viernes, 9 de noviembre de 2012

Deustuko erriberan edo Zorrotzaurren gertatzen ari denaren harira

[Abajo en castellano]

Deustuko erriberan edo Zorrotzaurren gertatzen ari denaren harira, Okupazio Bulegotik ondorengoa argitu nahiko genuke.

1-Aldez aurretik auzokoen eguneroko bizitza jasanezina dela pentsatzen dugula, baina gauza batzuk argitu behar ditugula pentsatzen dugu ere. Aipatutako zonaldean gertatzen ari diren bizikidetza arazoak bazterketa sozialak eta jendarteko zati bati bizibaldintza duinak izatea ukatzen dien baztertze instituzionalak eraginda dator. Zenbait kolektibok hainbatetan salatu dute biztanlegoaren zati batek bizi duten bazterketa eta prekarietatea, geroz eta ikusezinagoak direnak. Existituko ez balira bezala, jango ez balute bezala edo bizileku duin bat behar ez balute bezala.

Nahiko erraza da holako egoera limitetan adikzioak, infraetxebizitzak eta bizikidetzaren okertze egoerak sortzea. Badakigu holako egoerak ematen diren auzoetan sortzen dituzten arazo larriak. Baina honen aurrean, instituzio publikoek polizi erantzunetatik haratago alternatiba gehiago eskeini beharko lituzkete. Irtenbidea baztertutako sektoreen duintzetik etorriko da, inoiz ere ez atxilotze edo irainetatik, izendatu nahi ez dugun garaietakoak direnak.

Oso zaila egiten zaigu ulertzea zergaitik instituzioek bueltarik gabeko bide honetatik jarraitzean tinko segitzen duten, non hezkuntza, osasungintza, ongizate soziala edo lan eskubideetan jasandako murrizketak eta irritaren segurtasunerako presupuestoen igoera jarraiak diren. Ez dugu bapez aurreratuko hezkuntza duin bat tanke bat baino gehiago, kalitatezko osasungintza bat polizi ekipamendu berri bat baino gehiago eta, inongo dudarik gabe, pertsonek eta bere duintasunak munduko jabetza guztiak baino gehiago balio dutela ulertzen dugun arte.

2- Inposatzen ari zaigun hiri eredua salatu nahiko genuke. “Turisteo”aren merkatua eta infraestruktura erraldoiak auzoen eta bere bizilagunen beharren gainetik jartzen dituen eredua. Museo erraldoiak eta aisirako zentru ezinhobeak biztanleen zati baten miseriaren kontura eraikitzen dituen jendartea gaixorik dagoen vendarte bat da. Denontzako Bilbo bat nahi dugu, kalean lo egitera beharturik dagoen inor gabe, non eskubide sozialak hitz politetan soilik geratzen ez den eta non pertsonen kontrako gaueko polizi redadak ez duten lotsarazten horrenbeste diseinu ta modernitate.

3-Ohiko komunikabideek askotan “okupa” hitzari definizio bat ematen diote, gure eritziz, okerra eta askotan, dudaz beteriko asmoz. Ez litzateke eguneko berria izan behar norbaitek teilatupean lo egin ahal izatea. Berria, urgentea, lotsagarria dena kontrakoa da. Desalojaturiko fabriketan bizi zirenak ez ditugu kriminalizatu nahi, hori argi geratu dela uste dugu. Zehaztu nahi duguna da ez direla okupazio mugimenduaren erakusgarri.

Kuriosoa izan da ikustea nola zenbait komunikabidek desalojoa baino egun batzuk lehenago Zorrotzaurreko “okupak” auzoko bizikidetza okertzearen errudun moduan seinalatu dituen. Uste dugu pertsona haiek “okupa” bezala izendatzeak mugimendu oso bat kriminalizatzea bilatzen duela, mugimendu hau bortizkeri egoerekin, droga trafikoarekin, bizilagunekiko arazoekin… lotuz. Nahikoa da! Nekatuak gaude zure bizilaguna okupatuak egoteak arazoekin lotzeaz.

Bilboko okupazio mugimenduak instituzio publiko askok nahi luketen kode etiko eta modus operandi bat erakutsi du. Etxebizitzarako eskubidea bermatua izateko okupatzen dutenak, edota autogestionaturiko zentro sozial (gaztetxe) bat izateko okupatzen dutenak bizilagunak errespetu osoz tratatzen dituzte eta auzo justuago bat eraikitzen saiatzen dira. Okupaturiko etxe edo eraikinak urteak daramatzate hutsik eta ez zaie jabetza inori kentzen, baizik eta bere erabilpen hipotetikoa (eta hipotetiko diñogu, errepikatzen dugu, urteak abandonaturik daramatzen eraikinak direlako). Jabetza erabilpen sozialari lotua dago eta nahiz eta praktika juridikoak ez iruditu, legeak erabiliak ez izateak penalizatzeko idatziak daude.

Honekin batera, beste topiko bat ukatu nahiko genuke. Izan ere okupazioa jasaten duen jabea “aurreztutako dirua etxebizitza baten ipini dituen pertsona” edo “jabetza bat herentzian jaso duen” bezala hartzearen ideia oso hedatua dago. Baina okupazio mugimenduaz ari garenean errealitatea beste bat da. Espekulatzaile talde handien eskuetan, banku, eliza edo enpresen esku dauden jabetzetaz ari gara gehienetan, guztiek aurreko puntutetan salatu nahi izan dugun egoeren errudun.

Beraz, bazterketa sozialeko eta probeziazko kasuak eskubideak bermatuz eta bizitza duin baterako bermeak eskeiniz konpontzen dira. Inoiz ere ez bortizkeri poliziala eta errepresioaren bitartez. Okupazioa kriminalizatzeari utzi behar zaio eta arazoaren muinari gehiago begiratu. Etxebizitza duin bat izatearen eskubidea bermatua balitz, ez litzateke okupazioa existituko.

Gainera, delitu bakarra pobre eta etorkina izatea dutenen berehalako askatzea exijitzen dugu.


Al hilo de lo que está sucediendo en la Ribera de Deustu o Zorrotzaurre, a la Oficina de Okupación le gustaría realizar unas aclaraciones.

1- Vaya por delante que creemos insoportable el día a día de los vecin@s, pero debemos hacer unas aclaraciones. Los problemas de convivencia que están sucediendo en dicha zona vienen en todo caso generados por la exclusión social y por un abandono institucional que niega a una parte de la sociedad el acceso a unas condiciones de vida dignas. Varios colectivos han denunciado en repetidas ocasiones la situación de abandono y precariedad a la que está abocada gran parte de la población, cada vez más vulnerables, cada vez más invisibles. Como si no existieran, no comieran o no necesitaran un techo digno.

Es relativamente fácil que estas situaciones límites deriven en demasiadas ocasiones en casos de adicciones, en el surgimiento de infraviviendas y el consecuente empeoramiento de la convivencia. Somos conscientes de los graves problemas que acarrean este tipo de asentamientos tan degradados en los barrios que los acogen. Pero frente a esto, las instituciones públicas debieran ofrecer más alternativas que las meras razias policiales. La solución vendrá de la mano del empoderamiento y la dignificación de los sectores más excluidos, nunca de detenciones y vejaciones, más propios de una época que preferimos ni nombrar.

Nos cuesta entender el porqué las instituciones se empeñan en seguir por este camino sin retorno, en donde los recortes sufridos en departamentos como sanidad, educación, bienestar social o derechos laborales son correlativos a un aumento en los presupuestos de seguridad ciudadana. No vamos a solucionar nada hasta que no entendamos que una educación digna vale más que un tanque, que una sanidad de calidad vale más que un nuevo equipamiento policial y que, sin ninguna duda, las personas y su dignidad valen más que todas las propiedades del mundo.

2- Nos gustaría denunciar el modelo de ciudad que se nos está imponiendo. Un modelo que prioriza el mercado del “turisteo” y de las grandes infraestructuras frente a las necesidades reales de los barrios y sus gentes. Una sociedad que construye grandes museos y fantásticos centros de ocio sobre la miseria de una parte de la población es una sociedad enferma. Queremos un Bilbao para todas, donde nadie se vea obligado a dormir en la calle, donde los derechos sociales sean algo más que bonita retorica y donde las redadas policiales nocturnas contra los más desfavorecidos no tiñan de vergüenza tanto diseño y modernidad.

3- Los medios de comunicación convencionales recurren a menudo a la definición "okupas" de una manera, a nuestro entender, errónea y, en muchas ocasiones, con una dudosa intencionalidad. No debería ser noticia que alguien tenga un techo donde resguardarse de la noche. La noticia, lo urgente, lo escandaloso, es lo contrario. No pretendemos criminalizar a la gente que habitaba en las fábricas desalojadas, creemos que eso ha quedado claro. Lo que queremos señalar es que no representan al movimiento de okupación.

Es curioso observar como desde cuatro días antes de la redada, determinados medios de comunicación señalan a los “okupas” de Zorrozaurre como los grandes culpables del deterioro de la convivencia. Creemos que detrás de este nada inocente uso del concepto “okupa” se trata de criminalizar a todo el movimiento asociándolo, en contra de lo que es en realidad, con situaciones de violencia, de tráfico de drogas, de problemas vecinales...Estamos hartas del recurrido e irreal bulo de "se fue a comprar pan y cuando volvió le habían okupado la casa" o "que tus vecinos estén okupados signifiquen problemas".

El movimiento okupa de Bilbao ha demostrado un código de ética y un modus operandi del que ya quisieran poder presumir muchas instituciones públicas. Las personas que okupan para garantizarse el derecho a techo como vivienda, o un centro social autogestionado (gaztetxe), son respetuosas con quienes conviven y tratan de hacer un barrio más habitable y justo. Los pisos o edificios okupados llevan años vacios y abandonados por lo que no se arrebata la propiedad a nadie, sino su hipotético uso (y decimos hipotético porque, repetimos, se trata siempre de inmuebles abandonados a su suerte durante años). La propiedad está ligada al uso social que se haga de la misma y, aunque por la práctica judicial no lo parezca, las leyes están escritas para penalizar precisamente que no se le de ese uso.

Ya que estamos, nos gustaría desmentir otro tópico. Y es que esta muy difundido el concepto de propietari@ victima de una okupación como “persona que ha invertido sus ahorros en un piso” o “que ha heredado una propiedad”. Sin embargo, cuando hablamos de movimiento de okupación, la realidad es otra. Hablamos de la okupación de propiedades que en su mayoría pertenecen a grandes grupos especuladores, bancos, iglesias o empresas, culpables de todo lo que hemos querido denunciar en los puntos anteriores.

Por tanto creemos que los casos de exclusión social y pobreza se atajan garantizando derechos y ofreciendo garantías de una vida digna. Nunca con violencia policial y represión. Es necesario dejar de criminalizar la okupación y mirar más a la raíz del problema. Si el derecho a una vivienda digna estaría garantizado, no existiría okupación.

Además, exigimos la inmediata puesta en libertad de todas aquellas personas cuyo único delito sea ser pobre y migrante.