2013/11/18

Eraikin bat okupatu dute Igorren, gaztetxea egiteko

Igorreko hainbat eragile eta elkartetako gazteak biltzen hasi ziren ikasturte hasieran, herritar guztientzat izango zen espazio autogestionatu bat lortzeko ‘Eizu kiñu!’ dinamika martxan jarriz. “Herriko aisialdi aukera bakarrak tabernak, lokalak eta ordaindu beharreko ekintzak direla ikusita, alternatibak sortzeko garaia da”, azaldu zuten orduan, eta alternatiba hori garatzen hasteko eraikina okupatu dute gaurkoan. Autogestioaren bidez eta auzolanean, gaztetxea eraikitzeko asmoa azaldu dute.