martes, 19 de mayo de 2015

"Herri Administrazioak eta Okupazioa" - "Administraciones Públicas y Okupación"

[ABAJO EN CASTELLANO]

Bilboko Okupazio Bulegoak zazpi urte daramatza, arrazoi ezberdinak medio, okupazioa etxebizitza lortzeko bide bezala aukeratu duten pertsona guztiei aholkua eskaintzen. Gizarte eragile zein pertsona eta lagun taldeengandik, hamaika dira gure artetik pasa izan diren kasuak eta esperientzia anitz guzti hauek bultzatu gaituzte txosten hau aurkeztera.

"Herri Administrazioak eta Okupazioa" izena duen txostenarekin Instituzioek okupazioaren inguruan hitz egitean kontutan izan behar dituzten baldintza legalak ikertu eta laburbildu nahi izan ditugu. Baina ez soilik hori, okupazioa etxebizitza eskuratzeko problematikaren testuinguruan kokatu nahi dugu eta eremu horretan erakunde publikoen esku dauden jarduera ildo ezberdinen inguruan hausnarketa eta eztabaida bultzatzea ere badugu helburu.

Ez da gure intentzioa alderatzea, ekarpena egitea baizik. Gaur egun gizarteak bizi duen egoera ikusita, inoiz baino argiago ikusten dugu guztion arteko diskurtso berriak eraikitzearen beharra. Horretarako formazioa eta eztabaida ezinbestekoak dira eta horiek pizteko tresna gisa argitaratu dugu txosten hau. Lagungarri izatea espero dugu eta edozein galdera edo proposamenik izanez gero, zalantzarik ez izan gurekin harremanetan jartzen.

[PDF] "Herri Administrazioak eta Okupazioa"




"La Oficina de Okupación de Bilbao lleva siete años asesorando a todas aquellas personas que, por diferentes motivos, han visto en la okupación una vía para acceder a una vivienda. Desde colectivos a situaciones más personales, han sido infinidad de consultas las que hemos realizado y todas estas diferentes experiencias son las que nos llevan hoy a presentar este Informe.

Bajo el nombre de “Administraciones Públicas y Okupación” hemos pretendido realizar un Informe que recoja y analice no solo los aspectos legales a los que debe atender cualquier Institución al hablar de okupaciones, sino también situar estas en un contexto determinado, la problemática del acceso a la vivienda, así como debatir sobre las diferentes líneas de actuación que, en este ámbito, afectan a los organismos públicos.

No es nuestra intención confrontar sino aportar. Creemos que, dada la situación social actual, más que nunca debemos articular nuevos discursos entre todas y, para ello, la formación, la reflexión y el debate son inevitables. Este informe pretende ser una herramienta para ello. Esperamos que os sea de gran ayuda y ante cualquier pregunta o sugerencia, no dudes en ponerte en contacto con nosotras."

[PDF] "Administraciones Públicas y Okupación"

viernes, 15 de mayo de 2015

Angel Toña admite que l@s okupas tienen derecho a las prestaciones sociales

[behean euskeraz]

Desde que se instauró el IMI en 1989, las personas que okupan una vivienda han podido acceder a las prestaciones sociales en igualdad de condiciones que el resto de ciudadanos/as siempre que reunieran los requisitos de edad, empadronamiento, y carecer de ingresos y de patrimonio. Sin embargo, con la transferencia de la RGI a Lanbide este último organismo adoptó un nuevo criterio, recogido por escrito en un documento interno, según el cual no se podría tener derecho a percibir la RGI si se vive como okupa en una vivienda. Este criterio se ha venido manteniendo así en las versiones del documento "Criterios de Lanbide" de mayo 2013 y enero y diciembre 2014.

Pues bien, pese a ser absolutamente ilegal, desde hace varios meses a personas sin ingresos que no podían justificar ningún tipo de contrato en la vivienda en la que residen (tanto okupas como otro tipo de situaciones) LANBIDE les están denegando o retirando el derecho a la RGI e incluso en algunos casos les pide que devuelvan las cantidades que han venido percibiendo en los últimos años. Ante ello, desde la plataforma por los derechos sociales ARGILAN, a lo que acompañó una pregunta parlamentaria de EH Bildu, se solicitó formalmente la inmediata retirada de este criterio y el escrupuloso respeto de lo que dice la Ley de RGI, que en ningún momento entra a valorar si quien reside en una vivienda lo hace como okupa, arrendatario, propietario, etc. Hace unos días el consejero Angel Toñá respondío a la parlamentaria de EH Bildu negando la existencia de dicho criterio y admitiendo que no es labor de LANBIDE juzgar las relaciones que puedan existir entre okupas y propietarios de viviendas vacías, y que cualquier okupa puede solicitar la RGI si reúne los requisitos para tener derecho a esa prestación.

Ver el documento [pdf]


1989an IMIa ezarri zenetik , etxebizitza bat okupatzen zeuden pertsonek gainontzekoen eskubide berberak zeuzkaten prestakuntza sozialak jasotzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen bazituzten; diru sarrera eta ondarerik ez izan eta adin eta erroldatze baldintzak bete.
Baina RGIa Lanbidera aldatu zenetik, erakunde honek beste irizpide bat hartu izan zuen barne idazki batean aipatzen zena, bertan etxebizitza bat okupatzen zeuden pertsonek RGIa jasotzeko eskubiderik ez zeukatela zioten. Irizpide hau "Criterios de Lanbide" 2013ko maiatza eta urtarrileko eta 2014ko abenduko dokumentuaren bertsioetan mantendu izan da.

Ba erabat ilegala bazen ere, etxebizitzan egoteko inolako kontraturik azaltzeko modurik ez zeukaten pertsonei (bai okupek zein beste edozein egoeratan zeudenei) LANBIDEK RGIa jasotzeko baimena ezeztatzen edo kentzen ibili da, eta hainbat kasutan azken urteotan jasotako diru sarerak bueltatzea eskatu diete. Honen aurrean eskubide sozialen aldeko ARGILAN plataformatik eta EH Bilduko zinegotziaren galdera batekin lagundurik, irizpide hau berehala kentzea formalki eskatu genuen, baita RGIaren legeak dioena zehazki betetzea; lege honek ez bait dio sekula etxebizitza batean dagoenak okupatzen badabilen, errentaria edo jabea ba den, eta abar. Angel Toñák irizpide honen existentzia ukatu zion EH Bilduko zinegotziari eta onartu zuen ez zela LANBIDEren lana okupen eta etxebizitza hutsen jabeen arteko harremanak nolakoak ziren erabakitzea, eta edozein okupak RGIa eska zezakeela baldin eta zerbitzu hau eskuratzeko baldintzak betetzen bazituen.

Dokumentua ikusi [pdf]

martes, 5 de mayo de 2015

Errota gaztetxea okupatu dute Mungian

Duela urtebete Mungiako hainbat gaztek sortutako Alkar Hegaz taldearen ekimenez okupatu dute Errota gaztetxea sortzeko eraikina. Udalak gazteen beharrei aterabide bat ematen ez ziela ikusita, eraikin huts bat berreskuratzea erabaki dute, eta dagoenko auzolanean ari dira dena txukuntzen. Gaztetxearen proiektua herritar guztiekin eraikitzeko asmoa azaldu dute.

Eta asmoak azaldu eta gero, ekintzetara pasatu dira zuzenean. Gauzak horrela, hainbat ekimen antolatu dituzte maiatzaren 5etik 10era: hitzaldia, ikastaroak, zinea, lan eguna, musika...
Informazio guztia Twitterren eskura dezakezu: @Alkarhegaz


Alkar Hegaz gazte taldearen oharra:

Duela urtebete, herrian zeuden gabeziei aurre egiteko hainbat gazte elkartu ginen. Gabezia horien artean hurrengoak nagusitzen ziren: gazteon arteko komunikazio falta, elkartzeko eta bertan hainbat ekintza aurrera eramateko lokal baten falta… Alegia, lokartutako herri bat iraultzea.

Behin elkartuta, martxan jarri genuen eztabaida prozesu luze bat hainbat ideia elkartrukatuz. Denbora aurrera joan ahala, herriaren atxikimendua behar genuela ohartu ginen: herriko elkarteen babesa, ahalik eta kuadrilla ezberdinen parte hartzea sustatzea… Azken finean, herriaren indarra eta oihartzuna lortzea.

Eztabaida sakonetan murgildu ondoren, ekintzarako unea heldu zela uste genuen. Hainbat ideia planteatu genituen, denak ere gazteongandik herriarentzako zuzenduak. Hauen artean, adibidez, poteo informatiboak, umeentzako tailer ezberdinak, beste gaztetxe batzuetako esperientziak entzuteko hitzaldiak antolatu, herrian zehar informazioa zabaldu…

Beste alde batetik, uste genuen udaletxeari gure planteamendua aurkeztea eta proposatzea egokia izango litzatekeela. Hasieratik zenbait idatziren bidez helarazi genion gure proposamena, baina hortik haratago joateko hautua egin genuen eta beraiekin bilera bat burutu genuen.

Planteamenduarekin bat zetozela saldu nahi izan baziguten ere, ez ziguten ez errekurtsorik ez babesik eskaini. Beraz, gure kabuz aurrera ekiteko erabakia hartu genuen. Ahalik eta gazte gehien batu eta guk amesten genuen lokala okupatzeari ekin diogu. Gainera gazte guztien konpromisoa ikusteak oraindik ere zilegitasun gehiago eman dio gure hautuari. Hala ere, gure zoritxarrerako, presentzia poliziala nagusitu da arratsalde osoan zehar. Oztopo guztien gainetik, sartzea eta gure helburua arrakastaz egi bihurtzea lortu dugu. Sentsazio eta emozio asko bizi izan ditugun arren, hemendik aurrera hau guztia kudeatzeari ekin behar diogu.

Alkarregaz hasitako bideari, Mungiko herritarren artean, jarraipena eman eta aireratuz utopiarantz Alkar Hegaz egiteari ekingo diogu.