miércoles, 9 de abril de 2014

Etxebizitza arazoari aurre egiteko, Ereintza taldea sortu dute Ipar Euskal Herrian

Egoeraren ikerketa egitea, okupazio esperientziak jasotzea eta sentsibilizazioa eta elkarlana sustatzea dute abiapuntu.


Donaixtiko Saint Michel ikastetxe hutsaren okupazioa eta, batez ere, Baionako Plantoun auzoko etxebizitzarena dira ekimen honen aurrekariak. Hilabeteetako okupazioaren ostean, Habitat Sud Atlantic erakinaren jabearekin hitzarmena lortu zuten herritarrek Plantounen: okupazioa bertan behera uztea hitzartu zuten, baldin eta jabeak beharrean zen familia bati aterpea ematen bazion pisuetako batean.

Lorpen horrek esperientzia positiboak biltzera eraman ditu hainbat herritar, bide horretatik tiraka aterpea behar duen jendeari lagundu ahal zaiola iritzita. Hala sortu da Ereintza, eta aste honetan bertan egingo dute aurkezpena. Apirilaren 11n, Baionako Atalante zineman izango dira, eta Jeudi Noir kolektiboaz mintzo den Ainsi squattent-ils filma proiektatuko dute. Etxebizitza ardatz duen mugimendu paristarra da Jeudi Noir eta mugimenduko kide bat eta filmaren egile Marie Maffre izango dira aurkezpenean. Apirilaren 12an, errepikatu egingo dute egitaraua, Donibane Garaziko Le Vauban zinema aretoan.

Iturria: Argia