
Los precios por las nubes, la especulación capitalista campando a sus anchas con políticas sociales inexistentes que no ponen ningún freno a rentistas. Fondos buitre expropiando, matones echando a personas de sus casas y desesperanza.
Con esta situación muchas personas no ven otra salida que okupar las viviendas vacías que no se utilizan. Una lógica aplastante: ni casas sin gente, ni gente sin casa.
Si tu también estas en esta situación, no lo dudes. Pásate por la Oficina de Okupacion para pedir asesoramiento, ver que no estas sola y buscar apoyo. Estaremos encantadas de ayudarte.
A partir del 9 de octubre, la Oficina de Okupacion de Bilbo vuelve a abrir sus puertas.
👉 Donde y cuando?
Todos los viernes, de 18:00 a 20:00, Arrakala (Somera 15, Bilbao).
Si has decidido okupar o ya lo estas haciendo y tienes alguna duda, pásate por la oficina! Somos majes, anímate! 😊
2026/07/22
Cómo pedir una ... NOTA SIMPLE ... bat zelan eskatu
Edonoiz Nota Simple bat eskatu behar izan duzu eta ezin izan dozu?? Lasai gero! Hemen eskatzeko gida bat dekozu.
(Sakatu irudian)
Alguna vez has tenido que pedir una Nota Simple y no lo has conseguido?? Tranki! Aquí tienes una guía para poder hacerlo.
(pincha la imagen)
2026/06/17
E26, uda aurretik azken bulegoa // 26J, última bulego antes de verano
Adi!
Bariku honetan ezin izango dugu bulegoa zabaldu arazo teknikoak direla medio.
Beraz, hileko azken barikua, ekainak 26, kurtso honetako azken bulegoa izango da. Betiko lez, 18:00etatik 20:00etara.
Edozein beharra badozu, ez ahaztu egun horretan agertzea.
Uztaila eta abuztuan zehar merezitako oporraldia hartuko dugu eguzkiaz gozatu ahal izateko.
Irailean berriro noiz zabalduko den iragarriko dugu.
Bitartean ondo bizi, izan aske eta emon kaña sistema zapaltzaile mierda honeri!
-----------------------------------------------------------------------------
Atención!
Este viernes no podremos abrir la bulego por razones técnicas.
Así que el 26 de junio será la ultima bulego del curso. Como siempre de 18:00 a 20:00.
Si tienes alguna consulta, que no se te pase la fecha.
Durante julio y agosto nos tomaremos un descanso para poder disfrutar del solete.
En septiembre daremos la fecha de reapertura.
Mientras tanto bienvive, se libre y dale caña al sistema opresor este de mierda!
2026/05/08
40 urte Bilbo okupatzen // 40 años okupando Bilbao
40 urte pasatu dira Bilboko lehenengo gaztetxea okupatu zenetik. Ordutik asko izan dira liberatutako guneak, eta asko etortzear direnak.
Guzti horregatik, gaur zenbait ekimen burutuko dira.
Bilboko Okupazio Bulegoa ospakizunetara batuko da ere. Beraz, gaurko bulegoa 18:00etatik 19:00etara baino ez da zabalduko. Kontutan eduki!
-----
Ya han pasado 40 años desde que se okupó el primer gaztetxe de Bilbao. Muchos han sido desde entonces los espacios que se han liberado, y muchos los que están por venir.
Por todo ello, hoy se celebraran varios actos.
La Oficina de Okupación de Bilbo también se va a sumar a la celebración. Por lo que la oficina de hoy solamente abrirá de 18:00 a 19:00. Tenlo en cuenta!
Karmela 10 urte
Ez da makala! Jada 10 urte Karmeloko Ikastetxe zaharra okupatu zenetik. Urte askotarako!
Poca broma! Ya han pasado 10 años desde que se okupó la antigua ikastola Karmelo. Por muchos años más!
2025/09/18
Bueltan gara / Hemos vuelto
Laguntzarik beharrez gero, ez zalantzarik eduki eta pasa zaitez.
Barikuero (hileko lehenengoa izan ezik) zabalduko ditugu ateak, 18:00etatik 20:00etara, Arrakalan, Goienkale 15, Bilbo.
Pasa zaitez!
Un año más la Oficina de Okupación de Bilbao abre sus puertas para asesorar a quienes se vean en la situación de okupar.
Si necesitas ayuda, no dudes en acercarte a la oficina.
Atendemos todos los viernes (excepto los primeros del mes), de 18:00 a 20:00, en Arrakala, en calle Somera 15 de Bilbao.
Pásate!
2025/02/06
DSBEa eska daiteke berriro etxe okupatu batean / Ya se puede volver a solicitar la RGI en una vivienda okupada
(Abajo en castellano)
Argilan-ESK, Berri-Otxoak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista elkarteei esker, berriz ere eskatu ahalko da DSBEa etxe okupatu batean.
Lanbidek egindako azken aldaketetan, etxebizitzan egoteko "baliozko titulua" derrigorrezkoa zela zioen. Horrek ukatzen zien etxe okupatu batean bizi diren lagunei DSBEa eskatzeko eskubidea.
Baina hiru elkarteek egindako helegiteak bere fruituak eman ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetz esan dio Eusko Jaurlaritzari.
Argilan-ESK, Berri-Otxoak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista kolektiboek garaipen judiziala ospatzen dute, baina langile klasearen pobrezia eta kriminalizazioaren aurkako borrokan emateko pausu asko falta direla gogorarazten dute.
Berri osoa:
https://www.esk.eus/argilan/index.php/eu/berriak/717-bdse-epaia
Gracias a los colectivos Argilan-ESK, Berri-Otxoak y el Sindicato Socialista de Vivienda de Euskal Herria, se podrá volver a solicitar la RGI en una casa okupada.
Tras los últimos cambios en los requisitos de Lanbide, se exigía un titulo válido para poder solicitar la RGI.
Pero el recurso puesto por estos tres colectivos ha dado sus frutos y el Tribunal Superior de Justicia del Pais Vasco ha tumbado esta condición del Gobierno Vasco.
Argilan-ESK, Berri-Otxoak y el Sindicato Socialista de Vivienda de Euskal Herria celebran la victoria judicial, pero aseguran que todavía queda mucho trabajo por hacer contra la pobreza y la criminalización de las clases populares.
Toda la noticia:
https://www.esk.eus/argilan/index.php/es/noticias/716-rgi-sentencia
2024/09/30
Bertso afaria Sastraka Gaztetxean
Bariku honetan, urriak 4, Bilboko Okupazio Bulegoaren aldeko Bertso Afaria antolatu dute Sastraka Gaztetxeko lagunek.
21:00etan hasita Aner Peritz eta Oihana Arana ibiliko dira bertsotan, potoak saihestu nahian.
Egur labeko pizzak dastatu ahalko dira bertan.
Izena emon ahal izateko kontaktua zabaldu dute: 658384920
Anima zaitez eta apunta zaitez!
2024/09/03
Santanderrera goaz / Nos vamos a Santander
(abajo en castellano)
CSO La Lechuza-k gonbidatuak, Santanderren egongo gara Irailaren 21ean.
Arratsaldeko 19:00etan izango da.
El 21 de septiembre estaremos en Santander, invitadas por el CSO La Lechuza.
Será sobre las 19:00 de la tarde.
2024/09/02
Iruñako okupazio jardunaldietan egongo gara / Estaremos en las jornadas de okupación de Iruña
(abajo en castellano)
Irailan, Iruñan antolatutako okupazio jardunaldietan parte hartuko du Bilboko Okupazio Bulegoak.
Irailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Bartzelonako kideekin batera solasaldia egingo dugu.
Hona hemen programazio osoa:
La Oficina de Okupación de Bilbo tomará parte en las jornadas de okupación organizadas en Iruña.
Será el 17 de septiembre a las 19:00. Tendremos la oportunidad de estar con las gentes de Barcelona.
2024/07/18
Okupazioaren aldeko argumentarioa // Argumentario por la okupación
2024/06/25
Oporrak /// Vacaciones
Uda heldu da solstizioarekin batera, eta merezitako deskantsu bat hartuko dugu.
Ikasturte luzea izan da, espekulazioak eta pobreen aurkako gerrak tinko dabilelako. Baina indarra, gogoak eta ilusioarekin, aurre egin diogu elkar hartuta.
Beraz, har dezagun arnasa borrokan jarraitzeko.
Uztaila eta abuztuan ez da bulego arretarik egongo.
Bueltan, leku aldaketa bat egongo da ia seguru. Beraz, adi. Irailean leku berriaren eta ordutegiaren berri emango dugu.
Bitartean gozatu!!!
Ha llegado el verano con el solsticio, y nos vamos a tomar un merecido descanso.
Ha sido un curso intenso, ya que la especulación y la guerra contra les pobres siguen acechando. Pero con fuerza, ganas e ilusión les hemos hecho frente, entre todes.
Por tanto, tomemos aire para volver a darles caña.
En julio y agosto no habrá oficina fisica.
A la vuelta, habrá cambio de lugar de la oficina, casi seguro. Asi que anden atentas. En septiembre anunciaremos el nuevo lugar y el horario de apertura.
De mientras, a disfrutar!!!
2024/03/18
Okupazio Mugimendua ere Euskeraren alde!!!
Kranba Konpartsa, Okupazio Bulegoa eta AZET Etxebizitza Sindikatuko kideok Korrikarekin bat egiten dugu. Jendarte osoa deitzen dugu gurekin batzera!!!
2024/01/31
Okupazioaren aurkako mugimenduak / Movimientos contra la okupación
Gaur, arratsaldeko 19:00etan gerturatu zaitez Arrakalara (Goienkale 15), okupazioaren aurkako mugimenduei buruz berba egiteko!!!
Bertan ikusiko dugu elkar.
----------------------------
Acércate hoy a las 19:00 de la tarde a Arrakala (Somera 15), para charlar sobre los movimientos contra la okupación!!!
Nos vemos alli.
2023/06/28
Deskantsua hartuko dugu - Vamos a descansar
Bariku honetan kurtsoko azken bulegoa egingo dugu. Kasu honetan 7 Katu Gaztetxean izango da, betiko lekua itxita egongo delako.
Beraz, uztaila eta abuztuan itxita mantenduko da bulego fisikoa.
Betiko lez, premiazko kontuak okupaziobulegoa@gmail.com helbidera bideratu eta zer egin baloratuko dugu.
Bitartean, bizi, borrokatu eta gizartea eraldatu!
Este viernes será el último día de atención física del curso. No será donde siempre, sino en 7 Katu Gaztetxea.
Por tanto, durante julio y agosto nos tomamos un descanso.
Como siempre, si hubiera algo muy urgente, se puede escribir a okupaziobulegoa@gmail.com y valoraremos que hacer.
Mientras tanto, vive, lucha y transforma la sociedad!
2023/06/08
¿Qué hacer si la policía, propietario o empresas de desocupación van a echarte de casa?
Varios colectivos sociales y sindicales de Bilbao han presentado una guía contra los desalojos ilegales, para frenar esta realidad que afecta a cada vez más personas.
Varios colectivos sociales y sindicales de Bilbao se han concentrado en el barrio San Francisco para presentar la «Guía contra los desalojos ilegales», como parte de la campaña «Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa».
Los colectivos AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zaharreko Kultur Etxea y la Coordinadora de Grupos de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala están detrás de esta guía, que pretende ofrecer herramientas de autodefensa contra la impunidad policial. Esta surgió después de que el pasado mes de noviembre un compañero del sindicato de vivienda Azet fuese «violentamente desahuciado» sin orden judicial. Tras aquel hecho, los colectivos intercambiaron reflexiones que les llevaron a entender que los desalojos ilegales no son «hechos aislados» y que se trata de una realidad que viven, sobre todo, las personas migrantes.
En enero de este año, dieron comienzo a la campaña: «Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa», porque entendieron que la policía municipal «actúa como brazo ejecutor del racismo institucional y defensora de los intereses especulativos de los grandes propietarios». En este sentido, la guía se convierte en una herramienta para informar al vecindario de los derechos que les amparan ante situaciones de abuso por parte de la policía. De hecho, tras seis meses de trabajo, los colectivos han asegurado que su campaña está resultando efectiva. Sin ir más lejos, compañeras del entorno de varios colectivos firmantes de la iniciativa pudieron evitar desalojos gracias a la guía. «Hoy podemos afirmar que la campaña está dando sus frutos y que la guía que explica cómo evitar los desalojos ilegales es una herramienta útil», han celebrado.
Finalmente, los colectivos no han querido dejar a un lado que han sido «sistemáticamente perseguidos» por la policía mientras intentaban llevan a cabo esta labor de denuncia: identificados por colgar carteles e incluso seguidas y amenazadas con procedimientos penales. Una actitud que reafirma su causa y que les recuerda que «el racismo y la persecución contra las personas empobrecidas sigue en sus calles», por lo que deben seguir apostando por herramientas de autodefensa con el fin de protegerse las unas a las otras.
La guía está disponible en: Okupazio Bulegoa, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Baskale elkartea, Xake Espazioa y Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Gaur, hemen gaude AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zaharreko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea kolektiboak. Azken hilabeteetan “Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa” kanpainaren parte gisa kalean sozializatzen aritu garen legez kanpoko desalojoen aurkako gida bat aurkezteko etorri gara. Prentsaurreko honetarako aukeratu dugun lekua ez da kasualitatea. Askok dakizuenez, eta bereziki lagun migratzaileok, kale hau San Frantzisko auzoak jasatzen duen militarizazioaren paradigma da, normalean udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren parking “ofiziosoa” izaten baita.
Joan den azaroan, udaltzainak AZET etxebizitza-sindikatuko lankide bat indarrez bota zuen San Frantzisko kalean zuen etxetik. Etxe hori funts putre baten jabetzakoa da, eta desahuzioa inolako agindu judizialik gabe exekutatu zen. Hortik aurrera, auzoan lan egiten dugun kolektiboen artean hausnarketak eta kezkak partekatzen hasi ginen. Ondorio azkar bat atera dugu: legez kanpoko desalojo horiek ez dira gertakari isolatuak, baizik eta gure auzokide askok eta bereziki migratzaileek jasatzen duten eguneroko errealitatea da. Horrela, udaltzaina arrazakeria instituzionalaren beso betearazle eta jabe handien interes espekulatiboen defendatzailea da. Haien indarkeriaren aurka gure autodefentsa beste tresnarik ez dugu.
Gertakari horiek jakinarazteko eta poliziaren zigorgabetasuna saihesteko tresnez hornitzeko, gaur hemen gauden kolektibook urtarrilean “Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa” ekimenarekin hasi ginen. Hilabete hauetan, problematika hori gizarteratzeko lan politikoaz eta propagandaz gain, hainbat bide eta euskarri erabili ditugu auzotarrei jakinarazteko zer eskubide dituzten poliziaren abusu-egoeren aurrean. Jakin dezaten ez daudela bakarrik eta polizia batek bere atea bortizki jotzen duela ezin dela haien etxean sartu epailearen agindurik gabe. Beste legez kanpoko desalojorik egon ez dadin.
Gainera, kanpaina hau poliziak sistematikoki jazarri duela gehitu nahi dugu. Badakigu ez zaiela gustatu egin dugun salaketa-lana. Hala, inplikatutako kolektiboetako hainbat lankide identifikatu dituzte kartelak itsasteagatik, jarraitu egin diete eta zigor-prozedurekin mehatxatu ere egin dituzte. Poliziaren jarrerak berretsi egiten gaitu eta indar handiagoa ematen digu.
Ia sei hilabete lanean eman ondoren, analisi argi bat egiten dugu: kanpaina hau beharrezkoa zen, benetako arazo bati erantzuten baitio, eta, gainera, funtzionatzen ari da. Ekimena sinatu genuen hainbat kolektibok egiaztatu dugu gure inguruko lankideek legez kanpoko kaleratzeak saihestea lortu dutela, helarazi zitzaien materiala erabiliz. Oraintxe bertan etxerik gabe edo kalean egon daitezkeen pertsonak gure ondoan daude, beren etxebizitzak eta bizilagunenak defendatzen, ordenarik gabeko etxegabetze- saiakera baten aurrean nola jokatu jakin zutelako. Horregatik, gaur esan dezakegu kanpaina fruituak ematen ari dela, eta legez kanpoko desalojoak nola saihestu azaltzen duen gida tresna erabilgarria dela.
Hala ere, sineskorrak ez gara, eta badakigu arrazakeriak eta pertsona pobretuen aurkako jazarpenak gure kaleetan jarraitzen dutela. Gure auzoak segurtasun-indarrek hartuta jarraitzen dutela, eta poliziak, aukera izanez gero, legez kanpoko desalojoak egiten saiatuko dela. Hemen San Frantziskon, Bilboko gainerako auzoetan, eta Euskal Herriko gainerako hiri eta herrietan. Horregatik argitaratu nahi dugu gaur legez kanpoko kaleratzeen aurkako gida. Izan ere, esperientziarekin egiaztatu dugu gure bizilagunei polizia-jarduera baten aurrean dituzten eskubideak ezagutzen laguntzeko material baliagarria dela, autodefentsarako tresna bat dela eta elkar babesteko modu bat dela. Gida hau bost hizkuntzetan dago eskuragarri -euskara, gaztelania, arabiera, ingelesa eta frantsesa-, Bilboko Okupazio
Bulegoa, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Xake Espazioa Baskale eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-en webguneetan deskargatzeko, baita kanpaina sinatzen dugun kolektibo guztien sare sozialetan ere. Jende guztiari, auzotarrei, kolektibo politiko eta sozialei eta, oro har, auzotarrei, gonbidatzen zaituztegu deskargatzera, partekatzera eta Poliziaren hustea jasatzeko arriskuan dagoen pertsona bat egon daitekeela uste dugun leku guztietara helaraztera. Elkarrekin amaitu dezakegu zigorgabetasun polizialarekin.
ZEUENA BIOLENTZIA, GEUREA AUZODEFENTSA!
2023/05/08
Astika Herriarekin elkartasuna
Bariku honetan Astika Herriarekin bat egiteko manifestazioa izango da, beraz, bulegoa 19:20etan itxiko da joan ahal izateko.
Gerturatzeko asmoa izanez gero, egizu aurretik.
---------------------
Este viernes es la manifestación en solidaridad con Astika Herria, por lo que la Oficina cerrará a las 19:20 para poder acudir.
Asi que, si tienes intención de pasarte, hazlo antes de esa hora.
2023/03/31
Apirilaren 7an itxita - Cerramos el 7 de abril
Apirilaren 7an deskantsua hartuko dugu, eta bulegoa ez da zabalik egongo.
Hurrengo ostiraletik aurrera pasa zaitezke.
-------------
El 7 de abril nos tomamos un descanso, asi que la oficina de los viernes no abrirá.
Puedes pasar a partir del viernes siguiente.
2022/12/07
ABENDUko agenda - Agenda de DICIEMBRE
[abajo en español]
Hilabete honetan agenda ezberdina izango dugu.
Alde batetik Zirika!n Herri Denda egongo delako.
Bestaldetik, ikasturte honetan antolatzen dugun formakuntza saioengatik.
Gauzak horrela, hemen aurkitu ahalko gaituzu:
Abenduaren 9an - Itxita
Abenduaren 16an - Bulegoa (18:00-20:00) 7 Katu Gaztetxean
Abenduaren 23an - Formakuntza saioa Txarraska Gaztetxean (Basauri)
Este mes de diciembre va a haber una agenda diferente.
Por un lado porque Zirika! estará ocupado con la Herri Denda.
Y por otro lado, por la formación mensual que realizamos desde este curso.
Así que, para lo que necesites nos podrás encontrar aquí:
9 de diciembre - Cerrado
16 de diciembre - Oficina (18:00-20:00) en 7 Katu Gaztetxea
23 de diciembre - Formación en Txarraska Gaztetxea (Basauri)

















