martes, 3 de marzo de 2015

Martxoaren 12-13an: Jardunaldi Internazionalistak Bilbon



Jardunaldiak ostegunean 12an 19.30etan hasiko dira Zirikan. Bertan etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideekin dugu topo, hain zuzen ere, gizarte mugimendu indartsuenetako bat Italian.

Ostiralean, 19.00etatik aurrera, AHTaren kontrako mugimenduko kide batek azalduko digu nola bailara baten defentsarako borroka batek izaera eraldatzaile eta iraultzailea hartzen duen, estatuarentzako garaitezina bihurtu dena.
21.00etan 7katu gaztetxera mugituko gara italiar afari tipiko bat hartzeko, musika herrikoia entzunez. Ondoren Ziribulio Sound System (Tolosa) eta Lozioko (Italia) DJ Set reggae/hip/hop-en kontzertuak izango ditugu.

Gonbidatzen dugu jende guztia elkartruke eta elkarlan internazionalistarako espazio izango diren jardunaldi hauetan parte hartzera.