miércoles, 4 de mayo de 2016

Errekaleor auzo askea ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan

'Errekaleor ezagutu' ekimena ospatuko dute larunbat honetan Gasteizen. Auzo askea eta proiektua bera ezagutarazteko helburuarekin egun osoko egitaraua antolatuko dute.

Goizeko 11:30ean hasita kalejira egingo dute Andra Mari Zuriaren plazatik Errekaleorrera. Egun osoan zehar auzo askeaz gozatzeko parada izango da azoka, umeen txokoa, zinema, dantzak eta musika emanaldi ezberdinekin.