2014/11/27

“Ireki leihoa Kubari”, Kubaren aldeko elkartasun jaia azaroaren 29an Abadiñoko Gaztetxean

Hainbat ekitaldi izango dira Abadiñoko gaztetxean Kubako Viñales herrian garatzen ari den Ventana al Valle proiektu komunitarioa ezagutzera emateko eta ekimen honen aldeko dirua eta materialak biltzeko. “Ireki leihoa Kubari” goiburupean, azaroaren 28tik 30era izango dira ekitaldiak, baina egun nagusia eta elkartasun-jaia 29an izango dira, larunbatarekin. Proiektuaren aurkezpenaz gain, bideo-emanaldiak, mahai-ingurua, herri-bazkaria, Las dos D bikotearen kontzertua, dantza afrokubarren emanaldia eta, hango DJen eskutik, kubatar musika-aukera izango ditugu.

info gehiago: http://www.ventanaalvalle.org/blog/1012