martes, 11 de marzo de 2014

Etxebizitza eskubideari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Basaurin

Krisi egoerak etxebizitza eskubidearen urraketa izan du ondoriotzat. Hori dela eta, azken urteetan herri antolaketa sare indartsua sortu da estatu mailan. Testuinguru honetan, emakumeon antolaketa etxebizitzaren aldeko mugimenduan oihartzun handia izaten ari da eta aurrerapen ugari lortu izan dituzte. Jardunaldi honetan, hainbat esperientzia, aldarrikapen eta borroka ezberdinak ezagutuko ditugu, baita hainbat mugimendu feministaren eta etxebizitza mugimenduaren arteko loturak ere.