2018/11/29

Irola Irratia 107.5FM: gaztetxeen okupazioari buruzko irratsaio berria

Hiri ereduarekin jarraitzen dute Irola Irratian Kanpaina Mediatikoaren tartean. Inposatzen diguten hiri ereduaren gaineko eztabaida sustatzeko asmoa dute irratsaio hauen bitartez eta horretarako hainbat saio desberdinetan jorratzen gabiltza.

Azken saioan, okupazioaren gaiarekin hasi dira, eredu justoagoak lantzen dituzten dinamiketan sakonduz. Okupazioaren gaia bi irratsaiotan zehar garatuko dutela jakinarazi eta lehenengo honetan Gaztetxeen gaiari heldu diote.

Hasteko, Juantxo Estebaranz elkarrizketatu dute, testuinguru historiko bat jasotzeko Bilboko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen mugimenduaren inguruan. Bestalde, gaur egun bizirik dagoen proiektu bateko kide batzuekin hitzegiten egon dira, Errekalde auzoko Etxarri Gaztetxea hain zuzen, hiri politikei buruzko haien ikuspuntua kontatuz, eta honen aurrean zer hausnarketa eta proposamen dituzten azalduz. Honetaz gain, kalera irten dira kaleko iritzi batzuk jasotzeko, eta hau gutxi ez balitz, rafaga eta kuña batzuk ere prestatu dituzte oraingoan.

Okupazioaren irratsaio honi, bigarren atal batek segituko dio, etxebizitzetako okupazioaren gaiari helduko diona.