2013/04/08

Topatu.info-k gaztetxe gida osatzen dabil

Topatu.info proiektu komunikatiboak gaztetxe gida bat osatzen ari da eta informazioa eskatzen dabil.



Beraz, gida on bat atera dadin eta denon informaziorako bidali itzazue datuak koordinazioa@topatu.info helbidera.

Eskatutako informazioa hau da:
1) Herrialdea
2) Herria
3) Gaztetxearen izena
4) Gazte asanbladaren izena
5) Historia: Gaztetxearen edo/eta gazte asanbladaren historia laburra, 4-5 lerrotan.
6) Egungo erronkak eta funtzionamendua: Egun gaztetxeak edo gazte asanbladak dituen erronka nagusiak 2-3 lerrotan. Funtzionamendua: eraikina okupatua den edo udalarekin akordio batera iritsita lortua den, asanbladak zelan funtzionatzen duen (asanblada, autogestioa…) etab.
7) Kontaktuak (Emaila, Webgunea, Twitter, Facebook...).
8) Argazkiak. Argiztapen onarekin eta kalitate onean ateratakoak izatea eskertuko da. Gaztetxea barrutik, gaztetxea kanpotik, Gazte Asanbladaren argazkia, ekimenak...