viernes, 28 de septiembre de 2012

Santutxuko Uztaldi gaztetxea hustu dute gaur

Auzoko gazteek elkarretaratzera deitu dute arratsaldeko zortzietarako, Karmelo plazatik abiatuta, itxiera salatzeko. Epaileak irailaren 5ean izenpetu zuen Uztaldi Gaztetxea husteko agindua, eta gaur joan da Ertzaintza Iturriaga kalera, gaztetxea ixtera.

07:00etan iritsi dira poliziak eta 08:00 aldera eraikinaren kanpoaldea adreiluz bete dute. Auzoko gazteek Bilboko Branka Interneteko atariari azaldu diotenez, gertaera hori “gazteen kontrako eraso berri bat" da, eta ezinezkoa izango dute Uztaldi barruan zituzten materialak berreskuratu.

Lokalak 10 urte zeramatzan hutsik eta banku batek du jabetza. Epaileak gaztetxea ixteko agindua eman zuenean, kideek azaldu zuten eraikinari erabilpena eman diotela Udalak asetzen ez dituen beharrizanak “autogestioaren bidez" asetzeko. Halaber, “legediaren zilegitasun ezak herritarren aurka" egiten duela azaldu zuten, eta ziurtatu zuten euren plangintzarekin aurrera jarraituko dutela “hasierako indar eta ilusio berdinarekin”.

Bilboko Brankak egindako bideoa: