miércoles, 24 de octubre de 2012

Sestaoko eraikin okupatu berriak lan eguna prestatu du ostegunerako

Orain dela bi aste eraikin erraldoi bat okupatu zuten Sestaon, erabilera sozial eta kulturala emateko asmoarekin.
9.000m karratuko eraikina den einean guztiontzako leku dago, baita guztiok dugu garbiketa lanetan parte hartzeko ardura.

Horretarako datorren ostegunean, urriak 25, lan eguna prestatu dute.


Bestalde, gaur prentsaurreko bat egingo dute proiektua ezagutarazteko eta berria zabaltzeko. Komunikatua osorik hemen behean:

"ONGI ETORRIAK TXIRBILENEARA!

Hoy os queremos presentar una iniciativa impulsada por vecinos y vecinas de Sestao cansadas de esperar soluciones por parte de las instituciones y legitimadas por la situación actual de desempleo, pobreza y falta de oferta cultural y ocio gratuito que sufrimos los diferentes colectivos sociales del municipio producto de un sistema en el que se ha antepuesto la economía y la producción a la vida y el desarrollo personal y humano. Prueba de ello es la diversidad de personas que formamos este grupo, varias generaciones unidas con un mismo fin y con la misma ilusión: autogestionar un espacio okupado/liberado para el beneficio de todo un pueblo.

Por eso decidimos okupar, habilitar y dar vida a parte de las antiguas oficinas de AHV.

Elegimos este espacio, en primer lugar, por ser un edificio emblemático de Sestao, testigo del pasado de este pueblo y sus gentes, y trabajaremos para que lo sea también del futuro.

Y en segundo lugar, por las múltiples posibilidades que nos ofrece en cuanto a espacio y ubicación.
La espontaneidad de esta iniciativa es la que aporta frescura, ilusión y ganas para impulsar los diferentes proyectos que han motivado la okupación del edificio.

Proyectos que van desde un comedor popular hasta un Txikigune, pasando por locales de ensayo y aulas multidisciplinares de arte, formación y capacitación. Sin olvidar los proyectos en los que otros colectivos y movimientos sociales del pueblo trabajan y con los que podemos colaborar activamente, además de cubrir las distintas necesidades del municipio.

Hemos nacido en Sestao y hemos sido educadas para ser puras espectadoras de la cultura. Además de esto los distintos equipos de gobierno han hecho más bien poco para ofrecer una cultura de calidad a la ciudadanía, que no se ha sentido participe y protagonista de las diversas expresiones artísticas y culturales.

Hemos liberado este espacio para ofrecer al vecindario de Sestao de manera gratuita y autogestionada un lugar de reunión, ocio, cultura, trabajo no lucrativo y en el que poder dar cabida al desarrollo personal y crítico. Todo esto en un momento en el que las instituciones públicas relegan aún más la cultura en el orden de prioridades.

Y así mismo ayudar en la conservación de este edificio histórico, que como podréis comprobar, sufre las consecuencias de la dejadez y el abandono.

Instamos a las Instituciones a que nos den tiempo para poder trabajar, ya que estamos convencidas de que este proyecto es viable y solo puede aportar cosas positivas a nuestro pueblo.

Aprovechamos para recordar que el jueves día 25 a partir de las 10:30 de la mañana celebraremos una jornada de auzolan para continuar acondicionando este espacio en el que podremos llevar adelante nuestros sueños.
ONGI ETORRIAK TXIRBILENEARA!



Gaurkoan Sestaoko bizilagun talde batek bultzatutako proiektu hau aurkeztu nahi dizuegu. Herriko giza kolektiboek denbora handia daramagu instituzioen partetik soluzioak itxaroten, eta egungo langabezia, pobrezia, doako aisialdi eta kultur eskaintza faltak, eta oro har, ekonomia eta produkzioa bizitza nahiz pertsonen giza garapenaren gainetik jarri dituen sistema bidegabearen aurrean proiektu honek badu legitimitate aski. Horren adibide da talde hau osatzen dugun pertsonen aniztasuna, zenbait belaunaldi helburu batek elkartuak: herriaren onurarako askatutako/okupatutako espazio hau autogestionatzea.

Horregatik Bizkaiko Labe Garaien bulegoak izan ziren hauek okupatzea, atontzea eta bizia ematea erabaki genuen.

Eraikin hau aukeratu genuen, lehenik eta behin, Sestaoko eraikuntza adierazgarria delako, herri honen eta bere herritarren iraganaren testigu delako, eta beraz, etorkizunean ere izan dadin lan egingo dugu.

Eta bigarrenik, kokapen eta espazio aldetik ematen dituen aukera guztiengatik.

Iniziatiba espontaneo honek freskotasuna, ilusioa eta eraikina okupatzera bultzatu gaituzten proiektuak garatzeko gogoa ekartzen dizkigu.

Proiektuak, izan ere, asko dira; Jangela herrikoi batetik Txikigune batera, musika taldeek entsallatzeko lokalak, edo artea formakuntza eta trebakuntza bultzatzeko gelak. Gure herriko beste giza-kolektibo edo gizarte mugimenduek lantzen dituzten proiektuak ahaztu barik, herriaren beharrak asetzeaz gain. Guzti horiek laguntzeko borondatea badugu.

Sestaon jaio gara eta kulturaren ikusle hutsak izateko hezi gaituzte. Horretaz gain, udal gobernu ezberdinek gutxi egin dute herritarrei kalitatezko kultura eskaintzeko, herritarrak ez gara sentitu adierazpen kultural eta artistikoen parte ez protagonista sentitu.

Eraikin hau herritarren zerbitzura jarri dugu, bizilagunei dohainik eta era autogestionatuan elkartzeko, aisialdia ez lukratiboari eta garapen pertsonal kritikoari tokia egingo dion leku bat eskaintzeko. Guzti hau instituzio publikoek kultura lehentasunen ordenean are eta gehiago zokoratzen duten garaian.

Eta horrekin batera eraikuntza historiko honen mantentzea ziurtatzeko, ikusten duzuen bezala, utzikeriaren ondorioak sufritzen baititu.

Honen aurrean, instituzioak premiatzen ditugu denbora eman diezaguten gure lan-eredua aurkeztu ahal izateko. Ziur gaude proiektu hau bideragarria dela eta gure herriari soilik gauza positiboak eskaini ahal dizkiola.

Amaitzeko, agerraldi hau aprobetxatu nahi dugu hilaren 25ean, ostegunean, goizeko 10ak eta erdietatik aurrera auzolan eguna egingo dugula jakinarazteko, gure ametsak aurrera eramatea ahalbidetuko digun espazio hau atontzen jarraitzeko."


Ostegunean ikusiko garelakoan gaude!