2024/09/30

Bertso afaria Sastraka Gaztetxean

Bariku honetan, urriak 4, Bilboko Okupazio Bulegoaren aldeko Bertso Afaria antolatu dute Sastraka Gaztetxeko lagunek.

21:00etan hasita Aner Peritz eta Oihana Arana ibiliko dira bertsotan, potoak saihestu nahian.

Egur labeko pizzak dastatu ahalko dira bertan.

Izena emon ahal izateko kontaktua zabaldu dute: 658384920

Anima zaitez eta apunta zaitez!