viernes, 20 de diciembre de 2013

Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren eskubidea aldarrikatzeko kolektibo berri bat sortuko da


Plantouneko etxe okupatuen sustenguz, hainbat pertsona mobilizatu ziren, dimanika berri bat martxan ezarriz, dinamika horrek eta etxebizitza bat ukateko eskubidearen iniziatibak segi dezaten. Etxebizitza eskuratzeko arazoen aitzinean lan egitea da xedea. Zentzu horretan "alor desberdinetako jende eta taldeak elkarrekin molde irekian bildu" ziren abenduaren 3an. "Urgentziazko etxebizitza eta egoera dorpeari" aurre egiteko aterabideak aurkitzeko zuten helburu. Lau lan pistaren inguruan adostea lortu dute, "bizitegien eta lurraren inguruko tentsio handiekin eta jadanik gai horietan lanean ari diren beste taldeen osagarrian". Aztertutako lehen lan ildoa "etxebizitza duin baten lortzeko dauden zailtasunen diagnostikoa burutzea" izanen da, egoera orokorraren "panorama zehatza" egiteko. Zentzu horretan, lekukotasun batzuetan oinarrituko dira, "prekaritatea, bizitzeko baldintza txarrak, prezio goregiak, kanporaketa mehatsuak" salatzeko. Kolektiboan parte hartu nahi dutenentzat, abenduaren 23an arratsaldeko 19:00tan bilkura publiko bat eginen da, Polo Beyriseko MVCan.

Bigarren lan ildoa, "etxe okupazioei buruz azalpen eta sensibilizazio lana egitea" da. Sortuko den kolektibo berriaren helburua "etxebizitza eskasiaren urgentziazko aterabide" bat aurkitzea da, "bizi filosofia” desberdin batean.

Okzitaniako Tolosa edota Hego Euskal Herriko beste esperientzietatik hurbilduz, "talde militanteek eta langile sozialek daramazkiten iniziatibak" ezagutu nahi ditu kolektibo berriak. Helburua "zailtasunean diren familiei etxeak atxemaiteko" nola egiten duten ulertzea da, baita lokal autokudeatuak nola ibilarazten dituzten ere.

Azken lan ildoa "kanpainak eta ekintzak" prestatzen hasteko pentsatua izan da, "Plantouneko etxe okupatutik egin den proposamena aurrekaritzat hartuz", Ipar Euskal Herrian "beharretan diren biztanleak aterbetzeko dauden etxe hutsak ere begiztatuz".

Iturria: www.kazeta.info