2013/02/13

Komantxe Konpartsak II. Otsoen Gaua ospatuko du Erandioko Kalezulo Gaztetxean

Komantxe Konpartsak antolatutako bigarren OTSOEN_GAUA heltzear dago!!!

Gure lehen ta OTSOGAU bakarra Kukutza III Gaztetxean antolatu genuenetik, 2 urte pasa dira ta Bilbo-Bizkaiko gaztetxe ta etxebizitza okupatuek aldaketa asko jasan ditugu. Desalojo asko ta mehatxuak, han geratu zaizkigu Kuku, Uztaldi, Patakon, Ermitatze...

Baina okupazio ugari izan ditugu!

Nerbioi Itsasadarreko eskumaldean, Sekeko Gaztetxeak 3 urte beteko ditu. Txorimalok 6 ta indartsu, ta Erandiokoak 1 ta aurrera doa!. Plentzi ta Gorlizko gazteek beste mundu bateko isun bat ekiditu ostean, hondartza ondoko lokalak okupatu ta hortxe daude Urdulizgo gazteek bezala! Itzubaltzeta ibaiko obrak direla medio gaztetxea salbatzea lortu dute.

Ezkerraldean berriz, La Kelok tinko dirau ta Txirbilenea indartsu agertu da Sestaon. Bilbon be 7Katuk 6 urtetxo bete ditu, ta Izarbeltzek Bilboko hegoaldean mantentzen da aktibo. Beraz, ospatzekoak baditugu ere. Ta aurten urte ederra izango dugula uste dugu!!

Horrexegatik zuekin guztiokin ospatu nahi dugu OTSOEN GAUA. Desalojatu zaituztenokin, okupatzen jarraitzen duzuenokin. Borrokaren grina galdu ez duzuenekin.

Martxoak 2, Erandioko Kalezulo Gaztetxean:

12.00etan motxilak eta riñonerak egiteko tailerra + elektrizitate tailerra (oinarrizkoa).
14.30etan bazkari herrikoia
18.30etan ginkana-poteoa
21.30etan kontzertua: Siroka + Ziribulio Sound