martes, 9 de septiembre de 2014

Kurtso hasierako egitaraua aurkeztu du Maison 13k

Kurtso hasieran gaude eta gogoratu nahi dizuegu orain dela hilabete batzuk, Erriberako desalojoaren ondoren, Hamahiruko asanbladak Dendarikale 30ean dagoen eraikin abandonatua okupatu zuela. Jabeek erabilpenik gabe utzitako espazioen berjabetzearen alde gaude, okupazioa espekulazioaren aurkako tresna bezala erabiliz.

Etengabeko erresistentzian bizi gara. Etxebizitza bat eskuratzea zaila da, hezkuntza sistema gu alienatzeko estrategikoki araututa dago. Gure aisialdirako aukera bakarrak kontsumoan oinarritzen dira eta lanak gure osasun fisiko eta mentala hondatzen du.

Menperatze eta ustiapenean oinarritutako sistema horren aurka gure bizitzen berjabetzea erresistitzea da. Bizitzeko era autonomoak eraikitzea ber-existitzea da.

Autogestioa da erresistitzeko gure tresna eta ekintza kolektiboaren bidez, transformazio prozesuetako eta hauek gauzatzen dituzten proiektuetako subjektu bihurtzen gara.

Nahiz eta aparatu errepresiboak eraso judizialak aurrera eraman, Hamahiruko asanbladako kideok gure proiektua zuekin konpartitu nahi dugu. Ekintza hauen parte aktiboa izatea nahi dugu. Hauen bitartez auzoan elkartzeko leku bat sortu nahi dugu non amankomunean elkar esperimentatu.

Erdu, parte hartu eta zure denbora gurekin partekatu!