viernes, 14 de septiembre de 2012

Kukutza Gaztetxea huste eta eraispenaren lehen urteurrena

Datorren astean urtebete egingo du Errekaldeko Kukutza Gaztetxea hustu eta eraitsi zutenetik. Baina errekaldetarren borroka askoz lehenago hasi zen, orain dela 50 urte, hain zuzen ere. Herri mugimenduak auzolanari esker izandako lorpenak eta auzokide mugimenduak duintasunaren bila egindako bidea gogoratu eta ospatuko dute datorren astean “Errekaldeberri: 50 años de lucha por la dignidad” lemapean egingo dituzten jardunaldietan.


Errekalde aitzindaria izan da auzokide elkarteen mugimenduari dagokionean. Bilbotar askok ez badakite ere, auzo horretan sortu zen Euskal Herriko eta Espainia osoko lehen auzokide elkartea, orain 50 urte. Urtemuga berezi hori ez da bakarra, ordea. Izan ere, heldu den astean Kukutza Gaztetxea huste eta eraispenaren lehen urteurrena beteko da, edo Errekaldeko bizilagunek diotenez, urtebete igaroko da “lotsaren astea” gertatu zenetik. Urtemuga biak lotu eta azken 50 urtean auzoak duintasunaren bila egindako ibilbidea gogora ekartzea, eta nolabait ere omentzea, erabaki du Errekaldeberriz auzo elkarteak. Ezin baita ahaztu Kukutza Gaztetxea bera auzoak zituen beharretatik sortutako egitasmo herrikoia izan zela, autogestioari esker 13 urtez auzokideen eta bilbotar guztien zerbitzura egon zena.

Horrela izanik, Errekaldeberrizeko lagunek astebeteko egitaraua prestatu dute azken mendean auzoak izandako erronkak jendarteratzeko. Irailaren 17tik 23ra iraungo duten ospakizunetan esaterako, auzoko argazki zaharren erakusketa jarriko dute astelehenetik larunbatera Errekalde plazan. Horrez gain, egun bakoitzean hitzaldi bat egingo dute. Horretarako, Carlos Lopez idazleak frankismo garaiko Errekalde nolako zen kontatuko die bertaratzen direnei; Joseba Egiraun historialari errekaldetarrak auzoaren jaiotzaz jardungo du; auzokide elkarteko kideek plaza lortzeko burututako borrokak eta uholdean bizitako pasarteak gogoratuko dituzte; eta Kukutzako eta Okupazio Bulegoko kideek hitzaldia eskainiko dute “Kultura, autogestioa eta okupazioa” lemapean.

Larunbata egun berezia izango da, ‘Duintasunaren eguna‘, alegia. Goizean Graffittia egingo dute plazan eta umeentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira. Ondoren bertso bazkaria egingo dute eta arratsaldean, antzerkia eta kontzertua. Ekimenari amaiera emateko kalejira egingo dute auzotik eta Kepa Junkerak kontzertua emango du plazan.

Igandean, berriz, Mikel Varas artistak eginiko eskultura ezagutaraziko dute eta Begoña Linazari omenaldia egingo diote. Linaza auzokide elkarteko lehen presidentea izan zen eta auzokideen aldeko borrokan aitzindaria.

EGITARAUA:

Semana por la dignidad

Lunes 17 de septiembre
17:30 Exposición en la plaza: 50 años de lucha por la dignidad
19:30-21:00 Charla: Resistir, el Rekalde del primer franquismo. A cargo de Carlos López, autor del libro Resistir.


Martes 18 de septiembre
17:30 Exposición en la plaza: 50 años de lucha por la dignidad
19:30-21:00 Charla: El nacimiento de un barrio. A cargo de Joseba Egiraun, historiador, expárroco de Rekalde y miembro del Consejo Asesor de Urbanismo del Ayuntamiento de Bilbao.


Miércoles, 19 de septiembre
17:30
Exposición en la plaza: 50 años de lucha por la dignidad
19:30-21:00 Charla: La lucha por la plaza. A cargo de miembros de la Asociación de Familias de Rekalde.


Jueves, 20 de septiembre
17:30
Exposición en la plaza: 50 años de lucha por la dignidad
19:30-21:00 Charla: Cultura, autogestión y okupación. A cargo de representantes de Kukutza y de la oficina de okupación de Bilbao.


Viernes, 21 de septiembre
17:30
Exposición en la plaza: 50 años de lucha por la dignidad
19:30-21:00 Charla: Las inundaciones. A cargo de miembros de la Asociación de Familias de Rekalde.


Sábado, 22 de septiembre: Día de la dignidad
10:00-20:00
: Exposición en la plaza: 50 años de lucha por la dignidad.
11:00: GRAFFITTI
11:00-14:00: Talleres infantiles, castillos hinchables.
11:00-14:00 Triki poteo.
14:00-16:00: Comida popular en la plaza (300-400 personas).
16:00-18:30: Bertsolaris amenizando la sobre-mesa.
18:30-19:30: Teatro infantil
20:00-02:00: Concierto homenaje
20:00-21:00: Kalejira: “50 años luchando por la dignidad en Rekalde”.
21:30-01:00: Concierto a cargo de KEPA JUNKERA
Concierto a cargo de ZUMO NEGRO
Concierto a cargo de BUHAMEAK KOLEKTIB + proyección
01:00: Fin de los actos


Domingo 23 septiembre
12:00-13:00
: Presentación de la Escultura a la Rekaldetarra desconocida realizada por el escultor del barrio Mikel Varas.

Homenaje a Begoña Linaza (fundadora de la Comisión pro-escuelas y primera presidenta de la Asociación de Familias) y a los miembros del movimiento vecinal de Rekalde.

*Todos los actos se realizarán en la Plaza de Rekalde.