martes, 12 de noviembre de 2013

Azaroak 23: Gaztetxeen erresistentzia eguna

Asko dira mehatxupean bizi diren gune liberatuak Bizkaian, bereziki Plentziako Danontzat Gaztetxea eta Bilboko 7 Katu Gaztetxea.

Egoerari aurre egiteko prestazun osoa daukate Plentzian, baita beste lekuetan ere. Beraz Gaztetxeen Erresistentzia Eguna antolatu dute datorren azaroaren 23rako, zapatua.

Goizeko 11:00etan emango diote hasiera topaketei, Danontzat Gaztetxean bertan (Plentziako hondartza).
Eguerdiko 15:00etan bazkari herrikoia.
Eta arratsaldeko 19:00etan manifestazioa metrotik.

Gaztetxeak erabiltzen dituen pertsona oro gonbidatua dagoela gogoratu dute, eta bazkari herrikoian parte hartzeko asmoa baduzu abisatzeko eskatu dute.

Berton ikusko dugu elkar, beraz...

http://danontzatgaztetxea.blogspot.com/