viernes, 5 de julio de 2013

Lekittoko gaztetxea ilegalki desalojatu du poliziak gure ustez

Zapatuan gaztetxe berri bat zabaldu zen Lekitton, hainbeste kaleko lana egin eta gero.

Baina ia aste beteko txukuntze lanen oztean asteazken goizean polizia agertu zen desalojatzera "delito flagrante" zegoela argudiatuta. Aginte judiziala barik.

Hori da behintzat esan zutena bai gaztetxeko kideei bai alkateari.
Okupazio Bulegoak "oso larritzat" jotzen du gertatutakoa eta momentu honetan benetan aginte judiziala zegoen ala ez ikertzen ari da, ez balego Ertzantzari salaketa jarri ahal izateko. Bere kabuz legea hartzea delitua dela uste dugulako.

Guzti hori eta egindako lanagatik gure elkartasuna adierazi nahiko genuke Lekittoko Gazte Asanbladiari. Bide berean gaude, zuek erasotuz gero gu gara erasotuak ere.

Desalojoaren bideoa: