2014/01/23

Bihar Rote Flora eta La Casikarekin elkartasuna adieraziko dugu

Rote Flora Hanburgoko zentro sozial okupatu bat da. Espekulatzaile batek eraikina merke erosi eta garesti saldu nahi zuen, udalaren laguntzaz, Hanburgoko herri mugimendua desantolatzeko nahian. Baina herri oso bat topatu dute aurrean.

Rote Florari buruzko informazio gehiago

La Casika Madrilgo Mostoles-en dagoen zentro sozial okupatu bat da. Bizirik daramatzan 16 urtetan hainbat eraso jaso behar izan ditu. Orain beste bat jasatzen ari da.

La Casikari buruzko informazio gehiago

Beraz Rote Flora eta La Casikarekin elkartasuna adierazteko autodefentsa kalejira eta elkartasun argazkia antolatu da. Hitzordua bihar, urtarrilak 24, 18:30etan Erribera 13tik hasita.

Etorri, parte hartu eta munduko okupazioak defendatu!!