2016/02/16

Heldu da Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko topaketen data!!!

Heldu da eguna! Otsailaren 19, 20 eta 21ean Oñatiko Antixenan Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketan izango dira.

Okupazio Mugimenduarekin zerikusia duen antolakunde ororentzako galduezineko topaketak izango dira. Bertan elkar ezagutu eta elkar partekatuko ditugu guztion beharrak eta kezkak, baita gauza asko argitzeko parada.

Beraz, ez aitzakirik bilatu eta zuen antolakundeko delegaritza bidali bai ala bai... Ez zarete damutuko!
Bertan ikusiko dugu elkar!