martes, 1 de abril de 2014

Hutsik dauden eraikinei erabilpena eman nahi? Okupatu!


Denon auzoetan holako eraikinak daude, edo ez duzu zure auzoan baten bat?
Urteak eta urteak hutsik, erabilpenik gabe, eta ziur aski arazoak ematen (hezetasuna, zikinkeria, eta abar...). Auzo gehienetan bertako elkarte sozialek salatuta, baina kasurik bez.

Baina arazo hori konpontzeko tresna ezin hobea dugu herritarrok: okupazioa!

Uribarriko kasua ikusi besterik ez da egin behar. "A bombo y platillo" iragarri berri dute Auzo Factory eraikin berria, Udalak eta Irazabal Familiak sinatu duten akordioari "esker". Begiak itxita bizi dena baino itsuagorik ez dago... Inozoak garela uste dute ala??!

Matiko kaleko 6. zenbakiko 1.400 metro karratuko eraikina 2012ko maiatzean, Uribarriko auzokideek 50 urte baino gehiago hutsik zeramatzan zazpi solairuko Irazabal eraikina okupatzea erabaki zuten. Patakon izenpean, eraikinari erabilera soziokulturala ematea zuten helburu. Baina horiek kanporatu egin zituzten ekainean. Hori izan zen akordioaren arrazoia.

Ez da kasu bakarra:
- Arriaga antzoki atzean Erribera eraikina. Pilo bat urte hutsik egon eta gero okupatzea erabaki zen. Orduan etorri ziren presaka erresidentzia bat eraikitzera.
- Bilboko Gaztetxe ohia zegoen lekuan unibertsitatea egin zuten.
- Unamuno edo Etxebarrieta plazan Alde Zaharreko gaztetxea. Okupatu eta gero Arkeologi Museoa egin zuten.
Baita beste batzuk ere.

Beraz, egin kasu!
Zein izango da hurrengoa? Tik, tak, tik, tak...