lunes, 15 de octubre de 2012

Okupazio Bulegoak 4 urte bete ditu

Pasa den astean Bilboko Okupazio Bulegoak lau urte bete zituen.

Urte hauetan zehar pertsona eta kolektibo asko hurbildu dira, aholkularitza legala edo teknikoa jasotzeko asmoz, edo okupazioa zertan datzan gehiago jakiteko. Espekulazio basatiaren aurrean beti defendatu dugun tresna da okupazioa. Inoiz baino beharrezkoago den tresna bat, egunean 17 etxe kaleratze daudela Hego Euskal Herrian eta prekarizazio prozesua herri klaseen kontra gogor jotzen duenean.

Idei hau berrindartzeko asmoz, eta urteurrena ospatzeko, datorren urriaren 20an, arratsaldeko 19:00etan 7Katu Gaztetxean, Okupazio Bulegoaren proiektu berrien aurkezpen/eztabaida egingo dugu. Beraz, nahi duen oro eztabaida honetara gonbidatuta dago. Baita 22:00etan egongo den kontzertuan gozatzera ere, Orkrestaren esku.

--------------------

La semana pasada la Oficina de la Okupación de Bilbao cumplió cuatro años.

Durante todo este tiempo multitud de personas y colectivos se han acercado, en busca de asesoramiento legal, técnico o simplemente para conocer un poco más en qué consiste la okupación. Una herramienta que siempre hemos defendido como legítima frente a la especulación salvaje. Una herramienta más necesaria que nunca a dia de hoy, cuando se dan 17 desahucios al dia en Hego Euskal Herria y el proceso de precarización se ceba con las clases populares.

Para reforzar esta idea, y con motivo de este aniversario, el próximo día 20 de octubre, en el Gaztetxe 7 Katu a las 19:00h, realizaremos una presentación/debate de los nuevos proyectos de la Oficina de Okupacion. Por tanto, toda persona interesada está invitada a partipar en este debate y a disfrutar del concierto que nos ofrecerá la Orkresta a las 22:00h.