2016/04/21

Gazte Eguna antolatu dute Leioako Udondo Gaztetxean zapatu honetarako

Zapatu honetan, apirilak 23, Gazte Eguna antolatu dute Leioako gazteek. Egun osoko egitaraua prestatu dute Udondo Gaztetxean. Bilboko Okupazio Bulegoa bertan egongo da ere, arratsaldeko hitzaldian.

Beraz, animatu eta hurbildu zaitez Leioara.

Udondo Gaztetxea non dagoen jakiteko, "Gune Okupatuen Mapa"n bila dezakezu.

2016/04/05

Igande honetan alternatiba besarkatuko dute Iruñako Txantrea auzoan

Txantreako Emantzipazio Bulegoak iganderako deialdia zabaldu du, zenbait ekimen iragarriz.

Igande honetan, apirilak 10, etxebizitza eskubidea eta hau lortzeko alternatibak aldarrikatuko dituzte Iruñako Txantrea auzoan.

11:00etan txikigunea izango da Felix Plazan
12:30etan kalejira txaranga eta mozorroekin, leku beretik
13:15etan ekitaldia eta bermuta Goizueta kalean

Beraz, anima zaitez parte hartzera!

Txantreako Emantzipazio Bulegoko webgunea ikusi

Deialdi moduan honako bideoa egin dute:



Proiektua ezagutzen ez baduzu, hemen behean Sin Ir Mas Lejos telesailean egindako elkarrizketa daukazu. Baita geroxeago horri buruz atera zuten umore-esketxa ere: