domingo, 8 de febrero de 2015

Kukutzarekin Elkartasun Taldearen prentsa oharra, epaiketaren harira

[Abajo en castellano]

KUKUTZA ERAITSI ARREN, EZ ZEN USURPAZIO DELITURIK EGON

Epaiak usurpazio delitutik absolbitu ditu desalojoaren egunean kukutzako sabaian zeuden 23 kideak. Haietako bat, halabaina, 3 urteko gartzela zigorrera kondenatu du, polizia testigantzetan oinarrituta.

Epaiketan, batetik, kukutzaren okupazioa, kukutza bera, epaitu zen. Zentzu honetan, akusatu guztiak absolbitu ditu epaileak. Horrez gain, besteak beste, epaileak “pabilioiean garatzen zen kultur jarduera” zein CABISAk “eraikina saldu edo alokatzeko inolako asmorik ez zuela” aipatzen du sententziaren ati horretan.

Bigarren atal batean, epaileak “Agintearen aurkako erasoa” egiteagatik kondenatzen du kideetako bat. Epaileak ez ditu kontuan izan ertzainen arteko kontraesan ugariak, eta haietako baten testigantzan soilik oinarritzen da. Ertzainek pertsona bat zauritu zuten, eta, gerora, haiei eraso egin izana egotzi zioten. Hain zuzen, kanpotik jaurtitako pilotakadetako batek zauritu zuen kidea.

Sententzia hau 2011ko gertakarien ondorio da: orduan,sorkuntza, autogestio eta gizarte kritikoa bultzatzen zituen Kukutza III gaztetxea suntsitu zuten, udalaren ekimenez eta CABISA gisako enpresa ustel baten bitartez. Muntai hau epaitegietan onartua zen, egon ez zen usurpazio delitu bat aitzaki. Ondoen, ertzaintzak errekalderan okupazio polizialari ekin zion. Lehen egunean soilik, 100dik gora pertsona zauritu zituen poliziaren biolentziak. Aldiz, ez zen poliziarik zauritu. Astakeria guzti hau estaltzeko, poliziak muntai handi bat sortu zuen, Kukutza barruan zein kanpoan elkartasuna adierazten zutenak kriminalizatzen. Epaituriko kasuan, zauritutako kide bat hautatu zuten, haien biolentzia ordaindu zezan. Hurrengo egunetan, errekaldera hurbildu zirenetako hainbat atxilotu zituzten, ausaz. Haien aurkako epaiketa datozen hilabeteetarako espero da.

Kukutza kendu ziguten, eta mendekuan jarraitu nahi dute. Epaiketa honetan, bi munduren arteko talka argi geratu da. Bada, gure partetik aurrera jarraitzen dugu, okupatzen eta gure bizitzak guk geuk kudeatu eta defendatzen jarraitzen dugu. Elkartasunez, egongo diren deialdietara adi egotera dei egiten dugu.

Hau ez da horrela geldituko. Berando baino lehen, herriak Kukutza suntsitu zuten espekulatzaile, epaile, agintari eta poliziak epaituko ditu.

Kukutzarekin Elkartasun Taldea


AUNQUE HAYAN DERRIBADO KUKUTZA, NO HUBO DELITO DE USURPACIÓN

La sentencia ha absuelto del delito de usurpación a las 23 personas que se encontraban en el tejado de Kukutza en el momento de su desalojo. Sin embargo, ha condenado a una de ellas a 3 años de prisión, en base a testimonios policiales.

En el juicio, por un lado, se juzgó la ocupación de Kukutza. Es decir, a Kukutza mismo. En éste sentido, la sentencia ha absuelto a todas las acusadas. Además, la sentencia menciona, entre otras, la “actividad cultural que se realizaba en el pabellón” así como que CABISA “no tenía intención ni de vender ni de alquilar” el edificio.

En una segunda parte, se condena a una persona por un delito de “Atentado a la Autoridad”. No se tienen en cuenta las numerosas contradicciones entre los ertzainas, basándose exclusivamente en la declaración de uno de ellos. Los ertzainas hirieron a una persona a la cual, posteriormente, acusaron de haberles atacado. Concretamente, esta persona fue herida por uno de los pelotazos disparados desde el exterior.

Esta sentencia proviene de los hechos de 2011: Entonces, el Gaztetxe Kukutza III, que promovía la creación, la autogestión y el pensamiento crítico, fue destruido, a iniciativa del ayuntamiento y mediante una empresa corrupta como CABISA. Éste montaje fue asumido en los juzgados, excusándose en un delito de usurpación inexistente. Tras esto, la ertzaintza inicio la ocupación policial de Errekalde. Tan solo en el primer día, mas de 100 personas fueron heridas por la violencia policial. No hubo, sin embargo, policías heridos. Para tapar toda esta brutalidad, la policía creo un gran montaje, criminalizando a quienes se solidarizaban tanto dentro como fuera de Kukutza. En el caso juzgado, eligieron a una persona herida para hacerle pagar por toda su brutalidad policial. En los próximos días, fueron detenidas aleatoriamente varias de las personas que se acercaron a Errekalde. El juicio contra éstas se espera para los próximos meses.

Nos quitaron Kukutza, y quieren continuar con la venganza. En éste juicio ha quedado patente el choque entre dos mundos. Así, por nuestra parte, continuamos hacia adelante, okupando, gestionando y defendiendo nuestras vidas por nosotras mismas. Llamamos a estar alerta solidariamente a las próximas convocatorias.

Esto no quedará así. Mas temprano que tarde, el pueblo juzgara a especuladores, jueces, autoridades y policías que destruyeron Kukutza.

Kukutzarekin Elkartasun Taldea

sábado, 7 de febrero de 2015

Lehen okupazioa alternatiba zen, orain askorentzat aukera bakarra

Kukutzaren epaiketaren harira, okupazioaren eztabaidak indarra hartu du. Iñaki Carro Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuarekin gaiaren inguruan hausnartu dute Hamaika Telebistako Gurean Gaur elkarrizketa saioan. Okupazioaren alde dagoen pertsonaren profila erabat aldatu dela azaldu die.