viernes, 5 de julio de 2013

7Katu gaztetxea babes sarea osatzen hasi da

“Gu katu, zu?” galderatik abiatuta babes sarea osatu nahi du 7Katu gaztetxeak. Larunbatean (uztailak 6) aurkeztuko dute ekimena. “Luntxa, kalejira eta sorpresak” prestatu dituzte okasiorako.

7katuko webgunea

7Katuren komunikatua:

7 urte badira Solokoetxeko eskaileretan kokaturiko eraikin huts bat okupatu eta autogestioaz busti genuenetik. Gazteontzat bideraturiko gune propiorik eza eta alde zaharreko auzoa eraldatzeko gogoek piztu zuten proiektu hau. Lehen lau urteetan 4 aldiz desalojatu gaituzte, baita bosgarrenez berreskuratu ere.

Denbora honetan, ehunka gazte antolatu dira bertan, bestelako aisialdi eta kontsumo eredu bat garatuz, alternatibak eraikiz eta kritiko zein inkonformistak izanez. Orain arteko lanak, fruitu ederrak eman ditu, besteak beste, antolaturiko 800 ekintza kultural baino gehiago, antzerkiak, tailerrak, umeen urtebetetzeak, hitzaldiak, zinemak, kontzertuak, kale ekintzak, elkartasun jaiak,… udalak azken hamarkadan auzoan burutu dituenak baino askoz ere gehiago, hauek inposatzen duten eredu elitistaren gainetik alegia.

6 urte hauetan hutsik eta egoera kaxkarrean zegoen eraikin hau zaharberrituz, auzoko gazteak bildu eta Alde Zahar biziago eta koloretsuago baten alde gure apurra emateko antolatu gara. Gaur egun Auzoko eta Bilboko gazte zein eragileentzat dagoen gune garrantzitsuena eta kulturaren alorrean erreferente bat bihurtu da 7katu Gaztetxea. Bilboko Emakumeen Berdintasunerako Kontseiluaren esanetan puntu beltza ziren Solokoetxeko eskailerei bizitasuna emanez. Argi daukagu lan honek merezi duela eta honetan jarraituko dugula.

Solokoetxeko eskailerei bizitasuna eman diegula ahaztu gabe. Argi daukagu lan honek merezi duela eta honetan jarraituko dugula.

Azken bi urteetan, gaztetxearen aurkako erasoak eten dituen mediazio prozesu batean murgildurik egon da gaztetxea. Mahai berean, jabeak eta 7katuko ordezkariak bildu izan dira hainbat aldiz. Hala ere, duela hilabete batzuk jakin izan dugu, udaletxearen ezkutuko presioak eraginda, jabeek ezezkoa eman diotela edozein akordio posibleri, negoziazioari ateak itxiz.

Egoera honen aurrean, 7katu gaztetxearen proiektua bultzatuko duen BABES SAREA osatzeari ekin diogu. Batetik, auzotik hasi, eta Bilbo eta Euskal Herria mailan gaztetxearentzat atxikimenduak biltzeko, eta bestetik, aurrera eramango ditugun dinamiketan zuen parte hartzea lortzeko helburuarekin.

Gurekin batera amets hau errealitate bilakatu duzuen guztioi eta mehatxuen aurrean indarrez berau defendatzeko, BABES SARE honen dinamiketan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu: auzokide, dendari, tabernari, eragile, musikari, kultur talde,… 7Katu Gaztetxea defendatu!

Azkenik, uztailaren 6an, larunbata, 12:00etan, Solokoetxeko eskaileretan aterako den sarearen aurkezpen argazkira etortzeko deia luzatu nahi dizugu.

Eman zure atxikimendua harremanak@7katugaztetxea.com helbide elektronikoan.