lunes, 21 de octubre de 2013

Urriaren 26an manifestazioa Baionan etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko

Plantoun auzoko etxe okupatzaileek egin dute deia, hainbat gizarte eragileren sostenguarekin. Egun zuten kanporatze data, baina hiru astez gibelatzea lortu dute; joan den ostiralean, Baionako auzitegiko gauzapen epaileak onartu zuen gibelatzea.

Etxe okupatzaileek jakinarazi dute bi aldiz bildu direla herriko etxearekin, aterabidea adosteko. Ateratzeko prest daudela jakinarazi diote auzapezari, baldin eta herriko etxeak onartzen badu zailtasun ekonomikoak dituen familia bat bizitzea etxe horretan. Etxebizitzaren arazoak aterabide orokorra behar duela aldarrikatu dute, erreferentzia eginez Ipar Euskal Herrian hutsik dauden abantzu 44.000 etxebizitzei.

Mobilizazioa datorren zapatuan, urriak 26, arratsaldeko 16:00etan izango da Baionako "mairie"tik.